Amurrio
2020/03/06 - 14:22
Martxoaren 8rako protesta ekitaldiak Araban
Kontsultatu hemen 2020ko martxoaren 8rako Mugimendu Feministek Arabako zenbait udalerritan deitutako elkarretaratzeak.
2020/02/02 - 12:10
Hiru gazte zauritu dira Amurrion, bi autok talka eginda
00:45ean bi autok A-625 errepidetik zihoazenean talka egin dute, Amurrio parean,oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik.
2020/01/31 - 11:56
U30eko greba orokorrean atxilotutako 10 manifestari aske utzi dituzte
Iluntzean, istiluak izan ziren Iruñerrian. Guardia Zibilak eta Foruzaingoak bederatzi pertsona atxilotu zituzten, horietako bat guardia zibil bati eraso egitea egotzita.
2020/01/30 - 23:51
19 pertsona atxilotu dituzte greba orokorraren protestetan
Donostian, Zornotzan, Ermuan, Huarten eta Iruñean atxilotu dituzte, desordena publikoak egotzita.
2020/01/18 - 19:21
Eusko Jaurlaritzak 695 etxebizitza eraikiko ditu Araban, alokairurako
Alokairuen gaur egungo prezioak "hoztu" nahi ditu Etxebizitza Departamentuak, prezioa altuak jartzen dituztenak fiskalki penalizatuz eta errenta txukuna jartzen dutenak sarituz.
2020/01/15 - 14:25
2.507 lagunek erabili zuten 2019an kirol-instalazioetarako txartel bakarra
Erakundeek sortu eta bultzatu dute Mugiment Kirol Txartela; aplikazioaz baliatuta, herritarrek aukera dute EAE osoko hainbat udalerritako kirol-instalazioak erabiltzeko. 16 herritan dago eskuragarri.
2019/12/17 - 12:46
Familia bakarreko etxebizitzetan lapurretak egiten zituen talde bat desegin dute
Ikerketaren arduradunek uste dute ikerketekin jarraitzeak Arabako eta Bizkaiko landa-eremuetan azken hilabeteetan izandako lapurreta ugari argitzea ahalbidetuko duela.
2019/12/05 - 09:54
Parapentista bat erreskatatu dute Amurrion, istripu bat izan ostean
40 urteko gizonezko bat zauritu da Amurrio eta Urduña artean parapentearekin lurrera erorita (@ 112_SOSDeiak-en irudiak).
2019/11/15 - 17:59
Elurra kentzeko 35 makina eta 238 langile Araban, elurrari eta izotzari aurre egiteko
Arabako Errepideetarako Neguko Plana ostiral honetan aktibatu dute, eta apirilaren 15era arte egongo da indarrean.
2019/09/18 - 14:22
Tubacex enpresak Amurrion duen lantegiko langile bat hil da
Behargina azpikontratatua zegoen eta ondoezik sentitu zen lantokian. Osalanek ikerketa abiatu du.
2019/08/14 - 12:32
Mikrobus batek su hartu du Bideko gainean, Amurriotik gertu
Mikrobus batek su hartu du gaur goizean Bideko gainean, Amurrio inguruan. Inor ez da zauritu ezbeharrean(@BomberosAraba-ren irudiak).
2019/06/28 - 10:12
2021ean berriro irabaziak izatea espero du Tubos Reunidosek
Arabako enpresak % 65 igo ditu eskaerak abendutik, eta "joera aldaketa bat ikusten" hasi da. Aste honetan zorra berregituratzeko akordioa lortu dute.
2019/06/26 - 10:04
351 milioiko zorra berregituratzeko akordioa sinatu du Tubos Reunidosek
Jorge Gabiola presidentearen arabera, akordioak "sektorearen inguru ezezagunean eta aldakorrean egonkortasuna emango dio", Estatu Batuetako muga-zergen eraginaren ostean.
2019/06/11 - 17:11
CNMVk bertan behera utzi du Tubos Reunidosen kotizazioa eteteko erabakia
Konpainia erreskatatzeko bankuekin akordioa adostu duela jakinarazi du Tubos Reunidosek.
2019/05/16 - 12:56
Hil egin da txirrindulari batek Amurrion harrapatutako 62 urteko emakumea
Emakumeen Arabako Itzulian gertatu zen ezbeharra igandean. Emakumeak oinezkoentzako itxita zegoen tokitik bidea gurutzatu zuen eta helmuga marra gainditu berri zuen txirrindulari batek harrapatu zuen.
2019/05/14 - 17:42
Amurrion ziklista batek harrapatu zuen 62 urteko emakume bat oso larri dago
Emakumea Emakumezkoen Arabako Itzuliko parte-hartzaile batek harrapatu zuen, publikoari hesiz itxitako eremu batean.
2019/04/16 - 12:03
Zabalik da 270 udaltzain postu betetzeko aukeraketa prozesuan izena emateko epea
Interesa dutenek maiatzaren 20ra arte eman ahalko dute izena. Guztira, 36 udalerritako 270 udaltzain postu bete nahi dituzte hautaketa prozesu horretan.
2019/04/14 - 17:57
Giza hezurrak aurkitu dituzte auto baten barruan, Amurrion
Mendizale batzuk aurkitu dute ibilgailua Fraileburu inguruan, haitz artera erorita. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.
2019/04/10 - 12:31
Bizkaira egin du Korrikak
Laudiotik, Bizkaira igaro da Korrika, eta Basauri, Larrabetzu, Leioa, Getxo eta Portugalete bisitatuko ditu, besteak beste.
2019/04/04 - 13:12
Normaltasuna Tubos Reunidos enpresan, ostegunean izandako sutearen ondotik
Langile guztiak atera behar izan dituzte bertatik, biltegian sutea piztu ondoren. Halere, ez da inor zauritu.