Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igande goiz eguzkitsua, baina arratsalde euritsua

Tenperaturak jaitsi egingo dira, bereziki minimoak. Astelehenean, euria egiteko aukera hegoaldeko mendi inguruetara eta Piriniotara mugatuko da.
Egunsentia Ondarroan
Egunsentia Ondarroan. Argazkia: Itziar Alberdi

Larunbateko joerari eutsiko dio eguraldiak igandean ere. Ez da aldaketa handirik egongo. Goiza argia izango da, eta, ondorioz, hotz egingo du, eta Araban eta Nafarroan izotza egin dezake. Eguerdian, hodeitza ugaritu, eta zaparradak botako ditu (noizbehinka trumoitsuak izan daitezke). Hegoaldeko haize leuna ibiliko da goizean, eta iparraldera egingo du arratsaldean. Tenperaturak jaitsi egingo dira, bereziki minimoak. Horrela, 16-17 ºC espero dira Bilbon eta Donostian, eta 15 ºC, Gasteizen. 

Araban eta hiriburuan San Prudentzio jaiak ospatzen ari diren asteburu honetarako iragarpenak ez du hain giro makurrik iragarri lurraldearen zati horretarako. Goiza argia izango da, baina hotz egingo du (1 ºC-ko minimoak espero dira); arratsaldean, giroa lainotu egingo da, baina ez da euri askorik espero. 

Astelehenean, euria egiteko aukera hegoaldeko mendi inguruetara eta Piriniotara mugatuko da. Edonola ere, tarteka soilik egingo du euria, eta prezipitazio urriak espero dira. Kostaldean, ostarteak nagusituko dira, nahiz eta egunaren amaieran hodeiak gailenduko diren. Iparretik joko du haizeak, leun. Tenperaturak beren horretan geratuko dira.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X