Alfonso Alonso
2018/07/16 - 17:06
PPk boto partikularra aurkeztu du Estatutu berrirako proposamenaren aurka
Euskadiko PPko presidenteak EAJk eta EH Bilduk adostutako testua erretiratzea eskatu du, 'legez kanpokoa' eta 'bideraezina' dela argudiatuta. Gainera, Estatuarekin gatazka eragingo lukeela uste du.
2018/07/10 - 11:37
Alonsoren ustez, Setieni 'ETAren biktimak ulertzea' falta izan zitzaion
Euskadiko Eliza 'bizirik mantentzeko' Jose Maria Setienek egin zuen esfortzua azpimarratu nahi izan du Alfonso Alonsok, baina terrorismoaren biktimekin izan zuen jarrera kritikatu du.
2018/06/06 - 15:41
PPk ez ditu Euskadirentzako inbertsioak 'ukituko', Alonsoren esanetan
Halere, ohartarazi duenez, bere alderdiak -gehiengo osoa du Senatuan- "agian EAJren gustuko izango ez diren" aldaketak egingo ditu, kontu publikoak "hobetzeko".
2018/05/03 - 21:16
Alfonso Alonso: 'Gaur ETAren behin-betiko porrota ziurtatu dugu'
ETAk bere ibilbidearen bukaeraren berri eman ostean, porrot egin duela adierazi du Alfonso Alonsok. Demokratek ETAri aurre egitea lortu dutela adierazi du.
2018/05/02 - 11:54
Alonsoren ustez, Catalak ez du dimisioa eman behar
Euskadiko PPren presidenteak aitortu duenez, berari ere hasarrea eragin zioten Ricardo Gonzalez epaileak idatzitako gauzek.
2018/04/21 - 18:04
Alfonso Alonso: 'ETAri ez diogu inoiz barkatuko'
Euskadiko Alderdi Popularreko presidenteak berriz baztertu du gaur ostiralean ETAk ‘egindako mina onartuz’ zabaldutako oharra.
2018/04/20 - 15:12
Alderdi politikoen erreakzioak, ETAren azken deklarazioaren aurrean
ETAk eragindako minaren bidegabetasunean sakontzea eta biktimen kategorizazioa ez egitea espero du EAJk. EH Bilduren ustez, deklarazio 'historikoa' da eta bakea lortzeko 'oinarrizko ekarpena' da.
2018/04/20 - 13:54
Alfonso Alonsok ETAren agiria baloratu du
Euskadiko PPren izenean Alfonso Alonsok irakurri du balorazioa. Bere ustez, ETAren agiria biktimentzat iraingarria da.
2018/04/19 - 12:24
Alonso: 'Bere historia ezin da desegin, ezta bere erantzunkizuna ere'
Alfonso Alonsok adierazi du 'ETAk bere porrota onartu' duela eta 'Zuzenbide Estatuaren garaipena' izan dela. Une honetan biktimak izan ditu gogoan PPren Euskadiko presidenteak.
2018/02/24 - 14:10
Alonsok neurriak eskatu ditu 'biolentoak San Mamesetik kanporatzeko'
Bilbon izandako istiluetan "Herri Nortekoek erantzunkizunen bat dutela frogatuz gero, San Mamesetik atera beharko dituzte", adierazi du Euskadiko PPko presidenteak.
2018/02/16 - 17:05
Erabakitzeko eskubidea babestu du Urkulluk, legea betez eta adostuta
EAJk estatus politiko berrirako egindako proposamenari buruz galdetu dio Alfonso Alonso PPko legebiltzarkideak lehendakariari Legebiltzarreko kontrol saioan.
2018/02/06 - 14:04
Gernikako Estatutua bere horretan mantentzearen alde egingo du Euskadiko PPk
Are gehiago, erreforma gauzatu ahal izateko behar adina adostasunik ez dagoela azpimarratu du Alfonso Alonso buruzagiak.
2017/12/17 - 23:50
Alfonso Alonsok ‘Euskadin haustura biderik ez sortzea’ eskatu du
Bestalde, osteguneko Kataluniako hauteskundeetan, ‘orain arte izan den haustura horren aurrean Espainiaren batasuna berpizteko aukera on bat egon daitekeela’ adierazi du.
2017/12/15 - 15:50
Alfonso Alonsok erreformak eskatu dizkio Urkullu lehendakariari
Eusko Legebiltzarean egindako Bilkuran egin dio eskaera. Lehendakariak nabarmendu du "talde guztien artean" ari direla aurrera egiten.
2017/12/07 - 13:43
EAEko herritarren % 59 erreferenduma egitearen alde
Ia sei herritarretik batek Espainia eta EAEren arteko harremanaren inguruan erabaki nahiko luke. Gainera, % 73k uste du Rajoyren Gobernuak gaizki edo oso gaizki jokatu duela Kataluniako prozesuan.
2017/11/30 - 17:10
Alonso: 'Bilduk sartutako guztia Arabako aurrekontuetatik atera behar da'
Araban EH Bildurekin “okerreko apustua” egin zutela gogorarazi du Euskadiko PPren presidenteak. Apustu horrek porrot egingo zuela ohartarazi zuen Alderdi Popularrak, erantsi duenez.
2017/11/24 - 14:22
Alonso aurrekontuei buruz: 'Sozietate Zerga jaistea giltza izan daiteke'
Hala ere, Joseba Egibar jeltzaleak ziurtatu duenez, oraindik ez dute Aurrekontuen inguruko akordiorik lortu PPrekin.
2017/11/04 - 14:59
Familiarekin egon, paseatu eta irakurri
Hautagaiek aisialdirako eta familiarekin egoteko aprobetxatu dute hausnarketa-eguna.
2017/10/18 - 16:00
EAJ berriro garaile, babes handiagoa lortuta; EH Bilduk ere, gora
PSE-EEk eserleku kopuruari eutsiko lioke; Elkarrekin Podemosek eta PPk, aldiz, babesa galduko lukete, boto portzentajeari zein ordezkari kopuruari dagokienez.
2017/10/10 - 15:45
Alonso Urkulluri Kataluniako auzian argia izateko eskatu dio
Alfonso Alonsok, gainera, Katalunian gertatzen ari dena Euskadin gertatzea saihestu behar dela esan du.