Zeru estaliekin eta euriarekin hasiko da astea, baina atertzera egingo du
Astea lainotsu eta euritsu hasiko da, baina egunek aurrera egin ahala, zeruak argitzen eta eguzkia nagusitzen hasiko da.
Giro freskoagoa eta goizean eta gauean euria egingo du astelehenean. Goizean zerua lainotu samar egongo da eta oraindik euri apur bat egingo du; egunak aurrera egin ahala eguraldiak atertzeko joera hartuko du, lehendabizi mendebaldean eta gero gainontzeko tokietan. Gauean berriro ere zaparradak botako ditu. Haizea ipar-mendebaldetik sartuko da eta kostaldean biziago ibiliko da, bereziki egunaren bigarren zatian. Eguneko tenperaturak behera egingo du eta balio altuenak 20 ºC-tik behera geratuko dira kostaldean eta 15 ºC ingurukoak izango dira barnealdean.
Asteartean goibeletik jarraituko du ipar partean, baina hegoaldean giroa argiagoa izango da. Zenbat eta ekialderago egon, hodeiak ugariagoak eta trinkoagoak izango dira eta bertan oraindik euri apur bat egin dezake, bereziki egunaren erdiko orduetan eta arratsaldean. Hegoaldean berriz, hodei geruza saretuago agertuko da eta tarteka eguzkiaz goza ahal izango dugu. Haizea ipar-mendebaldetik sartuko da, bolada gogor batzuekin kostaldean eta tenperatura maximoetan ez dugu aldaketa handirik espero.
Urdingune zabalak nagusituko dira asteazken arratsalderako. Goizean, ordea, zerua hodeitsu egongo da, batez ere Kantauri isurialdean eta oraindik euri pixka bat egin dezake, bereziki ekialdean. Eguerdirako hodeitza saretuz joango da eta arratsaldean eguzkitsu egongo da, goi-hodei batzuekin. Haizea ipar-ekialdetik finkatuko da eta tenperatura maximoak hiruzpalau gradu gorago geldituko dira.
Ostegunetik aurrera zeruak guztiz argituko dira, eta asteburu eguzkitsua espero da.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
San Mameseko metro geltokia hustu dute sarrerako eskaileretan piztutako sute baten ondorioz
Metrora sartzeko eskaileretan piztu da sutea, ke handia sortuta. Sarrera hesin inguratu dute, eta suhiltzaileak lanean ari dira. San Mameseko bi geltokiak eta Intermodal autobus geltokirako sarrera itxita daude. Ez da zauriturik izan.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietan galdu ezin diren 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.
Gasteiz, jaiei ongi etorria emateko prest Zeledonen jaitsierarekin
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan: orduan jaitsiko da Celedon eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean eskainiko du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en, baita jaietako ekitaldi nagusiak ere, abuztuaren 9ra arte.
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.