Altsasu
2023/05/10 - 16:21
Sunsundeguik Volvorekin itxitako akordio handia pozarren hartu dute Altsasuko eta Sakanako herritarrek
Gaur egun dituzten 300 langileetatik 700 baino gehiago izatera pasako dira datozen lau urteetan. Volvoren distantzia luzeko, luxuzko, bi autobus modelo egingo dituzte; produkzioa bikoiztuz. 800 autobus egingo dituzte urtero.
2023/05/03 - 12:28
Iruñea eta Gasteiz lotuko dituzten autobus zerbitzu berriak jarriko dira martxan
Zerbitzu berriek egunean zortzi joan-etorri eskainiko dituzte aipatutako hiriburuen artean, bai eta geldialdiak Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Gainera, gaurdaino zerbitzurik ez zuten herri txikiagoetara ere iritsiko dira autobusak.
2023/02/21 - 22:32
Momotxorroak eta akelarrea Altsasuko inauterien agurrean
Momorrotxoak Altsasuko herrira iristen dira eta amarrua eginez, bidean topatzen duten guztia zirikatu egiten dute egurrezko sardeekin. Tradizioa 1930eko hamarkadan galdu bazen ere, gaur oso bizirik dago duela 40 urte berreskuratu zenetik.
2022/11/07 - 21:59
3 urteko neskato bat hil da Altsasun, oinezkoen pasabide batean ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 19:20an gertatu da, NA-8505 errepidean. Neskatoa oinezkoen pasabide bat patinetean zeharkatzen ari zela harrapatu dute. Gidariak 23 urte ditu, eta Altsasun bizi da. Negatibo eman du alkohol eta droga probetan.
2022/09/03 - 22:07
Indar polizialen aurkako manifestazioa egin dute Altsasun, Ospa Egunari amaiera emateko
Polemika eragin zuen egun honen ospakizunak, baina ez Fiskaltzak ez Auzitegi Gorenak ezta Guardia Zibilak ere ez zuten hori debekatzeko arrazoirik ikusi.
2022/07/22 - 21:02
Castillo Suarez eta Paula Kasares, Patxi Zabaletak Euskaltzaindian utzitako hutsunea betetzeko hautagaiak
Euskaltzain berria aukeratzeko bozketa irailean egingo du erakundeak.
2022/07/08 - 13:53
N-1 errepidea erabat itxiko da Ordizian larunbatetik iganderako gauean
Era berean, A-636 autobiako eskuineko erreia itxita egongo da Ormaiztegin, Beasaineko noranzkoan.
2022/05/21 - 21:57
Larri zauritu da txirrindulari bat Altsasun, auto batek harrapatuta
Istripua 12:20ak aldera jazo da, N-2410 errepidean. Zauritutako emakumea helikopteroz eraman behar izan dute ospitalera.
2022/03/27 - 16:37
Hiruk garraioaren geldialdiari eutsiko dio
Hiru garraiolarien sindikatuak grebarekin aurrera jarraitzea erabaki du, larunbat honetan Altsasun egindako batzarrean. Gobernuak eskainitako laguntza ez dela nahikoa diote, eta kamioiek aparkatuta jarraituko dute. Errepide Garraio Batzorde Nazionalari autonomoak ez errespetatzea leporatu dio Hiruk.
2022/01/19 - 14:57
Amaia Izko: ''Pena bat da planteatu genituen irregulartasunak Estrasburgoko Auzitegiak ez aztertzea''
Amaia Izko abokatuaren ustez, "euskal gizarteak, eta gizarteak orohar, ez zuen behar horrelako ebazpen batek esatea prozeduran irregulartasunak egon direla, gizarteak argi ikusi duelako gertatu dena".
2022/01/19 - 12:52
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak ez du aintzat hartu Altsasuko gazteen eskaera
Altsasuko auzian kondenatutako zazpi gaztek babes bila jo zuten Estrasburgora, bidezko epaiketarik ez zutela izan eta neurriz kanpoko zigorrak ezarri zizkietela argudiatuta.
2022/01/15 - 08:59
Pentsio publiko "duinak eta bidezkoak" eskatzeko manifestazio olatu berria, Hego Euskal Herrian
Protestak 12:00etan abiatuko dira Gasteiz (Correos plaza), Donostia (Alderdi Eder), Bilbo (Kale Nagusia) eta Iruñean (Baluarte plaza), baita Eibar, Ondarroa, Tafalla, Altsasu eta Lizarran ere.
2022/01/14 - 17:59
"Orain arte lortutakoaren balioa azpimarratu, eta beti bezala, gure eskubideak aldarrikatuko ditugu kalean"
Maria Serrano Mitxelena Alderdi Ederreko Pentsiodunen Mugimenduko eledunaren hitzetan, pandemiaren seigarren olatuak, batez ere, Lehen Arretan agerrarazi dituen "gabeziak" ere salatuko dituzte.
2021/10/26 - 16:41
"Altsasu", Maria Goiricelayaren obra, ostegunean estreinatuko da Arriaga antzokian, Bilbon
Sobera ezagunak diren gertakarietatik haratago, Maria Goiricelayaren obrak justiziak izandako paperean jartzen du azpimarra. Aldi berean, enpatia ariketa bat ere izan nahi du.
2021/10/25 - 13:10
"Antzerkiak galderak egin behar dizkigu, astindu, axolagabe ez utzi, eta 'Altsasu'k hori egiten du"
María Goiricelayak "Altsasu" antzezlana zuzentzen du, berak idatzitako lana, eta Arriaga Bilboko antzokian taularatuko dute lehenengoz urriaren 28an (euskaraz) eta 29 eta 30ean (gaztelaniaz).
2021/10/05 - 17:17
12 positibo atzeman dituzte Nafarroan, ZIUetan beste gaixo bat zenbatu duten egunean
Guztira, 28 pertsona daude erietxean, bezperan baino hiru gutxiago, baina horietatik seik larri jarraitzen dute (igandean baino bat gutxiago).
2021/10/04 - 17:47
Kutsatzeek behera egin dute berriro Nafarroan eta ospitaleratze bakarra izan da
Guztira, 31 pertsona daude Osasunbideko erietxeetan, horietatik zazpi ZIUn.
2021/10/03 - 17:46
33 covid-19 kasu berri Nafarroan, 30eko langa gaindituz, bigarrenez, aste honetan
Bezperan baino bost gehiago dira. Herrika, Iruñean 9 kasu atzeman dituzte, Marcillan 4 eta Tuteran 3.
2021/10/02 - 21:31
28 covid-19 kasu diagnostikatu dituzte Nafarroan, urriko lehen egunean
Bezperan baino lau gutxiago dira, azken hamabostaldian egunero atzeman izan direnen antzera. Iruñean eta Zizurren, atzo positibo berri gehien atera ziren herrietan, hiruna soilik izan ziren.
2021/10/01 - 19:49
Bi emakume zauritu dira auto batek harrapatuta, Altsasun
Horietako batek 88 urte ditu eta larri dago. Besteak, 33 urtekoak, politraumatismoa du.