AEBko Alzheimer Elkarteak ikerketa bat finantzatuko du Leioako Achucarro zentroan
Leioako Achucarro Basque Center for Neuroscience ikerketa zentroan lanean diharduen Jimena Baleriola Gómez de Pablos doktore eta Ikerbasqueko ikertzaileak Estatu Batuetako Alzheimer Elkarteak urtero ematen dituen laguntzetako bat jaso du. Erakunde horrek xede du alzheimerrak kalteturiko pertsonei laguntzea.
Puntako ikerketan diharduten mundu osoko beste zentro eta laborategi batzuekin lehian lortutako laguntza Achucarro zentroko ikerketa programaren aldeko aintzatespena da, eta horri esker, ondorengo urteetan, 143.000 dolar gehiago izango dituzte, gaixotasun horrekin lotutako ikerketa ildo berri bat garatzeko.
Proiektua
Komunikazio zelularrean esku hartzen duten neuritak izeneko luzapenak dituzte neuronek. Garunean gaixotasunen bat gertatzen denean, neuritek organo horrentzat kaltegarriak diren molekulak detektatzeko gaitasuna dute; adibidez, alzheimer gaixotasunaren garapenarekin lotuta dagoen beta-amiloide peptidoa. Garunean dagoenean, peptido horrek aldaketa lokalak eragiten ditu neuritetan, eta aldaketa horiek gorputz neuronalera (soma) hedatzen dira, zenbait kasutan, gainera, neuronen heriotza eragiten dute.
Proiektu honen bitartez, zehatz-mehatz ezagutu nahi dute neuritetan gertatzen diren aldaketa lokalak neuronak berak erregulatzen ote dituen edo neuronalak ez diren garuneko zelulek ere (glia) prozesu horretan parte hartzen duten.
Esandakoa egiaztatuz gero, zehaztasun osoz ulertu ahal izango dugu nola hiltzen diren neuronak alzheimerren gaixotasunaren ondorioz, kalte hau saihestu edo arintzeko estrategia terapeutikoak bilatzeko aukera erraztuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien Egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko