Poesia garaikidea protagonista, Castillo Suarezen Euskaltzaindiko Sarrera-hitzaldian
Castillo Suarez Garcia idazle nafarrak gaur goizean, Akademiaren barne-arauek agintzen duten moduan, Sarrera-hitzaldia irakurri du. Euskaltzaindiak 2022an izendatu zuen euskaltzain oso, eta, ohikoa denez, izendapenarekin batera Sarrera-hitzaldia egitea dagokie euskaltzainei. Gehienetan, sorlekuan egin izan dute, eta halaxe egin du Suarezek, Altsasu jaioterrian.
Akademiak Osoko bilkura egin du 10:00etan, Altsasuko udaletxean; ondoren, herriko txistulariek lagunduta agintarien segizioa Iortia Kultur gunera iritsi da, Altsasuko ezkila errepikarekin batera. Ekitaldi instituzionalari hasiera emateko Javier Ollo Altsasuko alkateak ongietorria egin die bertaratutakoei, Andres Urrutia euskaltzainburuarekin batera. Sahatsa eta Pi eta Juantxo Zeberio musikariek lagundutako ekitaldian, 150 euskaltzain eta herritar bildu dira.
Sagrario Aleman eta Miren Agur Meabe euskaltzainen eskutik sartu da altsasuarra bere Sarrera-hitzaldia ematera. Landareen bidez harilkatu ditu bere bizitzan eragina izan duten poema liburuak 'Maitasunaren botanika' izeneko antologia pertsonalean. Euskaltzaindiak ohar batean azaldu duenez, "hautatutako landareek idazlearen poetikaren ezaugarriak erakutsi dituzte hitzaldian zehar, hala nola idazteko ausardia, ekintzailetza politikoa, oroimena, hiztegigintza, biziraupenerako gogoa..."
Miren Agur Meabek gutunen bidez eman dio erantzuna. "Poetikari eta estetikari buruzko gogoeta intimo" modura planteatuta, poeta nafarraren gai batzuk aipatu ditu —galera, bakardadea, maitasuna, mina, langintza, erresistentzia...— eta harremanetan jarri ditu mundu zabaleko beste idazle batzuen pasarteekin, hala nola Emily Dickinsonekin, ezkilek nola, idazleak ere hala oihartzunaren bila euren sarrera-hitzaldietan.
Azkenik, euskaltzain berriak karguaren zina egin du "Euskaltzaindiaren xede eta helburuei eta euskaltzain izateari dagozkien eginkizunak zintzo eta leialki" beteko dituela esanez, eta euskaltzain osoaren domina, diploma eta ikurra jaso ditu Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik. Ekitaldiaren amaieran, giro alaian, Altsasuko zortzikoa dantzatu dute dantzari, agintari eta herritarrek.
Zure interesekoa izan daiteke
Astiberri Bilboko argitaletxeak Edizio Lan Kultural Onenaren Espainiako saria irabazi du
Astiberrik 25 urteko bidea du atzean, eta “komikigintza goi literaturaren mailara igotzeko egin duen ezinbesteko ekarpena” saritu dio epaimahaiak.
Ramon Saizarbitoria: "'Ene Jesus'en ez dago moderno izan nahirik"
Erein argitaletxeak Ene Jesus Ramon Saizarbitoriak 1976an argitaratu zuen eleberria berrargitaratu du. Joxean Muñozen hitzaurre eta ilustrazio sail batek laguntzen du "amari buruz" diharduen istorioa, Muñozen hitzetan, "zaila baino gehiago, gogorra den kontakizuna".
Marjane Satrapi "Persepolis" komikiaren egilea hil da, 56 urte zituela, "tristurak jota"
Senideek zabaldutako oharraren arabera, Satrapik ezin izan du senarraren heriotza jasan.
Joseba Sarrionandiak "Leturiaren egunkari ezkutua" eleberriaren irakurketa abiatu du
Iurretar idazleak ireki du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraitua. Leturiaren egunkari ezkutua Txillardegiren liburua irakurriko da aurten.
Zuzenean: Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua
Bilbo Zaharra euskaltegiaren ekimenez, "Leturiaren egunkari ezkutua" Txillardegiren eleberria irakurriko dute aurten etenik gabe jendaurrean.
Ehunka Joxeba Leturia, ostegunean Arriagan
Hilaren 4an, “Leturiaren egunkari ezkutua” Txillardegiren eleberria irakurriko dute jendaurrean etengabe, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren 19. edizioan.
Literaturia, literaturaren erritmoan dardarka
Euskal Letren Plaza zabalduko da Zarautzen maiatzaren 29tik 31ra, “Dar-dar” lelopean: liburu azoka, aurkezpenak, perfomancea, mahai inguruak, ikastaroak, musika, kontzertuak…
Pamielak "Lehoikumea" berrargitaratu du, 1948an Orixek euskaratuta erbesteko Jaurlaritzaren eskariz
Lehoikumea album ilustratuak Jacques Preverten testuak eta Ylla argazkilariaren irudiak biltzen ditu, eta Nikolas Ormaetxea Orixek euskaratu zuen 1948an. Erbestean zen Eusko Jaurlaritzaren eskariz euskaratu zen, aberritik kanporatutako haur euskaldunek zer irakurri izan zezaten. Ia 80 urte geroago, Pamiela argitaletxeak moldatu eta berriz argitaratu du.
Egileekin topaketak, azokak eta ibilbide literarioak protagonista, Liburuaren Egunean
Liburuaren Egunaren ospakizuna Hego Euskal Herriko plaza, liburutegi eta kultur etxeetan zentralizatuko da, publiko guztientzat pentsatutako ekimenekin.
Espainiako Kritikarien Elkarteak Eider Rodriguez eta Ane Zubeldia sarituko ditu
Gipuzkoar idazleek lortu dituzte euskarazko sariak: Rodriguezek, narratiba atalean, Dena zulo bera zen lanagatik, eta Zubeldiak, poesian, Kontra liburuari esker.