Alerta Meteorologikoak
2024/03/08 - 13:21
Abisu horia ezarri dute haizeagatik, ostiral gauetik larunbat goizera arte, Bizkaian eta Gipuzkoan
Abisu horia 21:00etatik larunbateko 03:00ak arte egongo da indarrean. Bizkaian eta Gipuzkoan, 100 km/h-ko haize boladak neurtu daitezke; Araban, haize-boladak 50-70 km/h-koak izan daitezke.
2024/03/08 - 11:20
Abisu laranja ezarri dute gaurko Nafarroan, elurragatik eta haize bolada zakarrengatik
Haizeagatik ezarritako abisua 20:00etatik 00:00etara egongo da indarrean, eta elurragatik jarritakoa 10:00etatik 00:00etara.
2024/03/04 - 19:07
Otsailean, normalean baino 2,5 gradu tenperatura altuagoak eta barnealdean % 70-100 euri gehiago
Horrela, otsaila hilabete "oso beroa eta hezea" izan da. Izotz egunen kopurua ohikoa baino txikiagoa izan da, eta nabarmentzekoa da Arabako Errioxan ez duela izotzik bota hilabete osoan.
2024/02/29 - 13:47
Abisu horia ezarri dute elurragatik, haizeagatik eta nabigaziorako arriskuagatik datozen orduetan Euskadin
Gaur arratsaldean haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da eta zerua estaliko da, euria hasiko du eta tenperaturak behera egingo du. Gauean elur-kota 800-1000 metro ingurukoa izango da.
2024/02/29 - 10:34
Ibaien egoera bere onera etortzen ari da Nafarroan, Castejonen Ebroren emaria nabarmen txikitu denetik
Segundoko 1.500 metro kubiko jasotzen zegoen goizeko lehen orduan Ebro ibaia Castejonen, eta 6,44 metroko altueran. Aurre alerta egoeran dago oraindik, beraz.
2024/02/29 - 09:25
Albiste izango dira: Uholdeak Nafarroan; Athletic, 40. finalaren bila; eta otsaileko KPIa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/28 - 21:49
Ebro ibaiaren ur-goraldiak Erriberagoitia hartu du
Ibaien emariek uholdeak eragin dituzte Mirandan, Araban, Nafarroan eta Errioxan, eta ur-goraldiaren punta Tuterara iritsi da.
2024/02/28 - 13:40
Euri erauntsiek ia edukieraren % 90era igoarazi dute urtegien maila
Ullibarri Ganboakoa ura askatzen hasi da bart, % 89ko mailaraino. Añarbekoa % 90,13an egon da, eta hustu egingo dute egunean zehar. Nafarroan ere, bete-beteta daude urtegiak: Esakoa % 95ean.
2024/02/28 - 12:38
Abisu horia ezarri dute EAEn elurragatik ostegun gauerako
Elur-kota 800 metrora jaitsiko da 21:00etatik osteguneko gauerdira bitartean, eta prezipitazio txiki-ertainak espero dira, bereziki kantauri isurialdean.
2024/02/28 - 09:26
Albiste izango dira: Kalte zenbaketa denboralearen ostean, Pablo Gonzalez eta Gaztea Sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/27 - 12:17
Euriteek ur-putzu handiak eragin dituzte Gasteizen
Gorabehera handienak Arabako hiriburuaren hegoaldean izan dira, Batan ibaiak gainezka egin baitu. Araba eta Salbatierrabide kaleak itxita daude, euri-uren sareak ezin izan duelako emari osoa xurgatu eta estoldak ura kanporatzen ari direlako.
2024/02/27 - 11:03
Euriteek arazoak eragin dituzte Euskal Herriko hainbat tokitan
Azken orduetako euriteen ondorioz hainbat ibaiek gainezka egin dute Euskal Herriko hainbat tokitan. Euskalmeten arabera, arratsaldeak aurrera egin ahala, atertzera egingo du, mendebaldetik hasi eta ekialdera.
2024/02/27 - 10:26
Euri denboralea tarteko, Berastegin metro koadroko 133 litro pilatu dira eta Bidania-Goiatzen, 114
Jose Antonio Aranda Euskalmeteko arduradunak jakinarazi duenez, Gipuzkoan egin du euri gehien. Bestalde, Bizkaiko estazio gehienetan metro koadroko 100 litrotik behera pilatu dira.
2024/02/27 - 09:16
Albiste izango dira: Alerta laranja euriagatik, Reala Kopako finalari so eta Koldo auzia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/27 - 08:11
Uholdeengatiko larrialdi planak indarrean dira EAEn eta Nafarroan
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Uholde Arriskuagatiko Larrialdi Plan Berezia aktibatu du alerta fasean eta Nafarroako Gobernuak Uholdeengatiko Larrialdi Plan Berezia, Larrialdi Aurreko Fasean. Elurra zirkulazio arazoak sortzen ari da, gainera, Araban.
2024/02/26 - 20:46
Itsasoak euskal kostaldea astindu du, denboralearen ondorioz
Itsasoaren egoera zakarra izan da goizean, eta berdin jarraitzea aurreikusten da. Gainera, lau metro arteko olatuak ikustea espero da. Alerta laranja 24 orduz egongo da aktibatuta.
2024/02/26 - 18:30
Euriak ez du etenik Bizkaian eta Gipuzkoan
Metro karratuko 80 litro bota ditzake 24 ordutan. Gainera, elur-arriskuagatik abisu horia ezarriko da 1.000 metrotik behera.
2024/02/26 - 17:25
Andoni Aizpuru: ''Euri asko da denbora gutxian, eta uholdeak izan ditzakegu leku batzuetan''
Andoni Aizpuru ETBko eguraldi aurkezleak azaldu duenez, hainbat lekutan 80-100 litro karratuko botatzea aurreikusten da datozen orduetan, eta horregatik dago indarrean alerta laranja.
2024/02/26 - 09:17
Albiste izango dira: Alerta laranja euriagatik, Legebiltzarraren desegitea eta su-eten negoziazioak Gazan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/24 - 20:12
Mela-mela eginda itzuli dira etxera Donostiara olatuak ikustera hurbildutako asko
Donostiako Paseo Berria itxita dago astelehenera arte, abisu horia dela eta. Asko eta asko izan dira, ordea, inguru horretara joan direnak, itsasoko ikusizunaz gozatzera eta bustita amaitu dute batek baino gehiagok.