Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txirrindulari bat hil da Erriberagoitian

10:30 aldera izan da ezbeharra, A-2622 errepidean, Paduletik gertu. Txirrindularia errepidetik irten, eta erori egin da.

Txirrindulari bat hil da gaur goizean Erriberagoitian (Araba) errepidetik irten eta erorita, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

10:30 aldera izan da ezbeharra, A-2622 errepidean, Paduletik gertu. Txirrindularia errepidetik irten, eta erori egin da. Gorpua auzitegiko medikuarenera eraman dute, autopsia egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X