Añanako Kuadrilla
2014/05/06 - 14:19
Txirrindulari bat hil da Erriberagoitian
10:30 aldera izan da ezbeharra, A-2622 errepidean, Paduletik gertu. Txirrindularia errepidetik irten, eta erori egin da.
2014/05/02 - 14:12
Jaurlaritzak bilera bat eskatu dio Gesaltza Añanako patronatuari
Helburua UNESCOko ebaluatzaileek gatz haranari buruz egindako txostena aztertzea da. Izan ere, munduko ondare izendatzeari uko egin dio UNESCOk.
2014/05/01 - 16:42
UNESCOko adituak, Añanako Gatz Harana ondare izendatzearen aurka
Erabakia baina ez da behin betikoa, eta fundazioak eta erakundeek lanean jarraituko dute hautagaitzak aurrera egin dezan.
2014/03/20 - 14:25
Erretako hilotz bat aurkitu dute furgoneta batean Berantevillan
Berantevilla inguruko pista batean aparkaturik zegoen furgoneta baten barruan aurkitu dute erretako gizonezkoaren hilotza.
2014/03/20 - 11:45
Gizonezko baten gorpua aurkitu du Ertzaintzak furgoneta baten barruan
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ibilgailua erabat kiskalita aurkitu zuten poliziek atzo arratsaldean, eta furgoneta barruan gizonezko baten gorpua zegoela ikusi zuten.
2013/12/24 - 18:29
Ertzaintza Arminoñeko gizonezko baten bila ari da astelehenetik
Gizonezkoa Javier Arrien da, herri horretako alkate izandakoa. Astelehenean desagertu zen, Segurtasun Sailaren arabera.
2013/12/01 - 19:21
Aske utzi dituzte Zaballan pankarta jartzen saiatu ziren bi atxilotuak
Gertaera larunbatean izan zen, 11:30ak aldera, Zaballako kartzelako aparkalekuan.
2013/12/01 - 15:38
Araban 335 kontzeju daude: zer dira eta zertarako balio dute?
Kontzejua bi gauza dira: batetik, lurraldea, eta bestetik, herritarrek bertan egiten dute bilera, herriko gaiez hitz egiteko eta adosteko.
2013/11/19 - 14:07
Jaurlaritzak fracking-a egitekotan, ingurumena 'errespetatuko' du
“Zerbait egitekotan, ingurumenarekiko errespetua bermatu egingo dugu eta, noski, Jaurlaritzaren kontrolpean egingo da”, azpimarratu du.
2013/11/03 - 08:26
Bi hildako Kuartangon, auto bat zubi batetik behera erorita
15 metroko altueratik behera jausi da autoa, errepidetik aterata, Bilborako noranzkoan zihoala. Larrialdi zerbitzuetako taldeek artatu badituzte ere Santurtziko senar-emazteak hil egin dira.
2013/11/02 - 20:08
Bi lagun hil dira Araban autoa zubi batetik behera erorita
Istripua AP-68an jazo da, bi bidaiari zeraman ibilgailua 15 metroko altuera duen zubi batetik erori denean. Suhiltzaileek gorpuak bertatik atera behar izan dute, harrapatuta geratu direlako.
2013/10/20 - 12:56
Kuartangoko herritarren % 98k 'fracking'aren aurka bozkatu du
Herritarren % 75k parte hartu du: horietatik hiruk gasa ateratzeko teknika horren alde bozkatu du, eta beste boto bat baliogabe izan da.
2013/10/19 - 18:28
'Fracking'. Zer da eta nola funtzionatzen du?
Lurra zulatzeko teknika zehatz bati esaten zaio 'Fracking'. Kuartango bizilagunek azaldu digute zer den eta nola funtzionatzen duen.
2013/10/19 - 16:44
'Fracking'-aren erabilera onartzen duen erabakiko du Kuartangok
350 bat biztanlek dute gaur boza emateko eskubidea. Gas naturala ateratzeko teknika polemikoari buruz Estatuan egin den lehen herri-galdeketa da.
2013/08/30 - 20:44
Ukatu egin diote Kuartangori frackingaren galdeketa egiteko baimena
Gobernuaren hitzetan, ez da udal eskumenekin bat egiten duen gaia.
2013/08/02 - 16:16
Iruña Oka ezagutu nahi?
Natura, historia eta tradizioa uztartzen dituen udalerri hau bost herrik osatzen dute.
2013/05/28 - 19:42
Frackinga dela-eta erreferenduma egiteko baimena eskatu du Kuartangok
Arabako udalerri horretako alkateak eta Fracking Ez Kuartango plataformak egin dute eskaera. Erreferenduma legezkoa eta loteslea izatea nahi dute.
2013/05/16 - 22:11
Txingorrak 12 zauritu utzi ditu bi istriputan Gasteizen eta Kuartangon
Bi furgonetak eta zazpi autok elkarren kontra jo dute. Une horretan kazkabarra ari zuen. Guztira 12 lagun zauritu dira, horietako bost ospitalera eraman behar izan dituzte.
2013/05/08 - 18:56
'Fracking'ari buruzko herri galdeketa egingo dute Kuartangon
Hainbat herritan egingo diren herri galdeketen emaitzak errespetatuko dituzten argitzeko eskatu dio 'fracking'aren kontrako Arabako plataformak Eusko Jaurlaritzari.
2013/04/20 - 14:38
Kateekin bi errepide mozteagatik lau lagun atxilotu dituzte Donostian
Bestalde, hainbat lagunek Renfeko katenaria moztu dute Erriberabeitian, Araban, eta Donostiako atxiloketen aurkako paskinak utzi dituzte bertan.