Aldaketa PSOEn
2016/09/30 - 19:05
Eduardo Madinak alderdiaren estatutuak betzeko eskatu du
Alderdiaren estatutuak betzeko eskatu du eta gestio-batzorde bat osatu dadila Pedro Sanchez eta haren taldearen ordez. Ez dagoela PSOEn bandorik esan du Madinak.
2016/09/30 - 16:09
Denak biharko Batzorde Federalaren zain
Zuzendaritzak bihar Batzorde Federala egingo du, baina kritikoek exekutiba deuseztatu eta gestio batzorde bat deitzeko eskatu dute.
2016/09/29 - 22:23
Susana Diaz alderdia josteko prest azaldu da
Andaluziako presidenteak uste du PSOEk eztabaida "sakona eta lasaia" behar duela eta, horrenbestez, ezohiko kongresua aurreratzeko Pedro Sanchezek egindako proposamenaren kontra agertu da.
2016/09/29 - 21:37
Susana Diazek esan du PSOEren batasunaren alde lan egingo duela
Andaluziako presidenteak uste du PSOEk eztabaida "sakona eta lasaia" behar duela eta ezohiko kongresua Espainiako Gobernua osatu ostean deitzearen alde egin du.
2016/09/29 - 18:00
Sanchezek urrian egin nahi ditu primarioak eta azaroan kongresua
Pedro Sanchezen zuzendaritzak ezohiko Batzorde Federala deitu du larunbat honetarako, bere proposamena eztabaidatu eta bozkatzeko.
2016/09/29 - 16:02
PSOE bitan hautsita dago
Batean Pedro Sanchez eta berari leial zaizkion zuzendaritzako kideak; eta bestean, Sanchezi zilegitasunik aitortu ez eta atzo dimisioa eman zuten kritikoak.
2016/09/29 - 10:04
Sanchezek bilera egingo du zuzendaritzako kide fidelekin
Larunbatean egingo den Batzorde Federalak ezohiko bilera deitzea izango du helburu, zuzendaritza berria hautatze aldera.
2016/09/28 - 21:56
Pedro Sanchezek PSOEren buruzagitzan jarraituko du, presioari eutsita
Alderdi Sozialistaren Batzorde Federaleko 35 kideetako 17k dimisioa eman dute, Pedro Sanchez kargua uztera behartzeko.
2016/09/28 - 16:15
Felipe Gonzalez eta Pedro Sanchez, tirabiran
Espainiako Alderdi Sozialista krisi larrian erortzen ari da. Neurri handi batean, alderdi barrutik ari dira gainera hori eragiten.
2016/09/28 - 14:03
Gonzalez: 'Sanchezek engainatu egin nauela uste dut'
Felipe Gonzalezek adierazi duenez, Pedro Sanchezengatik "engainatuta" sentitu da. Izan ere, haren esanetan, Mariano Rajoyren inbestidura saioko bigarren bozketan abstenitu egingo zirela esan zion.
2016/09/28 - 12:24
Pedro Sanchezek 'engainatu' egin duela uste du Felipe Gonzalezek
Espainiako presidente ohiak adierazi du Rajoyren inbestidurako bigarren bozketan abstenitu egingo zirela esan ziola. Sanchezek erantzun dio Rajoyren kontrako botoa alderdi osoak adostu zuela.
2016/09/27 - 16:14
Pedro Sanchezek ez du dimititzeko asmorik
Herritar askok bizkarra emateaz gain, Pedro Sanchezek alderdikide asko ere kontra ditu, eta zuzendaritza batzordeko denak alde ere ez.
2016/07/02 - 20:12
PSNren iritziz, 'Rajoyri dagokio' Gobernua osatzen saiatzea
Maria Chivite PSN-PSOEko idazkari nagusiaren esanetan, PSOE oposizioan egon beharko litzateke; jarrera "zorrotza, kritikoa, konstruktiboa eta proposamenak egitearen aldekoa" behar du bere alderdiak.
2016/05/15 - 19:56
Sanchezek 'aldaketarako' bere Gobernuaren kideak aurkeztu ditu
PSOEren hautagaiaren iritziz, bere alderdia futbol-liga irabazi berri duen Bartzelona bezalakoa da; Sanchezek dio "fidagarria, elkarrizketaren aldekoa, langilea eta zintzoa" dela.
2016/05/14 - 15:33
Sanchezek dio hauteskundeak aldaketari buruzko erreferenduma direla
PSOEko liderrak "garbitasuna, elkarrizketa eta ardura" agindu ditu, eta eskatu du abenduaren 20koa baino babes handiagoa; hala, Espainiako Gobernua ez litzateke independentisten esku.
2016/05/02 - 13:11
Mendia: 'Hauteskundeen ostean inork ez du lortuko gehiengo osoa'
Ordezkari sozialistak esan duenez, ekainaren 26ko hauteskunde orokorren ostean, Espainiako alderdiek hitzartu beharko dute Gobernua osatzeko.
2016/04/02 - 16:35
Sanchezek PSOE, Ciudadanos eta Podemosen arteko akordioa premiatu du
PSOEko idazkari nagusiak Batzorde Federalean esan duenez, Gobernua osatzeko negoziazioak garai erabakigarrian sartu dira. Sanchezek uste du alderdien erabakiak behin betikoak izango direla.
2016/03/01 - 20:14
Pedro Sanchezen inbestidura saioa
Pedro Sanchezek 350 diputatuen aurrean aurkeztu du Gobernu programa.
2015/12/30 - 18:10
Patxi Lopez: 'Ikuskizun tamalgarria ari gara ematen'
PSOEren kongresuaren data, alde batetik, eta Podemosekin hasi beharreko negoziazioak, beste alde batetik, eztabaida ari dira sortzen sozialisten artean.
2015/12/30 - 17:16
Patxi Lopez: 'PSOE ikuskizun deitoragarria ematen ari da'
Lehendakari ohiak uste du Gobernua osatuko den edo hauteskundeak aurreratu beharko diren argitu ostean egin beharko lukeela Alderdi Sozialistak bere kongresua.