Gizonezko baten gorpua aurkitu du Ertzaintzak furgoneta baten barruan
Ertzaintzak gizonezko baten gorpua aurkitu zuen atzo Berantevillako pista baten ondoan aparkatuta zegoen furgoneta baten barruan. Santa Cruz del Fierrotik gertu aurkitu zuten ibilgailua, eta gorpua erdi-kiskalita zegoen. Ertzaintzak ez du indarkeria zantzurik aurkitu.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ibilgailua erabat kiskalita aurkitu zuten poliziek atzo arratsaldean, eta furgoneta barruan gizonezko baten gorpua zegoela ikusi zuten.
Ikerketa abiatu dute, gizonezkoaren heriotza argitzeko. Oraindik ez dute hildakoaren nortasuna jakitera eman, baina ibilgailu horretako gidaria izan daitekeela esan dute.
Oraingoz, Ertzaintzak ez du indarkeria zantzurik atzeman, eta hipotesi nagusien artean istripuarena eta suizidioarena daudela adierazi du.