Berantevilla
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aernnovak 130 langile kaleratzeko plana aurkeztu die sindikatuei

Kaleratzeak egin ahal izateko xedez, enpresak azken urteotan lan-zama enpresatik kanpo eraman duela salatu dute langileen ordezkariek.
Aernnovako kaleratzeen kontrako protesta.
Aernnovako kaleratzeen kontrako protesta. Argazkia: EITB

Aernnovako zuzendaritzak lan erregulazio txosten bat aurkeztu dio enpresa batzordeari, Berantevillako lantegian 130 langile kaleratzeko, 2016ko otsailetik aurrera.

Juan Carlos Gomez enpresa batzordeko presidenteak EFE agentzian azaldu duenez, une honetan lana eteteko beste erregulazio bat dago indarrean. Langileen % 90i eragiten die, eta abendua arte egongo da martxan.

Orain, aldeen artean kontsultak egiteko epea zabaldu da. Ostegunean, langileek asanblea egingo dute, eta orduan erabakiko dute mobilizazioei ekingo dieten.

Gomezen esanetan, enpresak "lan-zamarik ez dagoela" argudiatu du kaleratzeak egiteko. Dena dela, kaleratzeak egin ahal izateko, azken urteotan konpainiak hainbat zeregin enpresatik kanpo eraman dituela ohartarazi du.

Horrenbestez, egoera hau "modu artifizialean" eragin izana egotzi dio zuzendaritzari.

Halaber, egungo lan baldintzak murriztu ezean, bi urte barru beste 200 kaleratze egingo dituztela ohartarazi die enpresak.

Aernnovaren Berantevillako lantegian 580 langile daude.

Zure interesekoa izan daiteke

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "sindikatu mediko batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

El pago mediante Bizum llega a los comercios físicos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Banku-txartelari agur? Bizum bidezko ordainketa saltokietara iritsi da

NFC teknologiaren bidez egingo dira ordainketak, contactless metodoaz, erabiltzaileak Bizum aktibatuta duen banku-aplikazioaren edo Bizum Pay-ren diru-zorro digital berriaren bitartez. Ordainketa berehala egingo da, eta ez da bitartekaririk (Visa, Mastercard…) beharko. Massimo Cermelli ekonomialariaren ustez, Bizum "erakargarria izan daiteke; saltoki txiketarako, batik bat", komisioetan aurreztu dezaketelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X