Albiste izango dira: Sanchezen deklarazioa, alerta laranja beroagatik eta transferentzien inguruko bilera
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko uztailaren 30ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Sanchezen deklarazioa: Juan Carlos Peinado epaileak aurrez aurreko deklarazioa hartuko dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari Moncloa Jauregian, Begoña Gomez emazteari influentzia-trafikoa eta negozioetan ustelkeria egotzita irekitako ikerketaren barruan. Sanchezen deklarazioa 11:00etan izango da. Fiskala eta Voxeko abokatua, herri-akusazio gisa, epailearekin batera egongo dira.
- Alerta laranja, beroagatik: Tenperatura altuengatik alerta laranja ezarri dute Euskal Autonomia Erkidego osoan (EAE), baita Nafarroako Erriberan eta Ipar Euskal Herrian ere. Nafarroako gainerako eskualdeak abisu horian egongo dira beroagatik. Tenperatura maximoak 38 gradu ingurukoak izan litezke barnealdeko eremu kantauriarrean eta Ebroko ardatzaren inguruan, eta 37 gradukoak trantsizio-eremuan.
- Transferentzien inguruko bilera: Gernikako Estatututik transferitzeke dauden eskumen guztien eskualdatzea bultzatzeko, Aldebiko Batzorde Iraunkorra "ahalik eta lasterren" martxan jartzea. Eskari hori eramango du gaur Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernu sailburuak Madrilera, Angel Víctor Torres Espainiak Gobernuko Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroarekin arratsaldean duen hitzordura.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceuta, itxaron-leku: desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko gune bat ireki dute
Oraingoz, 67 dira hildakoak, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Puyko jaitsiera bertan behera utzi dute Lizarran, hirugarrenez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten bozketan, eta UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten mozio bat aurkeztuta. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak kotxez egin du jaitsiera, txosnak beste toki batean jartzea aldarrikatzen ari ziren herritarrak zeuden kaletik ez jaisteko.
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.