Amnistia Legea
2021/12/27 - 00:05
Aragonesek ohartarazi du "alternatibak" bilatuko dituela elkarrizketa mahaiak huts eginez gero
"Gatazka politikoari irtenbide demokratikoa emateari uko egingo ez diogun bezalaxe, ez diogu uko egingo Kataluniaren independentziari", adierazi du presidentak.
2021/11/18 - 19:45
PSOEk azpimarratu du Amnistia Legea ez dela aldatuko eta frankismoko krimenenak ez direla epaituko
Felix Bolaños ministroaren esanetan, PSOEk eta Unidas Podemosek Memoria Demokratikoaren Legean egin nahi duten aldaketarekin Amnistia Legea indartuta geratuko da eta, ondorioz, ez da aterik irekiko frankista kriminalak epaitzeko.
2021/06/22 - 18:59
Kataluniako preso independentistei indultuak ematea onartu du Ministroen Kontseiluak
Pedro Sanchezen hitzetan, indultuekin ez zaie eskatzen beren ideiak aldatzeko edo horiei uko egiteko, baina bai legearen esparruan defendatzeko.
2021/06/22 - 16:44
Sanchez: ''Indultuak ematea aholkatzen duten onura publikoko arrazoiak daude''
Pedro Sanchezek adierazi duenez, "bizikidetza eta adiskidetasuna berrezartzeko beharra" dago Kataluniako eta Espainiako gizarte osoan.
2021/06/22 - 02:30
Espainiako Gobernuak gaur onartuko du U-1eko preso independentistak askatzea
Ministroen Kontseiluaren ostean, Pedro Sanchezek indultuen onarpena azalduko du adierazpen instituzional batean.
2021/06/21 - 23:33
Preso independentistentzako indultuak babestu ditu Europako Kontseiluko Ganberak
Horrez gain, erbestean dauden politikariak, tartean Carles Puigdemont, estraditatzeko eskariak erretiratzeko eskatu du. Halaber, sedizio eta matxinada delituak erreformatzearen alde egin du.
2021/06/21 - 20:49
Zeintzuk dira indultuaren eta amnistiaren arteko desberdintasunak?
Alde nagusia da lehenengoak zigorra kentzen duela, eta bigarrenak delitua bera, zigor edo ebazpenik egon gabe ere.
2021/06/21 - 18:44
Alderdi independentista kataluniarrek amnistia eskatu dute 'proces'eko presoentzat
ERCk, Juntsek, PDeCATek eta CUPek kritikatu egin dute Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Kataluniara "antzerkia" eta "propaganda" egitera joan delakoan.
2021/06/20 - 21:15
Junquerasek berretsi du indultua "Estatuko aparatuen ahulezien" adierazlea dela
Ildo beretik, Carles Puigdemont president ohiak adierazi du Sanchezek indultuak Europaren presiopean sinatuko dituela.
2021/06/15 - 22:58
Indultuak uztaileko lehen asterako onartu nahi ditu Espainiako Gobernuak, beranduenez
Pedro Sanchezek agerraldia egingo du Kongresuan erabaki horren inguruko azalpenak emateko. Pere Aragonesekin bilera egin aurretik onartuko omen dituzte indultuak.
2021/06/15 - 16:44
Indultuak uztaileko lehen astean edo lehenago onartuko ditu Espainiako Gobernuak
Justizia Ministerioa espedienteak amaitzen ari da. Gobernuak dio tramitazioan, indultu arruntak direla, nahiz eta esanahi politiko handikoak izan.
2021/06/13 - 17:02
Protesta Colonen: indultuen kontra eta ''batasuna''ren alde, segurtasun neurririk gabe
PP, Vox eta Ciudadanoseko buruzagiek Union 78 plataformak deitutako protestan parte hartu dute, milaka herritarrekin batera, 'proces' auziko agintarien indultuen kontra.
2021/06/13 - 17:02
PP, Vox eta Cs berriz elkarrekin, oraingoan Kataluniako politikarien indultuen aurka
Union 78 plataformak deitu du elkarretaratzea. Pedro Sanchezen Gobernu "ezgai, parasito eta autoritarioaren" aurka egin du plataformak manifestuan.
2021/06/12 - 20:04
"Indultuak lotsagarriak dira", oihu egiteko Colonen izango dela esan du Iturgaizek
EAEko PPren presidenteak Euskadiko Belaunaldi Berrien ekitaldi bati amaiera eman dio Gasteizen. "Espainiarekin eta espainiarrekin jolasten ez" dela argi uzteko Madrilera joango dela adierazi du.
2021/06/09 - 22:56
Sanchezek "ulermena eta eskuzabaltasuna" eskatu dio gizarteari indultuen aurrean
Junquerasek alde bakarreko bideari uko egin ostean, azpimarratu du "baretzen duen pauso oro" dela "ongi etorria".
2021/06/07 - 16:44
Indultuek "gatazka arindu" dezaketela uste du Junquerasek
ERCko buruak berretsi du aldebakartasuna ez dela bideragarria eta adostutako erreferenduma proposatu du. Gainera, ausardia politikoaren eta adiskidetze sozialaren garaia dela esan du.
2021/06/07 - 16:30
Indultuek gatazka arindu dezaketela esan du Oriol Junquerasek lehen aldiz
Amnistia litzateke Junquerasen hitzetan irtenbiderik onena baina edozein keinu gatazka desjudizializatzeko lagungarria izango da.
2021/06/01 - 09:21
Sanchezek garrantzia kendu dio balizko indultuen kostu politikoari
Espainiako Gobernuko presidentearen ustez okerragoa litzateke gauzak 2017tik Katalunian dauden bezala uztea.
2021/05/26 - 14:26
"Preso eta erbesteratuak erabat aske geratzeko" konpromisoa azaldu du Aragonesek
Gobernuko 14 kontseilari berrien kargu hartze ekitaldian, "gatazka autodeterminazio eskubidea baliatuz" konpontzeko deia egin du Generalitateko presidenteak.
2021/05/26 - 14:08
'Proces' auzian zigortutakoei indultua ematearen aurka agertu da Auzitegi Gorena
Epaileen ustez, ez da zigorren proportzionaltasun printzipioa urratu, eta ez dago frogarik edo damu zantzurik.