Aurkikuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

XIV. mendeko komentu bat aurkitu dute Iruña-Veleian

Becerro de Bengoak bere idazlanetan aipatzen zuen komentua da eta bestalde, aspaldi bilatzen ari ziren bide erromatarra ere aurkitu dute.
Iruña-Veleiako aztarnategia. Argazkia: EITB

Aurkikuntza garrantzitsua egin dute Iruña-Veleia aztarnategian. Becerro de Bengoak bere idazlanetan aipatzen zuen komentua topatu dute. Erdiarokoa da, XIV. mendekoa, Jerusalen eta Maltako San Juanen ordenekoa.

Bestalde, Arabako Foru Aldundiak babesa eskaini dio Iruña-Veleiari, boterean dagoen alderdia aldatu den arren.

Indusketen zuzendariak eman du albistearen berri. Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Iruña-Veleiako aurtengo jardueren plana sinatu eta gero.

Ia hiru hektarea izango lituzte eta itxuraz bi eliza, Jerusalen, Rodas eta Maltako San Juanen ordenekoa. XIV. mendekoa. XVIII. mendean zenbait idazle arabarrek ematen zuten komentuaren berri. Zuzendariaren hitzetan, basoz inguratuta zegoen eta zaila izan da aurkitzea.

Aurreko polemika gogoan, arkeologo taldearen buruak ez du zehaztasun gehiagorik eman nahi izan komunitate zientifikoan guztia argitaratu arte. Baina aurreratu du, azken bi urteotako lanen ondorioz, Astorgatik zetorren erromatarren bidea topatu dutela eta baita, hiritik kanpo, eraikin handi bat ere. Eraikin hori azoka bat ere izan omen daiteke.

Arabako Foru Aldundiak 130.000 euro jarri ditu indusketekin aurrera jarraitzeko eta babes osoa eman dio Iruña-Veleiako proiektuari eta aztarnategiari.

Aurkikuntza garrantzitsua egin dute Iruña-Veleia aztarnategian. Becerro de Bengoak bere idazlanetan aipatzen zuen komentua topatu dute. Erdiarokoa da, XIV. mendekoa, Jerusalen eta Maltako San Juanen ordenekoa. Bestalde, Arabako Foru Aldundiak babesa eskaini dio Iruña-Veleiari, boterean dagoen alderdia aldatu den arren.Indusketen zuzendariak eman du albistearen berri. Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Iruña-Veleiako aurtengo jardueren plana sinatu eta gero. Ia hiru hektarea izango lituzte eta itxuraz bi eliza, Jerusalen, Rodas eta Maltako San Juanen ordenekoa. XIV. mendekoa. XVIII. mendean zenbait idazle arabarrek ematen zuten komentuaren berri. Zuzendariaren hitzetan, basoz inguratuta zegoen eta zaila izan da aurkitzea. Aurreko polemika gogoan, arkeologo taldearen buruak ez du zehaztasun gehiagorik eman nahi izan komunitate zientifikoan guztia argitaratu arte. Baina aurreratu du, azken bi urteotako lanen ondorioz, Astorgatik zetorren erromatarren bidea topatu dutela eta baita, hiritik kanpo, eraikin handi bat ere. Eraikin hori azoka bat ere izan omen daiteke. Arabako Foru Aldundiak 130.000 euro jarri ditu indusketekin aurrera jarraitzeko eta babes osoa eman dio Iruña-Veleiako proiektuari eta aztarnategiari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era

Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X