Zornotza
2019/11/03 - 20:44
Haize zakarrak eta euri jasek eragozpen ugari eragin dituzte
Errepideetan izan dira arazo gehien, bidera erori diren zuhaitzengatik. Gauean langile bat zauritu da Solluben, zuhaitz bat erorita. Lapurdiko kostaldean 5.000 bezerok argirik gabe jarraitzen dute.
2019/10/11 - 20:19
35 urteko gizon batek bikotekideari eraso egin dio Zornotzan
Gizona atxilotu dute dagoeneko. Herriko mugimendu feministak eta Udalak erasoa gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute 19:00etarako.
2019/09/13 - 19:11
Youtuben euskarazko bideoak sortzeko ‘Youtubeskolak’ egingo dituzte urrian
Ekimena 13 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta Zalla, Derio, Durango, Zornotza eta Basaurin jarriko da martxan. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Azkue Fundazioak jarri dute martxan.
2019/08/01 - 15:42
Adifek AHTren hiru lan esleitu ditu EAEn, ia 200 milioi euroan
Bergarako lotunean bi zati egiteko lanak lizitatu ditu; baita, Gasteiz eta Bilbo lotzen dituen ibilbidean larrialdi irteera berriak eraikitzeko lanak zein Elorrio-Elorrio tartekoak ere.
2019/07/05 - 11:04
Bi kamioik talka egin dute N-634 errepidean, Zornotza parean
Gidarietako bat kamioi barruan harrapatuta geratu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Dirudienez, zauri arinak ditu (@BomberosIurreta-ren irudiak).
2019/07/05 - 10:22
Bi kamioik talka egin dute N-634an, Zornotzan, eta ilarak sortu dira
Kamioilari bat zauritu da. Horrez gain, gasolioa erori da bidera, eta errepidea itxi behar izan dute hori garbitzeko. Zirkulazioa txandaka bideratu dute.
2019/06/21 - 14:41
Milaka manifestarik Bilboko Kale Nagusia hartu dute grebaren bosgarren egunean
Ibilbidean zehar petardoak bota eta edukiontziak gurutzatu dituzte. Ertzaintzak pertsona bat atxilotu eta beste hiru identifikatu ditu.
2019/06/20 - 19:14
Muturreko jarraipen-datuak eman dituzte metalgintzako sindikatuek eta patronalak
Milaka langilek protesta egin dute Durangon eta Barakaldo eta Sestao artean egindako bi manifestaziotan. Bi pertsona atxilotu dituzte.
2019/05/05 - 15:53
Gizon bat atxilotu dute Durangon, sexu erasoa egotzita
Durangoko Udalak erasoa gaitzetsi du, eta datorren ostegunerako Andereak elkarteak deitu duen bilkuran parte hartzeko deia egin du.
2019/05/02 - 10:51
Hasi da 2018ko errentaren kanpaina Bizkaian 180 milioi euroren itzulerarekin
Ekainaren 28ra arte —orduan amaituko da kanpaina—, Foru Ogasunak 576.800 aitorpen izapidetzea aurreikusten du. Horietatik 401.000 itzultzekoak izango dira.
2019/04/19 - 10:48
70 urteko gizon bat desagertu da Zornotzan
Familiak azaldu duenez, gizona Bizkaiko udalerriko Dudea auzoko bere etxetik irten zen asteazkenean, eta ez zen itzuli.
2019/04/16 - 12:03
Zabalik da 270 udaltzain postu betetzeko aukeraketa prozesuan izena emateko epea
Interesa dutenek maiatzaren 20ra arte eman ahalko dute izena. Guztira, 36 udalerritako 270 udaltzain postu bete nahi dituzte hautaketa prozesu horretan.
2019/04/13 - 22:51
Jai giroan hartu dute Zornotzan euskararen aldeko lasterketa
Zornotzan ere irudi ikusgarriak utzi dizkigu euskararen aldeko lasterketak larunbat arratsalde honetan. Ehunka lagun elkartu dira Korrikan, ikusi!
2019/04/13 - 09:54
Gipuzkoarren hauspoa jasota, Bizkaira igaro da Korrika
Astigarraga, Hernani, Andoain, Tolosa, Goierri, Zumarraga... Eibartik Ermuara jauzi eginez igaro du muga lekukoak. Durangaldean ibili ostean, Artea eta Zeanuri artean amaituko du eguna Korrikak.
2019/03/28 - 16:13
Auto-istripu batek bost kilometroko auto-ilarak eragin ditu A-8an, Bilbo parean
Istripua San Mameseko tuneletan gertatu da, eta Gurutzetaraino heldu dira auto-ilarak. Beste istripu batek auto-ilarak eragin ditu AP-8an, Zornotzan.
2019/03/03 - 14:20
Bideokonferentziak, familien arteko harremanak sustatzeko
Zornotzako IMQ Iguko Orue egoitzak eskaintzen duen zerbitzua da. Erabiltzaileak oso pozik daude.
2019/02/27 - 08:26
Bi langile ospitaleratu dituzte, Zornotzan piztutako sute batean kea arnasteagatik
Sutea Ogena auzoko enpresa batean piztu da eta bi langile Galdakaoko ospitalera eraman dituzte kea arnastu baitute.
2019/02/22 - 18:21
Llanesko hilketagatik Bizkaian atxilotutako hirurak espetxera bidali ditu epaileak
Ostegun gauean argitaratutako autoan, behin-behinean eta bermerik gabe, hiru atxilotuak espetxeratzea agindu du epaileak, hilketa delitua leporatuta.
2019/02/22 - 07:48
Llanesko hilketagatik Bizkaian atxilotutako hirurak espetxera bidali ditu epaileak
Ostegun gauean argitaratutako autoan, behin-behinean eta bermerik gabe, hiru atxilotuak espetxeratzea agindu du epaileak, hilketa delitua leporatuta.
2019/02/20 - 11:41
Ardinesen hilketaren ustezko eragilearen Llanesko etxea miatu dute bi orduz
Atxilotutako gizona miaketaren lekuko izan da. Hildako zinegotzia handik hurbil bizi zen.