Inbestidura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSOE-C's ituna berretsi du Sanchezek, Iglesiasekin bildu aurretik

Alderdi Sozialistarekin eta Ciudadanosekin batera, hiruko negoziazio mahaia osatzea proposatuko dio Pedro Sanchezek Pablo Iglesiasi asteazken honetako batzarrean.
Pedro Sanchez eta Albert Rivera. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez eta Albert Rivera. Argazkia: EFE

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak eta Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak berretsi egin dute bi alderdiek sinatu zuten inbestidura-akordioa eta indarrean jarraitzen duela azpimarratu dute.

Sanchezek eta Riverak bat-bateko bilera egin dute gaur, Pablo Iglesiasekin aurreikusitako batzarraren bezperan, hain zuzen ere. Bi ordu eta erdiz egon dira bilduta eta ondoren Alderdi Sozialistaren eta Ciudadanosen talde negoziatzaileetako bozeramaileek, Antonio Hernandok eta Manuel Villegasek, agerraldia egin dute.

PSOE eta Ciudadanosen arteko ituna “indarrean” dagoela eta, ondorioz, negoziazioaren “oinarria” izan behar duela nabarmendu dute. Era berean, onartu dute ez dela dokumentu itxi bat eta “hobekuntzak edo gehigarriak” egin daitezkeela.

“Hauteskundeak egin zirenetik akordio hori da gauza positibo bakarra”, adierazi du Hernandok.

Gauzak horrela, asteazken honetako bileran, Alderdi Sozialistarekin eta Ciudadanosekin batera, hiruko negoziazio mahaia osatzea proposatuko dio Pedro Sanchezek Pablo Iglesiasi.

“Oso positiboa izango litzateke biharko bileraren ostean hiruko mahaia osatuko balitz”, erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X