Añanako Kuadrilla
2013/01/13 - 19:55
Bi mendizale erreskatatu dituzte Pagogan mendian, Araban
Iruña Oka eta Okinaren artean mendi-ibilbidea egiten ari zirela, galdu egin dira. SOS Deiak deitu ostean, erreskatatu dituzte. Biak onik daude.
2012/11/28 - 10:03
Kamioilari bat hil da Iruña Okan, zirkulazio istripuan
Biktima Lugoko (Galizia) gizonezko bat da. Ibilgailua bidetik aterata hil da.
2012/11/28 - 09:47
Kamioilari bat hil da Iruña Okan, zirkulazio istripuan
Biktima Lugoko (Galizia) gizonezko bat da. Ibilgailua bidetik aterata hil da.
2012/10/08 - 16:02
PPren ekitaldia, Zuhatzu-Kuartangon
Antonio Basagoiti lehendakarigaiak nekazal kooperatiba bat bisitatu du Arabako herri honetan.
2012/09/05 - 16:00
Istripua izan da Iruña Okan: Sei zauritu
Bi kamioik eta auto batek talka egin dute. N-1 errepidea itxi egin dute, eta auto-ilarak eratu dira.
2012/09/05 - 13:38
Sei pertsona zauritu dira Iruña Okan, zirkulazio istripu batean
Bi kamioik eta auto batek talka egin dute. N-1 errepidea itxi egin dute ordu eta erdiz eta auto-ilarak sortu dira.
2012/09/03 - 14:20
Gizon bat zauritu da Kuartangon, haren autoak kamioi bat jota
Gizonezkoak gidatzen zuen autoak trailer baten aurka talka egin du eta irauli egin da, AP-68 errepideko eskuineko erreia oztopatzen gelditu da.
2012/07/23 - 15:09
Salhaketak Zaballako espetxeko emakume presoen egoera salatu du
Presoen eskubideen aldeko elkarteak, Zaballako (Araba) espetxean isolamendu moduloan dauden hainbat emakume presoen oinarrizko eskubideak urratzen direla adierazi du.
2012/07/19 - 09:52
Gaubean (Araba) piztu den sutea, egonkor
Zaragozatik iritsitako ur-hegazkin bat eta suhiltzaileak Gaubean piztutako basoko sutea kontrolatzen saiatzen ari dira. Dirudienez, sutea 14:00etan hasi da, Valluerca eta Acebedo herrien artean.
2012/07/19 - 09:50
Sutea piztu da Gaubean (Araba)
Zaragozatik iritsitako ur-hegazkin batek eta suhiltzaileak Valdegovian (Araban) piztutako basoko sute bat egonkortu dute. Dirudienez, sutea 14:00etan hasi da, Valluerca eta Acebedo herrien artean.
2012/07/03 - 16:38
Herrira Zaballako kartzelaren aurrean kontzentratuko da
Herrirak gaixorik dauden ETAko presoen askatasuna, kartzela politikaren aldaketa, ‘Parot Doktrina’ren indargabetzea eta presoak etxetik hurbilen biltzea eskatu du.
2012/06/25 - 00:46
Pertsona bat hil da trafiko istripuan, Lantaronen, Araban
Ezbeharra 21:00ak jota gertatu da, A-2122 errepidean. Autoa errepidetik atera da, oraindik argi ez dauden arrazoiengatik.
2012/06/13 - 16:53
XIV. mendeko komentu bat aurkitu dute Iruña-Veleian
Becerro de Bengoak bere idazlanetan aipatzen zuen komentua da eta bestalde, aspaldi bilatzen ari ziren bide erromatarra ere aurkitu dute.
2012/05/29 - 21:13
Ertzain bat hil da bere motoak auto baten aurka talka eginda
Herrizaingo Sailak azaldu duenez, ezbeharra 15:20an izan da, A-2622 errepidean. Beste gidaria zauritu egin da eta anbulantzia batek eraman behar izan du ospitalera.
2012/05/27 - 17:45
Gesaltza-Añanako udaletxeko bandera espainiarra erre dute
Ezezagun batzuk su eman diote hagari, sugarrak zabaldu dira eta bandera espainiarra erre dute. Ez da aparteko kalterik izan.
2012/05/23 - 20:28
Martin Berasategik 2012ko gatz 'uzta' inauguratu du Añanako Haranean
Sukaldariak berea duen larrainetik uztaldiko lehen gatza bildu du, Edorta Loma biltzailearen laguntzarekin, eta elkarrekin garraiatu dute, modu sinbolikoan.
2012/03/19 - 09:11
Kezka handia Lantaronen, General Quimica enpresaren isuriengatik
Kutsadura nondik sortu den eta zer eragin izan duen ikertzen dihardute Eusko Jaurlaritzak eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoak. Nekazariek erantzukizunak argitzeko eskatu dute.
2012/03/09 - 16:47
Gesaltza Añana, Unescoren Gizateriaren Ondare izatea nahi dute
2014ko udara arte ez dugu jakingo hautatua izan den ala ez. Blanca Urgell eta Javier de Andres Arabako diputatu nagusia pozik agertu dira.
2011/11/04 - 17:51
Aernnovak Arabako hiru lantegiak elkartu ditu Berantevillan
Inaugurazioan lehendakaria eta Arabako ahaldun nagusia izan dira, besteak beste.