Alerta Meteorologikoak
2024/01/07 - 16:47
300 metrora elurra egitea espero da asteazkenerako, baita beherago ere puntualki
Astelehen eta asteartean, hotz egingo du, baina prezipitazio gutxi izango da. Asteazkenean, ia Euskal Herri osora iritsiko da elurra. Gaur, gauerdian, Elurteetarako Planaren larrialdi aurreko fasea aktibatu dute Gasteizen.
2024/01/06 - 18:19
Elur-arriskuagatik ezarritako abisu horia astelehenera arte luzatu dute EAEn-
Negu giroan jarraitzen dugu Euskal Herria osoan. EAEn ez ezik, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere abisu horiak ezarri dituzte elurragatik. Nafarroan abisu laranja ezarri dute, elur-arriskuagatik, gauerdira arte.
2024/01/06 - 16:09
Lehen elurteak Euskal Herriko txokorik altuenak zuritu ditu
Neguko lehen elurteak txoko ugari zuritu ditu Euskal Herri osoan. Gauean, kazkabarra eta elurra nonahi bota du, eta zurituta esnatu dira txoko asko larunbat honetan. Barnealdeko toki menditsuetan, 600 metroraino jaitsi da elur-maila tarteka. Plan ederretarako eta jolaserako aukera izan dute askok.
2024/01/06 - 09:07
Errege Magoak etxeetara heldu dira, neguko eguraldia gorabehera
Lasarte-Orian, Andoainen, Hernanin, Orion, Getarian, Lezon, Urnietan, Lekeition eta Derion, esaterako, bertan behera utzi dituzte Errege Magoen desfileak, eta frontoi edo kiroldegietan egin diete harrera herri askotan. Hiriburuetako desfileak, aldiz, iragarri bezala egin dira.
2024/01/05 - 14:46
Abisu horiak asteburu osorako EAEn elurragatik eta euriagatik
Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ere abisu horiak ezarri dituzte elurragatik eta euriagatik gutxienez larunbat gauerdira arte.
2024/01/05 - 10:03
Jose Antonio Aranda: "Datozen zazpi egunak freskoak edo hotzak izango direla dirudi"
Euskalmeteko arduradunak negu beteko astea iragarri du, "urte sasoari dagokiona". Ikusteko dago gerturatzen ari den fronte hotzak Euskal Herria bete-betean jotzen duen ala ez, horren arabera aurreikuspenak aldatuko direlako, baina hotza eta euria izango dira nagusi datozen egunetan.
2024/01/05 - 08:35
Albiste izango dira: Iberiako greba, abisu horia euriagatik eta elurragatik, eta Errege Magoen desfileak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/04 - 15:13
Urteko lehen abisu horiak elurragatik, ostiraletik aurrera, EAEn eta Nafarroan
Errege Magoen desfileei begira, euria egingo du eta zenbait tokitan ekaitza eta txingorra ere egin dezake.
2024/01/02 - 18:26
126 km/h-ko haize ufadak neurtu dituzte Trapagaranen, eta 105 km/h-koak Zaldiaranen
Ondorioz, Loiun lur hartu behar zuten zazpi hegazkin desbideratu behar izan dituzte. Bestetik, Sestaoko Obramat biltegia eta haren aparkalekua hustu behar izan dituzte astearte goizean publizitate-zutoin bat gainera erortzeko arriskua dela eta.
2023/12/31 - 16:23
Astelehenera arte luzatu dute olatu handiengatik euskal kostaldean ezarritako abisu horia
Igandeko 09:00etatik asteleheneko 06:00ak arte egongo da indarrean abisua. Izan ere, Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3,5-4 metroko olatuak altxatuko ditu.
2023/12/30 - 13:48
Abisu horia igandean nabigaziorako, 4 metrorainoko olatuak izango direla-eta
Abisu horia 09:00etatik gauerdira egongo da indarrean. Aurreikuspenen arabera, olatuen altuera adierazgarria 3,5-4 metrokoa izango da, eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-3,5 metroko olatuak altxatuko ditu.
2023/12/07 - 09:33
Haizeagatik abisu horian dago Bizkaian, 100 km/h-tik gorako ufadak egon daitezkeela eta
Abisua gauerditik 15:00ak arte egongo da aktibo. Gipuzkoa ere zakar ibiliko da haizea, baina 100 km/h-ko langatik behera, edonola ere.
2023/12/02 - 14:28
Abisu horia ezarri dute igande honetarako, izotzagatik Araban eta haizeagatik Nafarroan
Iragarpenari dagokionez, larunbat arratsaldetik aurrera, zaparradak gutxituz joango dira. Tenperaturak 10 ºC-ren bueltan ibiliko dira. Igandea lasaiagoa izango da: hotza hizpide izaten jarraituko dugu, baina, orokorrean, ez dugu euri konturik espero.
2023/11/29 - 09:15
Albiste izango dira: Hezkuntza Legea azken txanpan, "Artikotik Kantaurira" berezia eta azaroko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/28 - 09:12
Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, su-etenaren luzapena Gazan eta Herri Urrats 2024
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/27 - 09:23
Albiste izango dira: "Artikotik Kantaurira" berezia, Hezkuntza Legearen ponentzia eta Gazako su-etena
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/11/05 - 14:26
Ondarretako hondartzaren sarreretako bat itxi dute Donostian, olatuengatik
Igande honetan, sei metrorainoko olatuak izan dira Gipuzkoako kostaldean. Biharko, abisu horia ezarri dute, olatuengatik.
2023/11/04 - 14:24
Hainbat eraikinetako zati batzuk erori dira Bilbon, Santurtzin eta Erandion, baina ez da inor zauritu
Haize gogorraren ondorioz, hainbat konponketa egin behar izan dituzte Bilboko Abando tren-geltokian, eta Santurtzin, balkoi baten zati bat kalera erori da. Erandion, berriz, lantegi baten sabaiaren xafletako bat askatu da.
2023/11/03 - 15:33
Aire librean eskola kiroleko hainbat jarduera bertan behera asteburuan Bizkaian eta Gipuzkoan, denboraleagatik
Haize- eta olatu-denboralea dela eta, mendi-irteerak eta uretako edo hondartzako jarduerak bertan behera utzi dituzte bi lurraldeetako aldundiek.
2023/11/03 - 13:59
Haize- eta olatu-arriskuaren aurreko abisuak igandera arte luzatuko dira
Abisu laranjak eta horiak indarrean egongo dira asteburuan, batez ere kostaldean.