Abisu horia ezarri dute Euskal Herri osoan, prezipitazio handiengatik
Astea giro eguzkitsuarekin hasi bada ere, arratsaldean fronte bat sartu eta euria eragin du Euskal Herri osoan.
Gauzak horrela, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Aemet Espainiako meteorologia agentziak eta Meteofrance agentziak abisu horia ezarri dute prezipitazio handiengatik, EAEn, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, hurrenez hurren.
Euskalmetek abisu horia aktibatu du 18:00etatik gauerdira arte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, prezipitazio handiengatik. Baliteke zenbait tokitan zaparradak handiak eta trumoitsuak izatea. Halaber, ordubetean 15 litro pilatu daitezke metro koadroko.
Euriari dagokion abisu horia 20:00etatik gauerdira arte egongo da indarrean Nafarroan. Denean egingo du euria eta Isurialde atlantikoan, erdialdean, Pirinioetan eta Erriberan 15 litro pilatu daitezke ordubetean.
Bestalde, Meteofrancek abisu horia ezarriko du Ipar Euskal Herria barne hartzen duen Pirinio Atlantikoetan: 10:00etatik 18:00etara eta 21:00etatik gauerdira arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda