Kateekin bi errepide mozteagatik lau lagun atxilotu dituzte Donostian
Ertzaintzak lau lagun atxilotu ditu Donostian bi errepide kateekin moztu ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Segiko kide izateagatik sei lagun atxilotzearen aurka egindako ustezko protestak dira.
Lehen protesta, 08:20ean gertatu da. Donostiako Karlos I.aren hiribidean errepidea moztu dute hainbat lagunek eta era horretan, Amara auzora sartzea eragotzi dute. Kateetatik hainbat pankarta zeuden zintzilik.
Ertzainek kateak kendu dituzte eta trafikoa berriz normaltasunera itzuli da.
Halaber, 08:45ean, Jose Elosegi etorbidean antzeko protesta batengatik abisua jaso du Ertzaintzak.
Mirakruz gainan beste kate bat jarri dute hainbat lagunek eta agenteek lau lagun identifikatu eta atxilotu egin dituzte.
Renfeko katenaria moztu dute Erriberabeitian, Araban.
Bestalde, hainbat lagunek Renfeko katenaria moztu dute Erriberabeitian, Araban, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Donostiako atxiloketen aurkako paskinak utzi dituzte bertan.
09:30ean Ertzaintzak abisua jaso du, Manzanos geltoki inguruan, Erriberabeitian, sabotajea gertatu dela ohartaraziz. Trenen zirkulazioa etenda geratu da Gasteiz noranzkoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.