Añanako Kuadrilla
2015/12/09 - 16:22
Suhiltzaileen zerbitzua 'hobetzeko beharra' aitortu du Gonzalezek
Gaubeako sutearen harira Arabako ahaldun nagusiak esan duenez, 'agerikoa' da suhiltzaileen parkeen kudeaketa 'hobetu' egin behar dela, baina 'ondorio okerrak' ez direla atera behar azpimarratu du.
2015/12/09 - 15:19
Ika-mika sortu da Gaubean, suhiltzaileen zerbitzua dela eta
Gaubeatik 3 kilometrora suhiltzaileen egoitza bat dago, baina 12 orduz bakarrik dago irekita. Ondorioz, Mirandatik eta Gasteiztik etorri behar izan zuten.
2015/12/08 - 18:05
Gizonezko bat zendu da Gaubeako mendi batean
Biktimak 36 urte zituen eta Abadiñoko bizilaguna zen. Bihotzekoak jota hil da.
2015/12/08 - 09:58
Gizon bat hil da Gaubean, bere etxebizitzan piztutako sutean
Beste gizonezko bat zauritu da ezbehar horretan. Zumaian, bestalde, emakume bat artatu behar izan dute, bere etxebizitzan piztutako beste sute batean.
2015/11/29 - 16:32
Gizonezko bat hil da Lantaronen, autoarekin Sobrongo urtegira erorita
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, autoa A-2122 errepidetik atera eta urtegira erori da.
2015/11/24 - 19:42
Aernnovako presidenteak dio Arabaren aldeko apustua egin duela
Hala ere, langile batzordeak ohartarazi du, lan erregulaziorako txostena erretiratu arrean, lan-karga arazoak eta enpresaren “mehatxuek” bere horretan dirautela.
2015/11/21 - 15:32
Aernnovako langileek martxa egin dute euren lan-egoera salatzeko
Azkenean enpresak ehun eta hogeita hamairu langile kaleratzeko lan- erregulazioa atzera bota badu ere, langileek salatu dute kaleratzeen mehatxuek hor jarraitzen dutela oraindik.
2015/11/20 - 14:21
Enpresa-batzordearen ustez, Aernnovak ez die uko egin kaleratzeei
Multinazionalari 'ardurak' eska diezazkiola eskatu dio Jaurlaritzari, 'lantegiaren eta langileen etorkizuna bermatu arte'.
2015/11/18 - 12:23
Aernnovako enpresa-batzordeak esan du 'ziurgabetasuna erabatekoa' dela
Datorren astean Espainiako Industria Ministerioarekin egingo dute bilera, lanpostuei eusteko eska diezaion enpresari.
2015/11/17 - 21:24
Aernnovak atzera egin du
Eusko Jaurlaritzari eman dio horren berri. Horrenbestez, Berantevillako lantegitik kalera bidali nahi zituzten 133 langileek lanean jarraitu ahal izango dute.
2015/11/17 - 14:14
Aernnovak atzera bota du 130 langile kaleratzeko lan espedientea
Enpresa batzordea pozik agertu da, baina zuhurtzia eskatu du enpresaren etorkizunari buruzko hainbat kontu argitzeke daudelako.
2015/11/17 - 12:42
Euriteak hasi aurreko hobekuntza lanak, Iruzubietako zubian
Zadorra ibaiaren gainean dagoen Iruzubietako zubiaren ingurua garbitzen dihardute azken egunetan. Helburua, euriteak hasi aurretik kapazitate hidraulikoa hobetzea da.
2015/11/13 - 15:05
Aernnovako langileek neurriak exijitu dizkiote Jaurlaritzari
Aernnovak aurkeztutako lan erregulazioa ondo aztertzeko eskatu diote langileek Jaurlaritzari. Euren ustez, Enplegu sailak ezin du onartu begi bistakoa delako Aernnova lan zama badagoela.
2015/11/12 - 20:55
Euskadin zutik dirauen egurrezko presa bakarra, desagertzeko arriskuan
Euskadin zutik segitzen duen egurrezko presa bakarra da, XVIII mendekoa. Monumentu izendatuta dago. Uribarri Gaubeako bizilagunek uste dute laster eroriko dela, eta laguntza eskatu dute konpontzeko.
2015/11/06 - 11:52
Aernnovak 130 langile kaleratzeko plana aurkeztu die sindikatuei
Kaleratzeak egin ahal izateko xedez, enpresak azken urteotan lan-zama enpresatik kanpo eraman duela salatu dute langileen ordezkariek.
2015/11/05 - 21:08
Desagertzeko arriskuan monumentu izendatutako presa
Euskadin zutik gelditzen den egurrezko presa bakarra oso hondatuta dago, eta laster eroriko dela uste dute Uribarri Gaubeako biztanleek. Horregatik laguntza eskatu diote Aldundiari eta Jaurlaritzari.
2015/10/29 - 13:49
Aernnovak Berantevillan kaleratze kolektiboa iragarri du
Zuzendaritzaren planak 130-150 langileren kaleratzea ekar dezakeela uste du langileen batzordeak.
2015/10/29 - 12:48
Kaleratze kolektiboaren abisua, Aernnovaren Berantevillako plantan
Aernnova multinazionalak kaleratze kolektiboaren aurre-abisua eman du Berantevillan duen plantan. Komiteare arabera, 130-150 langilek galdu dezakete euren lanpostua.
2015/10/18 - 18:44
Artisauak, ekoizleak eta gurasoak bildu ditu Gaubeako azokak
Arabako patata omentzeko festa egin dute. Artisau eta merkatarien azoka, dastaketak eta patata zakuak erosteko aukera izan da Gaubeako azokan.
2015/09/26 - 15:24
Aernnovako langileak euren lanpostuen defentsan atera dira, Gasteizen
Aernnovako langileak euren lanpostuen defentsan atera dira, Gasteizen. Enpresak 130 lagun kaleratu nahi dituela eta, ehunka langilek esan diote ezetz lan erregulazio txostenari.