ALDERDI POPULARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Feijook uztailaren 5era eta 6ra aurreratu du PPren kongresua

"Bai, Aita Santuaren konklabetik PPren konklabera igaroko gara", esan du buruzagi popularrak.
PPren zuzendaritza, gaur Madrilen. Argazkia: EFE
PPren zuzendaritza, gaur Madrilen. Argazkia: EFE

Alderdi Popularraren kongresua aurreratzea erabaki du Alberto Nuñez Feijoo popularren presidenteak, eta baieztatu du karguan jarraitzeko bere hautagaitza aurkeztuko duela. Uztailaren 5ean eta 6an egingo da kongresua Madrilen.

Alderdiaren zuzendaritzak goizean egindako bileran jakinarazi du Feijook kongresua aurreratzeko erabakia. Esan duenez, "alderdia aktibatzea", "Pedro Sanchezi hauteslekuetan aurre egiteko prest egotea" eta "alternatiba sendo eta irmoa diseinatzen hastea" dira helburuak. 

Bere hitzetan, aspalditik zuen gaia buruan, baina "Espainiako Gobernuaren gainbehera" eta "ustelkeria kasuak" ikusita eman du urratsa "Bai, Aita Santuaren konklabetik PPren konklabera igaroko gara", erantsi du.

Besteak beste, Begoña Gomezen eta David Sanchezen, Espainiako presidentearen emaztea eta anaia, hurrenez hurren, auzipetzeak aipatu ditu Feijook, eta baita, Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiaren "inguruko susmoak" ere. "Ez babesik, ez aurrekonturik ez eta lotsarik ere" ez duen presidentea izatea leporatu dio Sanchezi.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X