Alarma-egoera
2021/05/10 - 13:49
Nafarroako Gobernuak ezarritako etxeratze aginduaren aurka azaldu da Fiskaltza
Dena dela, Foru Gobernuak ezarritako gainerako neurriak babestu ditu Fiskaltzak, hala nola etxeetan gehienez bi bizikidetza unitate biltzearena.
2021/05/10 - 12:42
Jonan Fernandez: "Datozen 3-4 asteak erabakiorrak izango dira"
Fernandezen esanetan, Euskadi kutsaketetan "beheranzko joeran" dago eta "txertaketa areagotzen" ari da. Horrexegatik eskatu dio azken esfortzu bat gizarteari.
2021/05/09 - 23:03
87 pertsona zenbatu dituzte bi urtebetetze ospakizunetan, Arren eta Iruñean
Larunbata eta igandea bitartean, Foruzaingoak 140 salaketa jarri ditu Nafarroa osoan.
2021/05/09 - 16:51
Itzuleraren emozioa nagusi, kanpinetan
Urbasa eta Andia parke naturalean dagoen Arbizuko kanpinean eta Aiegikoan, Lizarratik gertu, nabaritu da mugikortasuna itzuli dela.
2021/05/09 - 16:49
Alarma egoeraren amaierak irudi kezkagarriak utzi ditu Espainiako hiriburuetan
Irudi kezkagarriak ikusi dira Espainiako hainbat hiriburutan, alarma egoera bukatu eta ordu gutxira. Maskararik gabeko jende andana bildu da kaleetan, festa giroan.
2021/05/09 - 16:44
Itsasoa luzaroan ikusi gabe egon direnek ez dute aukera galdu nahi izan
Mugikortasun murrizketak amaitu direla aprobetxatu dute hondarra berriz ere zapaltzeko eta olatuen mugimendu himnotikoaz gozatzeko.
2021/05/09 - 16:30
Alarma egoeraren amaiera Donostian: jende topaketak, kale edana eta istilu gutxi
Donostiako parkeak, hondartzak eta portuko ingurua gaztez bete dira goizaldean, alarma egoeraren amaierarekin batera. Kale edanean aritu dira hainbat baina ez da istilu aipagarririk egon.
2021/05/09 - 14:12
Gazte ugari eta poliziaren presentzia nagusi, gauerditik aurrera, Bilbon eta Getxon
Maiatzaren 9ko goizaldeko 00:00etan bertan behera geratu da alarma egoera. Hainbat gaztek kalera irten dira Bilbon eta Getxon eta polizia kontrol ugari izan dira.
2021/05/09 - 13:45
Botiloiak desegin dituzte Bilbon, Berrizen, Getxon, Leioan, Lemoan eta Ordizian
Halaber, hamar kontainer erre dituzte Eibarreko hirigunean eta bi Bilboko Txotena kalean.
2021/05/08 - 19:23
Alarma egoeraren bukaerari buruzko eztabaida
Euskal parlamentariek ardura eskatu diete herritarrei alarma egoeraren amaierari aurre egiteko. Gestio eskasa eta aurreikuspen eza leporatu dio oposizioak Jaurlaritzari.
2021/05/08 - 17:14
Batxillergoko ikasleek eta klausurako mojek modu ezberdinean bizi dituzte murrizketak
Lekeitioko Dominikek bere borondatez erabaki zuten komentutik atera gabe bizitzea. Batxillergoko ikasleek, ostera, murrizketak gaizki daramatzate. Askotan arduradun egiten dituztela sentitzen dute.
2021/05/08 - 17:08
Mugikortasun neurrien desagerpenak zeharo eragingo dio hotelen sektoreari
EAEko tabernek eta jatetxeek 22:00ak arte irekitzeko aukera izango dute maiatzaren 9tik aurrera. Hotelei ere eragingo die alarma egoeraren amaierak.
2021/05/08 - 16:34
Urkulluk osasunaren aldeko konpromisoa eskatu du alarma egoera bukatu aurretik
Lehendakariak galdegin du “zorroztasunez mantentzeko gu geu zein ingurukoak babesteko ezarri diren neurriak”.
2021/05/08 - 14:55
Oposizioak arduragabetzat jo du Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa
Elkarrekin Podemosek alarma egoera “partziala” eskatzeko aukera dagoela gogorarazi du, PSE-EE baikor agertu da eta PP+CSek Urkullu “galduta” dagoela azaldu du.
2021/05/07 - 22:50
Urkullu: 'Ulertezina da neurri berberen harira ebazpen judizial ezberdinak ematea'
Etxeratze-agindua eta itxiera perimetralak amaituko badira ere, nor bere borondatez gauean kalera ez ateratzeko eta lau pertsonatik gorako taldeetan ez egoteko deia egin du lehendakariak.
2021/05/07 - 22:46
Ipar Euskal Herrira joateko PCR negatiboa nahitaezkoa da oraindik
PCR negatiboa nahitaezkoa da oraindik, baina kontrolak arindu dira deskonfinamendua hasi denetik.
2021/05/07 - 22:25
Hauek dira EAEn igandean sartuko diren neurri berriak
Igande honetatik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoan ez da etxeratze-agindurik izango, ezta itxiera perimetralik ere, eta posible izango da lau pertsona baino gehiago biltzea taldean.
2021/05/07 - 22:16
Euskal ostalaritzari arnasgunea ematen dio 22:00ak arte zabaltzeko aukera izateak
Tabernetan eta jatetxeetan, barneko edukiera % 50ekoa izango da. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 4 pertsona izango dira.
2021/05/07 - 20:03
Ostalaritzak 22:00ak arte zabaltzeko aukera izango du Euskadin
Tabernetan eta jatetxeetan, barneko edukiera % 50ekoa izango da. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 4 pertsona izango dira.
2021/05/07 - 16:59
"Jaurlaritzak ahalmen osoa du neurri zehatzak hartzeko"
Garbiñe Biurren magistratuak adierazi du Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Auzitegi Nagusiaren ebazpena errekurritu behar lukeela konforme ez badago.