Eguraldi grisa asteazken eguerdira arte, eta argitsu hortik aurrera
Eguraldiari dagokionez, astea goibel samar hasiko bada ere, asteazken eguerdi aldetik aurrera, giro argia izango da aste osoan, eta bero ere egingo du asteburu aldera, aurreikuspenen arabera.
Astelehenean, euria egingo du egunaren bigarren partean. Goiza ostarteekin hasiko bada ere, guztiz estalita geldituko da arratsaldetik aurrera, eta euritara joko du denean. Zaparrada moduan botako du gehienbat, eta ez da baztertzen tarteka trumoi-ekaitzak ere jotzea eta txingorra egitea. Haizea izango da eguneko protagonista; goizean, hego-mendebaldetik joko du, eta arratsaldetik aurrera, ipar-mendebaldetik. Kostaldean, zertxobait gora egingo dute termometroek, eta berdintsu eutsiko diote barnealdean. Gauean, elur-kota 1.200 metrora jaitsiko da.
Asteartea izango da asteko egunik grisena, giro nahasia izango da eta hoztu egingo du. Maximoak 12-15 ºC-ren bueltan geratuko dira. Hodeiak izango dira nagusi egun osoan, eta euria egingo du, bereziki ipar partean. Zaparrada gisa botako du, eta tarteka dezente botako du. Egunaren azken orduetan, gero eta sakabanatuago izango dira zaparradak. Hegoaldean, euri gutxiago egingo du, eta ostarte batzuk ere zabalduko dira tarteka, baina giroa, oro har, iparraldean baino hotzagoa izango da. Mendebal ipar-mendebaldeko haizeak tarteka enbarazu egingo du kostaldean, bizi ibiliko baita. Elur-kota 1.000 metro inguruan egongo da goizaldean eta goizean goiz, baina gora egingo du.
Asteazkena ere, lainoekin eta umel abiatuko da, baina zeruak garbitzen joango dira eguerditik aurrera, eta oskarbi eta epel joango da hortik aurrera astea, gauetan dezente freskatuko badu ere.
Abisu horia, astelehenean, itsasaldean
Astelehenean, abisu horia ezarriko du Segurtasun Sailak itsasaldeko arriskuagatik, bai kostaldeko inpaktuagatik, bai nabigaziorako, 3 metrorainoko olatuak izan daitezkeelako.
Asteleheneko 04:00etatik 06:00etara, abisu horia egongo da indarrean kostaldeko inpaktuagatik, metro bateko olatuak espero baitira. Itsasgora 05:04an izango da.
Bestalde, 15:00etatik gauerdira arte, abisu horia aktibatuko da nabigaziorako arriskuagatik. Olatuen altuera adierazgarria 2 metro ingurukoa izango da, eta azken orduetan 2,5-3 metrora igoko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metroko olatuak altxatuko ditu, eta 2-2,5 metrora igoko da azken orduetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Berriro itzali dute Derioko sutea, Loiuko aireportutik gertu berpiztu zena
Sua astelehenean piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren, sua berriro piztu zen eta lanean ari dira goizaldera arte.
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.