Ostalaritzak 22:00ak arte zabaltzeko aukera izango du Euskadin
Ostalaritzak 22:00ak arte zabaltzeko aukera izango du Euskadin. LABI instituzionala arratsaldean bildu da, alarma-egoera amaitu bezain pronto ezarriko diren neurriak zehazteko.
Honenbestez, ostalaritzak ateak 22:00etan ixteko aukera izango du Euskal Autonomia Erkidegoan, igandetik aurrera, hau da, orain arte baino bi ordu lehenago.
EAEko Auzitegi Nagusiak Eusko Jaurlaritzaren dekretu zirriborroaren aurka azaldu ondoren, LABIren aholku batzordeak neurri sorta onartu du arratsaldean.
Tabernetan eta jatetxeetan, barneko edukiera % 50ekoa izango da. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 4 pertsona izango dira, eta nahitaezkoa da maskara erabiltzea, irensteko unean izan ezik.
Mugikortasunari dagokionez, bertan behera geratzen dira itxiera perimetralak eta etxeratze agindua. Hala ere, gaueko mugikortasuna 23:00etatik 06:00etara “automugatzea” gomendatu du LABIk.
Bileratan, bertan behera geratzen da pertsonak elkartzeko muga, ostalaritzan eta kirolean izan ezik. Hala ere, 4 pertsona baino gehiagoren bilkurak saihestea gomendatzen da.
Oro har, 22:00etan establezimenduek itxi behar dute, eta kultura-, gizarte- eta merkataritza-jarduerak eten.
Merkataritzako aforoei dagokionez, 150 metro karratu baino gehiagoko saltokietan, % 40koa izango da; eta 150 metro karratura arte, % 60koa. Azoka txikietan, baimendutako postuen % 50a izango da.
Txokoak, elkarte gastronomikoak, lonjak eta antzekoek itxita jarraituko dute. Gaueko aisialdiari dagokionez ere, gaueko aisialdirako establezimenduek eta lokalek itxita jarraitzen dute.
Joko-lokalek ere 22:00etan itxi beharko dute, eta aforoa %50ekoa izango da.
Kultu-lekuek % 35eko edukiera izango dute. Beilatoki eta ehorzketetan: aire zabalean, 30 pertsona gehienez; eta leku itxietan, 6 gehienez.
Osasun Publikoaren Zuzendaritzaren gidalerroak betetzen dituen protokoloa beharko dute Musika- eta ahots-jarduerek.
Azkenik, kirol-instalazioek % 50eko aforoa izango dute. Aldagelek, % 35ekoa. Ikuslerik ez da izango kirol-ekitaldietan. Kirola egiteko, aire zabalean edo barnealdean, gehienez 6 pertsona bildu daitezke. Eskola-kirola entrenamenduan eta aldagelarik gabe posible izango da. Maskara nahitaez erabili behar da, lehiaketetan eta kanpoan egiten den jarduera fisiko bizietan izan ezik.
LABI osteko agerraldian, mugikortasuna “borondatez eta kontzienteki” mugatzen jarraitzea eskatu die Iñigo Urkulluk herritarrei.
Alarma-egoeraren amaierak eta EAEko Auzitegi Nagusiaren ebazpenak dekretu berria baldintzatu dutela onartu du lehendakariak.
“Erkidego ezberdinetan neurri berdinek guztiz kontrakoak diren erabaki judizialak eragitea gizarteari azaltzea eta ulertaraztea oso zaila da”, azpimarratu du buruzagiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Sutea piztu da Urkila-Elgea mendilerroan, Barrundian
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Suhiltzaileak bertaratu dira.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.