Alzheimer gaitza
2022/11/11 - 16:57
Kantu bat sortu eta grabatu dute, Buru Bihotzez elkartearentzat
Jon Esnaola konpositorearen kantua grabatu dute Garaten Elene Arandia abeslariak, Et Incarnatus orkestrako 16 musikarik eta Alos Quartetek, Migel Zeberiok zuzenduta, alzheimerrak jotakoen senideen aldeko Tolosako elkartearentzat.
2022/05/21 - 22:58
Alzheimerra ikuspuntu sozialetik zaintzeko proiektua garatu dute Landetan
Momentuz 108 pertsona daude bertan, Akizen; alzheimerra izanagatik askatasunez bizitzeko aukera ematen die eredu honek: jatetxea dute, dendak, edo eta gimnasioa. Eguneroko gauzak egiteko aukera dute, nolabaiteko autonomiaz.
2022/05/14 - 15:38
Ahabiak maiz jateak zahartzaroan dementzia izateko arriskua gutxitzen du
Ikerketa baten arabera, fruta honek onurak eragin diezazkieke Alzheimerra eta dementzia garatzeko arriskua duten 50 urtetik gorako herritarrei, ohiko dietan sartuz gero.
2021/12/14 - 16:06
Alzheimerrak duela bi hamarkada jotakoen senideak eta azken aldikoenak biltzen dira Ondarroako Oroitzenen
Alzheimerrak jotakoen senideentzat ezinbesteko erreferentzia izan dira lehenago kasu berean egon diren pertsonek sortutako elkarteak. Noraezetik ateratzeko informazio ugari lortzen dute bertan, baita aholkuak ere.
2021/12/13 - 15:54
Alzheimer goiztiarra eragiten duen "paisa" mutazioa euskal jatorrikoa izan liteke
Kolonbian ikertalde talde batek "paisa" mutazio genetiko aurkitu zuen duela 30 urte. Mutazio hori da alzheimer goiztiarraren eragilea. Aditu hauek uste dute Europatik datorren mutazio horrek euskal jatorria izan dezakela.
2021/12/12 - 16:20
Alzheimerraren aurkako ikerketan urratsak egiten ari dira
Adituek diagnosian jarri dute arreta, goiztiarra izatearen garrantzia azpimarratzen dute.
2021/09/21 - 16:33
Haurtzaroko kantak entseatuz oroimena landu zuten alzheimerra duten zortzi gaixok, Josefina Arregui klinikan
Ikasitakoa Gayarre antzokian antolatutako ikuskizunean erakutsi zuten gaixoek eta zaintzaileek. "Los acordes de la memoria" dokumentalak Josefina Arregui klinikaren historia kontatzen du
2021/09/21 - 11:22
Ainara Estanga: ''Alzheimer gaixoentzat botikak bezain inportanteak dira estimulazio terapiak''
Aducanumab farmakoaren agerpena "albiste ona" dela dioen arren, Cita Alzheimerreko neuropsikologoak esan du "denbora beharko dela eraginkorra den ikusteko". Sendabiderik ez dagoen bitartean, prebentzioaren indarra nabarmendu du adituak.
2021/08/06 - 19:11
Araitz hil da, Sanfilippo duten hiru anai-arreben artean zaharrena
15 urteko nerabearen egoerak okerrera egin du azken hilabetean, "Haurren Alzheimerra" izeneko gaixotasun neurodegeneratibo horren ondorioz.
2020/11/22 - 16:07
Alzheimer aurreratua duten gaixoei zergatik argitzen zaie burua musikarekin?
Ezin dute ibili, apenas hitz egin dezakete, nor diren ere ahaztu zaie. Baina, bikain gogoratzen dituzte musika eta dantzarekin lotutako gauzak. Adituek azaldu digute zergatik
2020/09/20 - 12:43
"Itxialdiak larriagotu egin du Alzheimerra duten gaixoen egoera"
Alzheimerraren Munduko Egunaren harira, gaixoen, senitartekoen eta lagunen elkarteek ekitaldi publikoak saihestuko dituzte eta martxa birtuala antolatuko dute.
2019/09/21 - 16:15
Alzheimerra duten bi pertsonen egunerokoa, gertutik
Euskadin ia 38.000 lagun dira dementziaren bat dutenak, eta lautik hiruk alzheimerra dute. Juanita eta Joseren kasuak ezagutu ditugu. AFAGI Gipuzkoako elkartera joaten dira biak.
2019/07/06 - 17:36
Alzheimerrari aurre egiteko sentsibilizazio kanpaina bat jarri dute martxan Bilbon
‘Zeure burua zaintzen duzunean, Alzheimerrak pausu bat atzera egiten du’ lelopean, Pasqual Maragall Fundazioak Alzheimerraz ohartarazteko sentsibilizazio kanpaina berria jarri du martxan.
2019/07/06 - 17:07
Alzheimerra entzun eta zer datorkigu burura?
Azken ikerketen arabera, sintomak agertu baino hogei urte arinago igarri daitezke burmuineko aldaketa patologikoak, alzheimerra etxeko nagusienek pairatu ohi duten gaitza izan arren.
2019/06/16 - 18:07
Dentistarengana joateak Alzheimerrari aurre egiten laguntzen du
Euskal neurologoek Norvegiako ikerketa bat baieztatu dute: gingibitis gaitzak eta Alzheimerrak zerikusia dute. Hortzoietako gaitzak ez du Alzheimerra sortzen baina agerpena bultza dezake.
2019/06/14 - 10:50
AEBtako Alzheimer Elkartearen diru laguntza jaso du Achucarro zentroak
Achucarro ikerketa zentroan egiten du lan Jimena Baleriolak, eta bertan zuzentzen duen programa bati eman diote saria. Alzheimerrari buruzko ikerketa ildo berria finantzatzen laguntzeko baliatuko du.
2019/06/09 - 11:51
Gingibitisaren eta Alzheimerraren arteko lotura zuzena dago, ikerketa baten arabera
Burmuineko nerbio-zelulak suntsitzen dituen proteina bat ekoizten du 'Porphyromonas gingivalis' bakteriak. Horrek memoria galtzea dakar eta, azken batean, Alzheimerra garatzen du.
2019/06/03 - 14:27
AEBko Alzheimer Elkarteak ikerketa bat finantzatuko du Leioako Achucarro zentroan
Laguntza hori Achucarro zentroko programaren aldeko aintzatespena da, eta horri esker, 143.000 dolar gehiago izango dituzte, gaixotasun horrekin lotutako ikerketa garatzeko.
2019/05/30 - 11:58
Alzheimerra duen emakume baten bila jarraitzen dute Iruñean
Astelehenean desagertu zen 74 urteko andrea, Nafarroako hiriburuko Sanduzelai auzoko txakurren aisialdirako eremu batean.
2019/01/30 - 17:15
Quiron Gipuzkoak eta Bunt Planetek alzheimerra diagnostikatzeko 'app'-a aurkeztu dute
Etorkizunean gaixotasun hori jasateko arriskua neurtzen duen aplikazio berri hori euskaraz zein gaztelaniaz dago erabilgarri.