Albert Rivera
2016/04/08 - 14:41
Podemosek datorren astean egingo du PSOE-C´s itunari buruzko kontsulta
Iglesiasek aurreratu du galdeketa prozesua apirilaren 14tik 16ra izango dela, eta PSOE-C's itunaren eta Podemosek proposatzen duenaren artean hautatzeko eskatuko dute.
2016/04/08 - 12:07
Riverak jarrera aldatzeko eskatu dio Podemosi berriro bildu nahi badu
Bestalde, PSOErentzat "negoziaezinak" dira Podemosen hainbat proposamen berri. Pablo Iglesiasek prentsaurrekoa emango du alderdiko zuzendaritzaren bileraren ondoren.
2016/04/07 - 22:07
Ciudadanosek Podemosen proposamenak aztertuko ditu
PSOE, Podemos eta Ciudadanos alderdiek hiru aldeko bilera izan dute. Jokoan gobernagarritasuna. Hiru alderdien negoziatzaileak bi ordu eta erdi egon dira elkarrekin negoziatzen.
2016/04/07 - 18:58
PSOE, C’S eta Podemos Kongresuan bildu dira, akordio bila
Espainiako Gobernu berria osatzeko ahaleginean, lehen aldiz batuko dira hiru alderdiotako ordezkariak.
2016/04/04 - 13:03
Riverak Podemosen aurka jo du 'hiruko bilera'ren aurretik
Ciudadanosen presidenteak esan du Gobernuan ezin dela egon Espainia "hautsi" nahi duen alderdirik, Pablo Iglesiasen alderdiari erreferentzia eginez.
2016/04/03 - 15:56
Alderdi politikoak, erabakigarria izan daitekeen aste baten atarian
PSOE, Podemos eta Ciudadanos hasiko dira lehen aldiz negoziatzen, aurreko astean Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek bilera egin ostean. Apirilean zehaztuko da hauteskunde berriak izango diren.
2016/04/02 - 19:39
Rivera: 'Osten ez duen eta kontuak doitzen dituen Gobernua nahi dut'
'Ez dugu behar hauteskunde gehiago, baizik eta Estatu-zentzua, emaitzak irakurtzeko gai den jendea, apaltasun gehiago eta elkarrizketa', gaineratu du.
2016/04/02 - 16:35
Sanchezek PSOE, Ciudadanos eta Podemosen arteko akordioa premiatu du
PSOEko idazkari nagusiak Batzorde Federalean esan duenez, Gobernua osatzeko negoziazioak garai erabakigarrian sartu dira. Sanchezek uste du alderdien erabakiak behin betikoak izango direla.
2016/03/30 - 01:22
PSOE-C's ituna berretsi du Sanchezek, Iglesiasekin bildu aurretik
Alderdi Sozialistarekin eta Ciudadanosekin batera, hiruko negoziazio mahaia osatzea proposatuko dio Pedro Sanchezek Pablo Iglesiasi asteazken honetako batzarrean.
2016/03/08 - 16:45
Rajoyk banakako bilerak egitea proposatuko die Sanchezi eta Riverari
Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak PP-PSOE-Ciudadanos koalizio handia eratzea eskainiko die Rajoyk PSOEri eta Ciudadanosi.
2016/03/08 - 15:35
Korapiloa askatzeko gero eta zailtasun handiagoak
PSOEK ezkerrari argi esan dio Ciudadanosekin batera doala. Eta Albert Riverak Rajoy kendu ezean ez du PP babestuko. Hortaz, gobernua lortzeko, abstentzioaren bila dabiltza PSOE eta PP.
2016/03/08 - 13:04
Rivera: 'Rajoyrekin ezinezkoa da, baina beste batekin dena da posible'
Egoera konpontzeko bide bakarra “purrustadarik” gabeko negoziazio bat dela berriro esan du Ciudadanoseko presidenteak. Gainera, Rajoy garai berria zuzentzeko “egokia” ez dela berriz adierazi du.
2016/03/04 - 23:11
EH Bilduk Sanchezi: 'Ez duzu aldaketa sakona eskaini, ukituak baizik'
"Ez zuk, ezta Sanchez jaunak ere, daukazue gurekin hitz egiteko behar den kalitate demokratiko nahikorik" esan dio Marian Beitialarrangoitiak Albert Rivera Ciudadanoseko buruari.
2016/03/04 - 21:42
Rivera: 'Akordioan Espainia aldatzeko 200 erreforma daude'
PSOErekin sinatutako akordioan "Espainia aldatzeko 200 erreforma" daudela adierazi dio Riverak Rajoyri. "Suntsitzen uztea eta eraikitzen hastea" eskatu die Riverak PPri eta Podemosi.
2016/03/03 - 11:07
Rajoyk Sanchezi deituko dio, inbestidura saioaren ostean
Pedro Sanchezek Rajoyren deia erantzungo duela diote PSOEkoek, baina ez dela inolako akordiorik egongo.
2016/03/02 - 14:27
Desegin da Sanchezen babesa lortzeko itxaropena debatearen ostean
Ika-mika gogor batean, Espainiaren berritze demokratikorako oztopo izatea egotzi dio Rajoyri Sanchezek. Iglesiasek, berriz, berriro negoziatzeko eskua luzatu dio Sanchezi.
2016/03/02 - 13:23
'Elkarrizketa nahi ez dutenenetzat garai ilunak datoz'
Albert Riverak adierazi duenez, bere alderdia 'espainiarren alde lan egitera' etorri da Kongresura, hauek baitira 'soldata ordaintzen dutenak'.
2016/02/27 - 22:48
Ciudadanos-PSOE akordioa babestu dute militante sozialistek
Botoen % 79 zenbatuta, militante sozialisten % 98 inguruk oniritzia eman dio Pedro Sanchezek eta Albert Riverak hitzartutako akordioari.
2016/02/27 - 14:04
Militanteek PSOE-Ciudadanos akordioa babestea espero du Sanchezek
PSOEko militanteek gauerdira arteko epea dute Pedro Sanchez buruzagi sozialistak asteon sinatu duen gobernu akordioaren inguruko iritzia emateko.
2016/02/26 - 11:59
Riverak Rajoyri: 'Erregeari ezetz esan zion, eta orain, Ciudadanosi'
Bilera eskatu zion Riverak jarduneko presidenteari. Honakoa erantzun zion Rajok: "Nahi beste bider bilduko gara, baina mesedez, ez adarrik jo".