Alerta Meteorologikoak
2024/01/05 - 10:03
Jose Antonio Aranda: "Datozen zazpi egunak freskoak edo hotzak izango direla dirudi"
Euskalmeteko arduradunak negu beteko astea iragarri du, "urte sasoari dagokiona". Ikusteko dago gerturatzen ari den fronte hotzak Euskal Herria bete-betean jotzen duen ala ez, horren arabera aurreikuspenak aldatuko direlako, baina hotza eta euria izango dira nagusi datozen egunetan.
2024/01/05 - 08:35
Albiste izango dira: Iberiako greba, abisu horia euriagatik eta elurragatik, eta Errege Magoen desfileak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2024/01/04 - 15:13
Urteko lehen abisu horiak elurragatik, ostiraletik aurrera, EAEn eta Nafarroan
Errege Magoen desfileei begira, euria egingo du eta zenbait tokitan ekaitza eta txingorra ere egin dezake.
2024/01/02 - 18:26
126 km/h-ko haize ufadak neurtu dituzte Trapagaranen, eta 105 km/h-koak Zaldiaranen
Ondorioz, Loiun lur hartu behar zuten zazpi hegazkin desbideratu behar izan dituzte. Bestetik, Sestaoko Obramat biltegia eta haren aparkalekua hustu behar izan dituzte astearte goizean publizitate-zutoin bat gainera erortzeko arriskua dela eta.
2023/12/31 - 16:23
Astelehenera arte luzatu dute olatu handiengatik euskal kostaldean ezarritako abisu horia
Igandeko 09:00etatik asteleheneko 06:00ak arte egongo da indarrean abisua. Izan ere, Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3,5-4 metroko olatuak altxatuko ditu.
2023/12/30 - 13:48
Abisu horia igandean nabigaziorako, 4 metrorainoko olatuak izango direla-eta
Abisu horia 09:00etatik gauerdira egongo da indarrean. Aurreikuspenen arabera, olatuen altuera adierazgarria 3,5-4 metrokoa izango da, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

2023/12/07 - 09:33
Haizeagatik abisu horian dago Bizkaian, 100 km/h-tik gorako ufadak egon daitezkeela eta
Abisua gauerditik 15:00ak arte egongo da aktibo. Gipuzkoa ere zakar ibiliko da haizea, baina 100 km/h-ko langatik behera, edonola ere.
2023/12/02 - 14:28
Abisu horia ezarri dute igande honetarako, izotzagatik Araban eta haizeagatik Nafarroan
Iragarpenari dagokionez, larunbat arratsaldetik aurrera, zaparradak gutxituz joango dira. Tenperaturak 10 ºC-ren bueltan ibiliko dira. Igandea lasaiagoa izango da: hotza hizpide izaten jarraituko dugu, baina, orokorrean, ez dugu euri konturik espero.
2023/11/29 - 09:15
Albiste izango dira: Hezkuntza Legea azken txanpan, "Artikotik Kantaurira" berezia eta azaroko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/28 - 09:12
Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, su-etenaren luzapena Gazan eta Herri Urrats 2024
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/27 - 09:23
Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, Hezkuntza Legearen ponentzia eta Gazako su-etena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/05 - 14:26
Ondarretako hondartzaren sarreretako bat itxi dute Donostian, olatuengatik
Igande honetan, sei metrorainoko olatuak izan dira Gipuzkoako kostaldean. Biharko, abisu horia ezarri dute, olatuengatik.
2023/11/04 - 14:24
Hainbat eraikinetako zati batzuk erori dira Bilbon, Santurtzin eta Erandion, baina ez da inor zauritu
Haize gogorraren ondorioz, hainbat konponketa egin behar izan dituzte Bilboko Abando tren-geltokian, eta Santurtzin, balkoi baten zati bat kalera erori da. Erandion, berriz, lantegi baten sabaiaren xafletako bat askatu da.
2023/11/03 - 15:33
Aire librean eskola kiroleko hainbat jarduera bertan behera asteburuan Bizkaian eta Gipuzkoan, denboraleagatik
Haize- eta olatu-denboralea dela eta, mendi-irteerak eta uretako edo hondartzako jarduerak bertan behera utzi dituzte bi lurraldeetako aldundiek.
2023/11/03 - 13:59
Haize- eta olatu-arriskuaren aurreko abisuak igandera arte luzatuko dira
Abisu laranjak eta horiak indarrean egongo dira asteburuan, batez ere kostaldean.
2023/11/03 - 13:01
Kantauri itsasoak orroka jarraitzen du Donostian
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja ezarri du euskal kostaldean, itsasaldeko arriskuagatik, 21:00ak arte. Olatuak 5 metroko altueraraino iristea espero da.
2023/11/03 - 09:10
Albiste izango dira: Haize eta olatu denboralea, Pedro Sanchezen inbestidura eta urriko langabezia datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/02 - 20:13
Ciaran depresioak 7 metrorainoko olatuak eragin ditu euskal kostaldean
Gaurko 10:00etatik alerta laranja aktibatuta dago 5 eta 6 metro arteko olatuengatik. Alerta bihar, ostirala, 21:00ak arte egongo da indarrean.
2023/11/02 - 18:28
Ia 400 intzidentzia izan dira EAEn, Ciaran ekaitzaren ondorioz
Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia zerbitzuko zuzendariak azaldu duenez, "gertakari txikiak" izan dira, eta Bizkaian eta Gipuzkoan gertatu dira batez ere.
2023/11/02 - 15:22
Ricardo Ituarte: ''Ia 400 gertakari izan ditugu azken orduetan, gehienak Bizkaian eta Gipuzkoan''
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendariaren hitzetan, datozen orduetan haizea indartu egingo da berriro, baina ez da espero bart bezain gogor joko duenik. Hala ere, arretaz ibiltzeko deia egin die herritarrei.