Altsasu
2020/01/25 - 12:22
Pertsona bat atxilotu dute Altsasun, beste bati zauri larriak eragilea leporatuta
Aurpegian ebakuntza egin behar izan diote biktimari. Errege gauean taberna batean izan zen borroka batean zauritu zuten.
2020/01/10 - 14:43
Altsasuko bost gazteri bigarren gradua eman diete
Horrela, hainbat egunetan aldikako baimenak eskatu ditzakete. Zigorraren laurdena bete ostean etorri da neurria eta Amaia Izko abokatuak adierazi duenez, ez da neurri berezia, ohiko prozedura baizik.
2020/01/10 - 10:21
Altsasuko auziagatik zigortutako gazteetako bost bigarren graduan sailkatu dituzte
Zigorraren laurdena beteta dutenean jaso dute espetxe zaintzaren jakinarazpena. Horrenbestez, unean uneko baimenak eska ditzakete jada Zaballako espetxetik ateratzeko.
2019/12/20 - 16:07
Iñaki Abad eta Aratz Urrizola espetxetik atera dira hirugarren gradua baliatuta
Zaballako kartzelaren atarian, gurasoak pozik agertu dira, baina askatasun osoa eskuratu ez dutela eta gainerako gazteek preso jarraitzen dutela azpimarratu dute.
2019/12/20 - 15:08
Iñaki Abad eta Aratz Urrizola etxean dira 3. gradua lortuta
Bi gazteek asteburuak libre izango dituzte. Astean zehar, aldiz, lanera eta ikasketak amaitzera joango dira, baina lotara espetxera joan beharko dute.
2019/12/19 - 12:21
Altsasuko gazteen gurasoek 'lasaitasunez' hartu dute hirugarren graduaren albistea
Dena dela, "bidegabekeria hau" ahal den toki guztietan salatzen jarraituko dute, eta, “berandu baino lehen”, gazteak berriro euren eguneroko bizitza egiten ikustea espero dute.
2019/12/18 - 11:22
Hirugarren gradua eman diete Altsasuko gazteetako biri
Iñaki Abad eta Aratz Urrizola ostiral honetan aterako omen dira Zaballako espetxetik. Espetxeetako iturriek hirugarren gradua emango dietela baieztatu diote EFE agentziari.
2019/12/04 - 11:26
Gidari bat atxilotu dute Gipuzkoan, Nafarroan kontrol batetik ihes egin ostean
Altsasun kontrol batetik ihes egin eta Ertzaintzak Idiazabalen atxilotu zuen gizonezkoak ez zuen gidabaimenik. Horretaz gain, positibo eman zuen droga proban.
2019/11/24 - 21:38
Altsasuko gazteentzat justizia aldarrikatzeko kontzertuak egin dituzte
Lluis Llach, Aurora Beltran eta Aiora Errenteria, besteak beste, izan dira oholtza gainean, mobilizazioez betetako hilabeteari amaiera emanda.
2019/11/17 - 13:18
Bel Pozueta: 'Adurrek esaten zidan: 'Ama, emaitzak izugarriak dira''
Hauteskunde orokorretan lortutako emaitzei esker, EH Bilduko diputatu hautetsi bihurtu da Bel Pozueta. Kongresura eramango dituen erronkei buruz mintzatu da, EiTBri eskainitako elkarrizketan.
2019/11/15 - 17:59
Altsasuko epaitegiak erabakiko du azken 'Ospa Egunean' gorroto-deliturik egon ote zen
Auzitegi Nazionalak ez du terrorismo-deliturik hautematen, baina bai gorroto-delituen zantzuak; delitu horiek haren eskumenekoak ez direnez, nafar herrira bidali du auzia.
2019/10/30 - 22:25
Hainbat ekimen egingo dituzte Altsasun, auzia hasi zela hiru urte bete direnean
Altsasukoak Aske plataformak kontzertuak, erakusketak eta mahai-inguruak antolatu ditu azaroan, Altsasuko gazteak duela hiru urte espetxeratu zituztela gogoratzeko.
2019/10/29 - 12:39
Iñaki Abadek ezin du oraindik hirugarren gradua eskatu
Auzitegi Gorenak kartzela-zigorra 6 urtetik 3,5era murriztu ostean, berriz sailkatzeko zain dago. Gauzak horrela, oraindik ezin du eskaera hori egin.
2019/10/26 - 22:27
Altsasuko 8 gazteentzat 'justizia eta proportzionaltasuna' eskatu dute Iruñean
54.000 lagunetik gora bildu dira larunbat honetan izandako manifestazioan. Geroa Baik, EH Bilduk, Izquierda Ezkerrak eta Podemosek bat egin dute aldarriarekin.
2019/10/26 - 20:45
Altsasuko epaiaren 'injustizia' salatu dute Iruñeko Justizia Auzitegiaren aurrean
150 txirrindulari abiatu dira goizean Altsasutik. Nafarroako hiriburuan, milaka lagun zain zituzten "Hau ez da justizia" lelopean protesta jendetsua egiteko.
2019/10/26 - 20:06
Altsasuko epaiaren 'bidegabekeria' salatu dute milaka lagunek Iruñean
"Hau ez da justizia" lelopean egin dute elkarreratzea, Justizia Auzitegi parean.
2019/10/26 - 16:01
150 txirrindulari Altsasutik Iruñera, Altsasuko gazteei babesa erakusteko
Altsasuko 8 gazteek 150 aste daramatzatela espetxean salatu nahi izan dute. Arratsaldean protesta egingo dute Iruñean.
2019/10/26 - 15:10
Mobilizazioa egingo dute Iruñean, Altsasuko auziaren epaia bidegabea dela salatzeko
Altsasuko gazteen gurasoek deituta, elkarretaratzea Iruñeko Justizia Jauregiaren parean egingo dute, 17:00etan, "Hau ez da justizia" goiburupean.
2019/10/26 - 11:24
Altsasuko Gurasoak: 'Berriro gerta ez dadin ari gara borrokan'
Antxon Ramirez de Alda, Edurne Goikoetxea eta Gotzon Urrizola elkarrizketa dituzte Radio Euskadiko 'Cronica de Fin de Semana' saioan.
2019/10/25 - 22:45
Euskal Herria argiztatuta, Kataluniari eta Altsasuri elkartasuna adierazteko
Gaztelugatxe, Anboto, Txindoki, Karakate eta Deba argiztatu dituzte gaur gauean, Altsasuko gazteei eta Kataluniako politikari presoei elkartasuna adierazteko.