Albert Rivera
2019/07/02 - 19:56
UPNk, PPk eta Ciudadanosek Sanchez estu hartu nahi dute Nafarroa erabiliz
Navarra Suma koalizioa osatzen duten hiru alderdiek adierazpen bat sinatu dute. Geroa Bairekin eta EH Bildurekin "akordiorik ez ixteko" eta "atzera egiteko" eskatu diote Sanchezi.
2019/06/24 - 14:20
Toni Roldanek Ciudadanos utziko du, alderdia Voxengana hurbildu delako
Toni Roldanek prentsaurrean adierazi duenez, azken hilabeteetan alderdiak hartu duen norabidearekin ez dago ados eta Ciudadanosi ondorioak ekarriko dizkiola uste du.
2019/06/11 - 15:15
'Kooperazio gobernua' osatzea proposatu dio Pedro Sanchezek Pablo Iglesiasi
Bestalde, bere inbestidura "babestuko ez" duela berretsi dio Riverak presidenteak PSOEko buruzagiari. Era berean, inbestidura errazteko PP abstenituko ez dela errepikatu du Casadok.
2019/06/06 - 22:26
Hauek dira Kongresuko diputatu guztien ondasunak
Bakoitzak duen ondarea argitara eman da Kongresuko webgunean, eta oso datu esanguratsu dat dago: gehien duenetik gutxien duenera 53 miloi euroko aldea dago.
2019/06/05 - 09:04
Felipe VI.ak gaur hasiko du alderdi politikoekin bilera-sorta
Bilera horien helburua da Espainiako erregeak Gobernuko presidentea nor izan behar den proposatzea. EH Bilduk eta ERCk ez dute bileretan parte hartuko.
2019/05/28 - 22:45
Sanchezek 'gobernu sozialista' nahi du 'prestigiodun independenteekin'
Hauteskundeen ostean "estrategiak birplanteatzeko" eskatu die alderdi politiko "guztiei", baina ez du argitu PSOEren Gobernuan Podemos sartzea onartuko luke.
2019/05/23 - 14:49
Horrela iritsi da Albert Rivera Ugaora
Jarraitzaileen txalo artean eta bizilagun batzuen kontrako oihuen artean iritsi da Albert Rivera. Hitzaldia eman behar zuen lekura iritsi denean, sirena hotsa izan da nagusi.
2019/05/17 - 11:13
9 pertsona ikertzen ari dira, Errenteriako protestak direla eta
Eskutitz bat jaso dute apirilaren 14an Errenteriako Foruen Plazan egin zen ekitaldian parte hartu zutelakoan.
2019/05/16 - 22:16
Ciudadanosen aurka Errenterian izandako protestak ikertuko ditu Fiskaltzak
Salatutako gertakariak argitzeko ikerbidea hasi du Ministerio Publikoak. Gertatutakoa ezker abertzaleari leporatu zion Ciudadanosek.
2019/05/16 - 11:01
Lankidetza frantziar-espainiarra goraipatu du Sanchezek, Urrutikoetxearen atxiloketan
ETAko buruzagi politiko ohia Frantziako Alpeetan atxilotu dute ostegun honetan.
2019/05/07 - 16:12
Riverak ziurtzat jo du PSOE eta Unidas Podemosen arteko gobernu akordioa
Bilera laburrean, estatu hitzarmenak egiteko borondatea agertu bai, baina ororen gainetik oposizioa egingo diola ziurtatu dio Riverak Sanchezi.
2019/05/07 - 13:23
Pedro Sanchezek Albert Rivera hartu du, Moncloan
Pedro Sanchezen eta Albert Riveraren bileraren helburu nagusienetako bat bi alderdien arteko erlazioa normalizatzea da.
2019/05/06 - 18:47
Espainiako politikariak txiroz jantzi ditu Save the Childrenek, neurriak eskatzeko
Espainiar estatuko alderdi nagusietako buruzagien egoera nola izango litzatekeen irudikatu du gobernuz kanpoko erakundeak. "Gure haurtzaroa gara, horrek gure bizitzak mugatzen baititu", adierazi dute.
2019/05/01 - 16:14
Sanchez datorren astean bilduko da Casado, Rivera eta Iglesiasekin
Pedro Sanchezek ekainaren 20rako osatu nahiko luke gobernua, eta jada hitzordua jarri die Casado, Rivera eta Iglesiasi hauteskundeen osteko lehen bilera egiteko.
2019/04/23 - 12:03
Ezkerreko eta eskuineko blokeak nabarmendu ditu lehen eztabaidak
RTVEko eztabaidan parte hartu zuten lau liderrak pozik bukatu zuten eztabaida. Gaur ospatuko den bigarren eztabaidarako gogotsu agertu ziren.
2019/04/18 - 19:20
RTVEk apirilaren 23rako proposatu du lauko eztabaida, Atresmediakoaren egun berean
Atzo igorritako oharrean, RTVEk hautagaien esku utzi zuen eztabaidaren data erabakitzea, Pedro Sanchezek bertan parte hartuko zuela jakin ostean.
2019/04/18 - 00:33
Ciudadanosek ezker abertzalea salatu du Errenteriako protestak direla eta
Albert Riverak Fiskaltzan aurkeztutako salaketan Ernai gazte erakundeari leporatzen diote Ciudadanosen aurka Errenterian izandako protesten ardura.
2019/04/08 - 16:12
A28rako hauteskunde programak aurkezten ari dira alderdiak
Pablo Casadok Bartzelonan egin du eta bertan berriz ere EH Bilduk gobernuaren dekretuei emandako babesa erabili du Sanchezi gogor erasotzeko.
2019/03/27 - 00:49
Sanchez botatzeko frontea osatzea proposatu dio Riverak PPri
Casadok Riveraren proposamenari berehala erantzun dio. “Oso ideia ona iruditzen zait”, ziurtatu du, baina proposamena hauteskunde zerrendak itxi ondoren heldu izana deitoratu du.
2019/03/13 - 20:57
EAJk lehenengo postua berreskuratuko luke hauteskunde orokorretan Euskadin
EiTB Focusen arabera, gainera, EH Bilduk eserleku bat irabaziko luke, Podemosek lehenengo postua galduko luke, PSEk bere datuak hobetuko lituzke, eta PPk inoizko emaitzarik txarrenak izango lituzke.