EMAKUMEEN KONTRA INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Durangon, sexu erasoa egotzita

Durangoko Udalak erasoa gaitzetsi du, eta datorren ostegunerako Andereak elkarteak deitu duen bilkuran parte hartzeko deia egin du.

28 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizean Ertzaintzak Durangon, bikotekideari sexu erasoa egitea egotzita. Biktimak jarritako salaketaren arabera, 06:30 inguruan izan da erasoa, etxebizitza batean.

Durangoko Udalak erasoa gaitzetsi du, eta babes osoa adierazi dio biktimari.

Halaber, Andereak elkarteak datorren ostegunerako Andra Mari elizaren portikoan deitu duen elkarretaratzean parte hartzeko deia egin du Udalak.

-----------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X