EAJ berriro garaile, babes handiagoa lortuta; EH Bilduk ere, gora
¿ EiTB Focusen azken galdeketaren arabera, Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) berriro irabaziko lituzke Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak, babes handiagoa lortuta, gainera. EH Bilduk ere gora egingo luke.
EiTB taldearentzat egindako azken makroinkestaren zazpigarren ale hau urriaren 2tik 4ra egin zuen Gizaker enpresak, 1.200 pertsonari galdetuta —400na Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan—.
EAJk botoen ia % 40 eta 30 ordezkari eskuratuko lituzke, 2016ko hauteskunde autonomikoetan baino bi gehiago. EH Bilduk ere gora egingo luke, 18 eserleku izatetik 19 izatera igarota (botoen % 23,4).
Elkarrekin Podemosek, aldiz, hiru puntu galduko lituzke boto-asmoari dagokionez, eta ordezkari bat gutxiago edukiko luke (10 legebiltzarkiderekin geratuko litzateke). PSE-EEk gaur egun dituen bederatzi eserlekuei eutsiko lieke, botoen % 12,6 lortuta. Nolanahi ere, Alderdi Popularrak izango luke galera handiena, bi legebiltzarkide gutxiagorekin geratuko bailitzateke.
Emaitzok ikusita, jeltzaleen eta sozialisten koalizioak 39 eserleku edukiko lituzke (gehiengo osoa). Abstentzioa % 40 ingurukoa izango litzateke, inkestaren arabera.


Araban, EAJ izango litzateke lehen indar, zortzi legebiltzarkide eta botoen % 31 eskuratuta (2016ko hauteskundeetan baino hiru puntu gehiago). EH Bilduk ere lau puntu egingo lituzke gora, ordezkari bat irabazita —sei izango lituzke—. PPk hirugarren indar izaten jarraituko luke, baina hiru puntuko eta ordezkari bateko galera edukita. Boto-asmoan behera egingo luketen arren, egun duten ordezkaritzari eutsiko liokete Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk: lau eta hiru legebiltzarkide, hurrenez hurren.

EAJri 12 jarleku (botoen % 44) aurreikusi lizkioke EiTB Focus inkestak Bizkaian, duela urtebete eskuratutakoak baino bat gehiago. EH Bildu izango litzateke bigarren indar, bost legebiltzarkiderekin. Elkarrekin Podemosek atzera egingo luke, ordezkari bat galduta (EAJren mesedetan) eta PSE-EErekin eserleku kopuruan berdinduta —hiruna—. PPk dituen bi legebiltzarkideak mantenduko lituzke.

Gipuzkoari dagokionez, EAJk jasotako babesa handituko luke, ordezkari bat irabazita (botoen % 36,4). Alderdi Popularrak pairatuko luke galera hori, legebiltzarkide bakarrarekin geratuta (botoen % 7). EH Bilduk bigarren indar izaten jarraituko luke, zortzi eserleku eta botoen % 30 erdietsita. Atzerago, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos —hiruna ordezkari—.

Euskal herritarrek buruzagi politikoez duten iritzia edo balorazioak behera egingo luke urriko inkesta honetan, betiere aurreko EiTB Focusarekin alderatuta.


Babesa galduko luke, era berean, EAJ-PSEren koalizioak, baina herritarren aprobatua jasotzen jarraituko luke.


Duela urtebete eta erdi ekin zion EiTBk Focus makroinkesta egiteari. Ordudanik, boto-asmoaren eta aktualitatearekin lotutako hainbat gairen inguruan galdetu diete herritarrei. Zazpigarren ale horretako lehen atalean, urriaren 9koan, Kataluniako auziari buruz itaundu zuen EiTB Focusek.
Fitxa teknikoa
Ikerketa egiteko EAEko 1.200 bizilagun elkarrizketatu dituzte (400 Araban, 400 Bizkaian eta 400 Gipuzkoan).
Lagin-akatsa ±2,83koa da, % 95eko konfiantza mailarekin (p=q=0'5, datu orokorretarako).
Lurralde historiko, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina da.
Inkesten % 23,1 euskaraz egin dira eta gainerako % 76,9a gaztelaniaz. Emaitzak herrietako biztanle kopuruaren arabera haztatu dira.
Elkarrizketak 2017ko urriaren 2tik 4ra bitartean egin ziren, telefonoz.
Inkesta bakoitza erantzuteko erabili den bataz besteko iraupena 10,2 minutukoa izan da; inkesta laburrena 7 minutukoa izan da, eta luzeena, 25 minutukoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Burlatako jaietan zinegotzi bati egindako erasoa salatu du UPNk
Alderdiaren esanetan, Carlos Otok bularrean kolpea jaso zuen UPNren egoitzan. Nafarroako presidenteak eta hainbat alderdik erasoa gaitzetsi dute eta babesa agertu diote zinegotziari.
Baionako eta Sarako herriko etxeek euskarari egindako aitortzak atzera bota ditu, behin-behinean, Paueko Auzitegiak
Euskara lekuko hizkuntza modura aitortzen duen ebazpen onartu zuen Sarako herriko etxeak uztailaren 2an eta Baionakoak 23an. Prefetaren eskariari men eginez, Paueko Auzitegi administratiboak bertan behera utzi ditu bi ebazpenak. Bi udalek helegitea aurkeztuko dute astelehenean bertan.
Monica Garciak ukatu egin du Ceutan osasun-kolapsorik dagoenik, eta pilaketen arriskuaz ohartarazi du
Osasun ministroak azken 15 egunetan 5.800 migratzaile artatu dituztela azaldu du, eta arrisku sanitario eta epidemiologikoak prebenitzeko gune gehiago eskatu ditu.
PPk gobernatutako autonomia-erkidegoek uko egin diote Ceutako adingabe migratzaileen arreta hurrengo Sektore Konferentzian eztabaidatzeari
Abuztuaren 27ko Sektore Konferentzia izango da Ceutan atzerritarren sarrera masiboa izan zenetik egingo den lehena. Ceutarako 25 milioi euroko aparteko kredituaren transferentzia ere aztertuko dute, bakarrik dauden adingabe migratzaileen arretari lotuta.
Ceutako adingabeak familiekin elkartzea defendatzen du Euskadik, banatu beharrean
Haur, Nerabe eta Familien zuzendariak esan duenez, Euskadik "ez du onartuko inposatutako, inprobisatutako edo bermerik gabeko deribaziorik", eta gogorarazi du EAEk dagoeneko bere ahalmenaren gainetik hartzen dituela adingabeak.
Marlaskak segurtasun neurriak indartu ditu Ceutan, eta Marokorekiko lankidetza aldarrikatu du
Barne ministroak iragarri duenez, 45 polizia gehiago bidaliko dituzte Ceutara, herritarren segurtasuna indartzeko asmoz. Oraindik ez da erabat berreskuratu normaltasuna hirian, nahiz eta modu irregularrean sartu ziren migratzaile gehienak itzuli.
Sei atxilotu Gasteizen, Espainiako selekzioaren kamiseta zeraman gazte bati eraso egiten saiatzea egotzita
Futboleko Munduko Txapelketa baino egun batzuk lehenago gertatu omen zen. Atxiloketetako bat astelehenean izan zen, eta beste bostak asteartean.
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.