Alberto Núñez Feijóo
2024/11/04 - 17:04
Feijook ''larrialdi nazionala'' deklaratzea eskatu du, krisialdia Espainiako Gobernuak kudea dezan
"Lehen egunetik egin dugun bezala, larrialdi nazionala deklaratzea eskatzen jarraitzen dugu. Hala erabakitzen bada, gure babesa izango du premiazko laguntza sorta bat onartzeko", adierazi du Feijook. Horrek aginte operatiboa Valentziako Generalitateak ez, Barne Ministerioak hartzea ekarriko luke.
2024/11/04 - 16:36
Feijook gaitzetsi egin ditu Paiportako istiluak, eta fokua ez desbideratzea aholkatu die Sanchezi eta PSOEri
PPko presidenteak Felipe VI.aren eta Letizia erreginaren papera nabarmendu du. Feijooren arabera, politikari guztiei dagokie "maila berean egotea", "herritarren haserrea ez baita marjinala, ezta itxurazkoa ere", baizik eta "oso erreala eta ulergarria".
2024/10/31 - 12:39
Mugikorrera alertak bidaltzea Valentziako Generalitatearen "ardura" dela azpimarratu du Barne Ministerioak
Carlos Mazon Valentziako erkidegoko presidenteak erantzun du iragarpenak "aldakorrak" izan zirela eta protokoloak jarraitu zituztela. Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak, berriz, Generalitateak egindako krisiaren kudeaketa babestu du.
2024/10/16 - 11:53
Aurrez aurreko zakarra Kongresuan: Sanchezek eta Feijook ustela izatea egotzi diote elkarri
PPko buruzagiaren arabera, Espainiako gobernuburua "1 jauna" da "Koldo auzian". Sanchezek "abezedarioaren letra bakoitzeko ustelkeria kasu bat" izatea egotzi dio Feijoori: "Ayusoren atik hasita, Zaplanaren zraino".
2024/10/13 - 10:34
Feijook Zuzendaritza Batzordearen premiazko bilera egingo du igande honetan, 'Koldo auzia'ri erantzuna emateko
Abalosek Sanchezi Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteordea Espainiara joango zela jakinarazi ziola eta beste informazio batzuk zabaldu ostean deitu du batzarra.
2024/10/09 - 21:49
Sanchezek ukatu egin du lege erreformak ETAko presoei kondena murriztuko diela
Bestalde, Feijook 5 eguneko epea eman dio Espainiako Gobernuko presidenteari, erreforma bertan behera uzteko.
2024/10/09 - 14:41
EH Bilduk, Feijoori: "Zentsura inposatzen zenuteneko garaia amaitu da, onartu ezazue behingoz"
Aizpuruak Kongresuan egin duen agerraldian esan du bere koalizioak Espainiako Gobernuarekin lortutako akordioak "PPren porrotak" eta "gehiengo sozialaren eta langilegoaren garaipenak" direla.
2024/09/30 - 15:14
Madurok 'frankista' deitu dio Ayusori eta 'narkotrafikoarekin lotutako lapurra' Feijoori
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak "frankistatzat" jo du Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentea, "narkotrafikoarekin lotutako lapurra" Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiari eta "alderdi frankista" PPri.
2024/09/18 - 12:41
Feijook Francorekin alderatu du Sanchez eta ''zentsura eta jazarpena'' ezartzea leporatu dio
Alberto Nuñez Feijooren eta Pedro Sanchezen arteko urte politikoko lehen aurrez aurrekoan gertatu da eztabaida. Feijook Sanchezen biziberritzeko planaren aurka egin du, eta Espainiako Gobernuko presidenteak oposizio eraikitzaileagoa egiteko eskatu dio PPko buruari.
2024/08/31 - 20:47
Immigrazio irregularraren ''aurrekaririk gabeko krisia'' sortzea leporatu dio Feijook Gobernuari
Alberto Núñez Feijoo Alderdi Popularreko presidenteak Galizian adierazi duenez, ikasturte berri honetan, PPk "arazo guztiak kudeatuko ditu", baita "arazo zail"-tzat jo duen migrazioarena ere.
2024/08/09 - 18:12
Feijook Sanchezen agerraldia eskatu du, eta Grande-Marlaska eta Robles "berehala" kargugabetzeko
Bestalde, Dolors Montserratek PPko buruaren adierazpenak babestu, eta Puigdemont berragertzea eta ihes egitea Espainiarentzat "umiliazio bikoitza" dela gaineratu du.
2024/07/22 - 19:01
PSOEk Peinado epailearen erabakiari helegitea jarriko dio, eta PPk dimisioa emateko eskatu dio Sanchezi
Sozialistek uste dute azken erabakiak auziaren izaera "politikoa" agerian uzten duela. Bestalde, Feijook Bidenen erabakia azpimarratu du eta bere buruari galdetu dio "zenbat emango genukeen hori Espainian gertatzeagatik?".
2024/07/13 - 22:10
Feijook, Voxi: "Kosta ahala kosta, PPk ez du inolako mehatxurik onartzen"
Era berean, PPk bidaiderik gabeko adingabe migratzaileen banaketaren inguruan duen jarrera defendatu du, Espainiaren izaerarekin estuki lotutako elkartasunari uko egingo ez diotela argudiatuta.
2024/07/12 - 23:06
PPk bere gobernuak berrantolatu ditu sei erkidegotan, Voxek akordioak hautsi ostean
Feijook "erkidegoetako gobernagarritasuna eta Espainiako aldaketa politikoa ez oztopatzeko" eskatu dio Voxi. PPk Voxen botoak edo beste alderdi batzuen babesa beharko du gobernatzen jarraitzeko.
2024/07/12 - 16:36
Feijook esan du PPk ez duela Voxen xantaiarik onartuko
PPren egoitza nagusian emandako prentsaurrekoan, Alberto Nuñez Feijook esan du PPk "arduratsu" izaten jarraituko duela zuzentzen dituen gobernu autonomikoetan, eta "ez du arreta milimetro bat ere desbideratuko".
2024/07/12 - 09:57
Albiste izango dira: PP-Vox haustura, lehendakariaren bilera sorta, eta Marta Rovira, Kataluniara
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/11 - 23:44
Abascalek baieztatu du Voxek PPri babesa kenduko diola adingabe migratzaileen banaketagatik
Ultraeskuineko alderdiko buruzagiak Feijoori "mugak irekitzeko politikak inposatu" nahi izatea leporatu dio. PPko buruzagiak ostiral honetan agerraldia egingo du Voxen erabakia baloratzeko.
2024/07/10 - 17:11
Feijook berretsi du 400 adingabeak onartuko dituela, Voxen mehatxuak gorabehera
Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak ez dio jaramonik egin Voxen ohartarazpenari, eta baieztatu du PPko arduradunek Gobernuak proposatzen dizkien 400 adingabeak hartuko dituela.
2024/07/10 - 15:09
PPk Miguel Angel Blanco gogoratu du bere bahiketaren eta hilketaren 27. urteurrenean
Alberto Nuñez Feijoo PPko presidenteak Miguel angel Blancoren omenezko ekitaldian parte hartu du gaur goizean Ermuan. Omenaldian lore eskaintza egin da.
2024/07/10 - 15:05
Feijoo: "Batzuek terrorearen oinordekoekin adosten duten bitartean, PPk biktimen ondoan jarraituko du"
27 urte bete dira ETAk Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia hil zuenetik, eta gaur, Ermuan, omenaldia egin diote. PPko presidentearekin batera, Marimar Blanco, Bea Fanjul eta Javier de Andres EAEko PPko burua izan dira.