Añanako Kuadrilla

2023/06/12 - 10:51
Hilabete osoan botatako euriaren bikoitza bota du ordubutean Arabako puntu batzutan
Azken orduotan abisu horian izan gara ekaitz arriskuagatik eta barnealdean han hemenka sekulako zaparradak bota ditu. Horren adibide da Arabako Bergonda. Euri ugari bota du eta hainbat kale lokatzez beteta daude.
2023/05/30 - 22:57
Arabako Bergonda herriko kaleak erreka bihurtu dira ur-erauntsi baten ondoren
Herritik igarotzen den Omecillo ibaiak gainezka egin du eta herriko kutxatilak urez bete ditu.
2023/05/08 - 20:23
17.000 metrotik gorako luzera duen proiektu eoliko bat aurkeztu dute Araban
'Cantoblanco Parke Eolikoa' proiektua Añana, Erriberagoitia, Iruña Oka eta Gasteizko udalerrietatik igaroko litzateke.
2023/04/18 - 12:47
Garraiolari bat hil da Erriberabeitian, haren kamioia amilduta
Ezbeharra goizaldeko 02:15ean jazo da. Ibilgailua bidetik atera eta troka batetik behera jausi da. Araban 24 ordu eskasean hildako bigarren garraiolaria da, atzo Zambranan beste bat zendu baitzen.
2023/04/18 - 09:25
Kamioilari bat hil da AP-1ean, Erriberabeitian, haren ibilgailua amilduta
Ezbeharra goizaldean jazo da. Araban 24 ordu eskasean hildako bigarren garraiolaria da honakoa, atzo Zambranan beste bat zendu baitzen.

2023/04/17 - 15:18
Kamioilari bat hil da AP-68an, Zambrana parean, izandako istripu batean
Suhiltzaileek atera behar izan dute 39 urteko gidaria, ibilgailu barruan harrapatuta geratu baita. Handik gutxira, haren heriotza baieztatu dute bertaratutako osasun-langileek.
2023/03/20 - 23:25
65 urteko gizon bat hil da Iruña Okan, gidatzen ari zen traktorearekin istripua izanda
Ezbeharra 19:00ak aldera gertatu da. Antza denez, ibilgailuak bideko elementuren baten aurka egin du talka tunel batean.

2023/02/23 - 12:39
Aernnovak ez du enplegu erregulazioko espedientea baztertzen, Errusiarekin dituen horniketa arazoak tarteko
Asmoa da aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea ezarri behar ez izatea, baina besterik ezean, bide horretara joko dute bederatzi egunez.
2023/02/04 - 21:54
Emakumeek ehizan duten garrantzia ikustarazteko, emakumeentzako uxaldia antolatu dute Araban
Espainiako Estatu osotik etorritako emakume ehiztariak bildu dira gaur Kuartangon, Euskal Herrian, lehen aldiz soilik emakumeentzako antolatutako basurde uxaldi batean. Arabako Ehiza Federazioak emakumeek ehiza munduan duten presentzia ikustarazteko egindako ekimena izan da.
2023/01/17 - 16:01
Labrazako parke eolikoaren proiektuak ingurumen baimena jaso du eta Azazetakoak "berehala" izango du
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak jakinarazi duenez, Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS) beste pauso bat eman du eta Lurraldearen Antolamendurako Batzordearen eskutan dago dagoeneko.