Alderdi Politikoak
2024/10/11 - 11:54
Lehendakariak zalantzak agertu ditu EH Bilduk aurrekontuen inguruan egindako akordio proposamenaren aurrean
Aurrekontuen inguruko akordio orokorrak Eusko Jaurlaritza eta hiru aldundiak hartuko lituzke bere baitan. Proposamenaren atzean dauden arrazoien inguruko "zalantzak" agertu ditu Pradales lehendakariak, baina elkarlanerako atea zabalik utzi du planteamendu "zintzoa" bada.
2024/10/10 - 09:42
Albiste izango dira: Buruko Osasunaren Eguna, atzerritar biztanleriaren inkesta eta Literatura Nobela
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/09 - 10:46
Albiste izango dira: Alerta laranja haizeagatik, osasun itunaren bilera eta Euskadi literatura sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/08 - 09:54
Albiste izango dira: Abisua haizeagatik, terrorismoaren biktimen biltzarra Gasteizen eta zigorren baliozkotzea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/07 - 16:03
Alberto Martinez: ''Osasun itunaren diagnostikoari buruzko akordioa lortzeko oinarri sendo eta zabala dago''
Alberto Martinez Osasun sailburuak azaldu duenez, eragileek egindako ekarpenekin 1.000 orrialdeko dokumentua dute, eta espero dute asteazkenean horren inguruko "akordio komuna" lortzea.
2024/10/07 - 12:48
Suso: ''EAJ batuta dago lerro ideologikoak eta estatutuak aldatu nahi dituzten ahots ezberdinak dauden arren''
Jose Antonio Suso EAJren Araba Buru Batzarreko (ABB) presidenteak azpimarratu duenez, proposamen ezberdinak egotea "posibitiboa" da, eta horrek ez du esan nahi "zatiketarik" dagoenik. (Jatorrizkoa gazteleraz)
2024/10/04 - 09:45
Albiste izango dira: EITB Focus, indarkeria futbolean, eta gerra Ekialde Hurbilean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/03 - 19:17
"Mozal Legearekin behingoz amaitzeko" akordioa egin du EH Bilduk Espainiako Gobernuarekin
Itunari esker, arauaren "neurri kaltegarri guztiak" ezabatzea lortu da, koalizioaren hitzetan. Gomazko pilotak debekatuko dira, agintaritzari egindako errespetu faltengatik eta desobedientziagatik ezarritako isunen "diskrezionalitatea" kenduko da, eta mugetako kanporaketak erreformatuko dira.
2024/10/03 - 15:01
Albiste faltsuen inguruko batzordea sortzea baztertu du Legebiltzarrak, taldeen arteko ika-mikaren ostean
EH Bilduk aurkeztutako proposamenak koalizio abertzalearen eta Sumarren legebiltzarkidearen babesa besterik ez du izan, eta, hortaz, atzera bota du Gasteizko Ganberak. 'Fake news' deiturikoen atzean egotea aurpegiratu diote elkarri.
2024/10/01 - 12:55
Gogora Institutuko izendapenen harira informazio okerra zabaltzea egotzi diote EAJk eta EH Bilduk elkarri
Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi jeltzaleak "gezurra" esatea egotzi dio EH Bilduri. Oihana Etxebarrietaren bitartez berehala erantzun dio EH Bilduk, eta informazioaren erabilera "gaiztoa" egitea aurpegiratu dio.
2024/09/30 - 12:07
Marine Le Pen eta 26 alderdikide akusatuen aulkian, 6,8 milioi euro bidegabe erabiltzea egotzita
Europako Parlamentuko dirua alderdia finantzatzeko erabiltzea egotzi diote eskuin muturreko buruzagiari. 10 urteko kartzela zigorra, milioi bat euroko isuna eta 10 urteko gaitasungabetzea ezar diezazkiokete. Epaiketak ezerezean utz lezake bere ibilbide politikoa.
2024/09/29 - 16:01
Ortuzar: "Aukera hau balia dezagun eta ekar dezagun Euskadira autogobernurako etorkizun berria"
EBBren presidenteak hasiera eman dio barne-berritze prozesuari martxoaren 29ko eta 30eko Batzar Nagusira eramango duen egutegia aurkeztuta, eta parte hartzeko deia egin die militanteei.
2024/09/29 - 15:45
Ortuzarrek autogobernu proposamen bat elkarrekin lantzeko deituko die indar politiko guztiei
"Ahalik eta babes politikorik handiena beharko duen testua negoziatzeko eta Gasteizen eta Madrilen akordio bat saiatzeko momentua da", EAJren EBBko presidentearen esanetan.
2024/09/29 - 12:43
EAJ berritzeko prozesua martxoaren 29ko eta 30eko Batzar Nagusian amaituko da
Horrelaxe jakinarazi dute jeltzaleek Alderdi Egunean, Forondako zelaietan.
2024/09/27 - 09:44
Albiste izango dira: Kontrol saioa Legebiltzarrean, greba Palestinaren alde, eta iraileko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/26 - 15:39
Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoen eredua berrikusteko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Osasun Sailari
Legegintzaldiko lehendabiziko osoko bilkuran, EH Bilduk eta Eusko Jaurlaritzaren zutabe diren bi alderdiek (EAJ eta PSE-EE) adostutako erdibideko zuzenketak aurrera egingo du.
2024/09/26 - 12:54
Legegintzaldiko aurreneko bilkura abian, EAJ, PSE-EE eta EH Bilduren arteko ituna protagonista dela
Ohiko jardunari ekin dio, horrenbestez, Ganberak. EAEren senatari ordezkariak eta Gogoraren Zuzendaritza Kontseiluko kideak aukeratu dituzte, eta, ondoren, eztabaidatzeari ekin diote, legez besteko lau proposamen mahai gainean dituztela.
2024/09/26 - 09:42
Albiste izango dira: Lehen bilkura Legebiltzarrean, Pujanaren hilketa argitzeko epaiketa, eta greba Nafarroan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/23 - 13:01
Eneko Andueza: ''EAJrekin egindako gobernu-itunarekin konforme gaude''
"Norberak jakingo du nolako estrategia egin aurrera begira", adierazi du PSEko idazkari nagusiak, EH Bilduri aipamena eginda, ETB1eko Egunon saioan egindako elkarrizketan.
2024/09/21 - 19:51
"Espainiarekiko hausturak kalte egiten die autonomia erkidegoei", De Andresen esanetan
Euskadiko PPko buruak eta Kataluniako PPko buruak Belaunaldi Berrien ekitaldi batean parte hartu dute Bilbon, eta gogor kritikatu dute abertzaleen kudeaketa eredua.