Añanako Kuadrilla
2019/08/13 - 17:25
Omecillo ibaian isuri bat izan ote den ikertzen ari dira Espejo eta Bergonda artean
Inguruan azterketak egin arren, oraindik ezin izan da zehaztu uhertasun hori zerk eragin duen. Dena dela, hainbat lagin hartu dituzte eta hurrengo egunetan ikerketarekin jarraituko dute.
2019/07/29 - 19:30
Ekian, EAEko eguzki-parke handiena urte amaieran jarriko dute martxan
Ekimen publiko-pribatua da Ekian eguzki-parkea. Energiaren Euskal Erakundea eta KREAN dira sustatzaile nagusiak, eta, denera, 22 enpresa inbertitzaile daude proiektuaren atzean.
2019/07/29 - 18:04
Arasurreko Ekian parkeari esker egungo eguzki-energiaren bikoitza sortuko du Euskadik
Arasurreko (Araba) Ekian parkea indarrean jarriko dutenez, Euskadik eguzki-energiaren bikoitza ekoitziko du. Gutxi gorabehera, 15,000 etxebizitzak urtean kontsumitzen duten adina energia sortuko du.
2019/06/14 - 12:21
Baserriko Uzta: musika eta nekazaritza, elkar hartuta
Larunbatean, Olatz Salvadorrek Anuntzetan joko du, Beltzitina baserrian. Udan, Eñaut Elorrieta izango da emanaldiaren protagonista, eta udazkenean, Ruper Ordorika.
2019/05/20 - 15:10
Sei karabana kaltetu ditu suak Pobeseko kanpin batean
Bi autokarabana guztiz kiskali dira. Propano deposito baten gertutasunak kezka eragin du eta 30 pertsona atera dituzte kanpinetik (Radio Vitoriaren irudiak).
2019/05/20 - 13:54
30 pertsona atera dituzte Erriberagoitiko kanpin batetik, sute bat tarteko
Goizean piztu dira garrak, argitu gabeko arrazoiak tarteko. Lauzpabost autokarabana eta hainbat bungalow kiskali dira.
2019/05/08 - 20:40
Zaballako espetxean aurten dagoeneko lau pertsona hil direla salatu dute
"Ekidin zitekeen tragedia isilarazi dute", kritikatu dute dozena bat eragile baino gehiagok. "Inguruabarrak argitzeko agintarien erabateko borondate faltak kezkatzen gaitu", azpimarratu dute.
2019/04/26 - 13:42
Preso bat hil da Zaballako espetxean, urtea hasi zenetik laugarrena
Espetxeetako Zuzendaritzak, baina, ez du preso horren heriotzari buruzko informazio gehiagorik eman. Autopsiak esango du, beraz, nola hil den.
2019/04/18 - 13:46
Bost kilometroko auto ilarak daude Armiñonen
Goizeko 11:00tan, bost kilometroko auto ilarak zeuden A1 eta AP-1eko loturan, Armiñon parean. Euriak ere trafikoa moteldu egiten du.
2019/04/14 - 18:49
Pertsona bat hil da Iruña Okan, hiru autok elkarren kontra jo ondoren
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, A-1 errepide itxita egon da Burgoseko norantzan.
2019/04/04 - 11:00
Preso bat hil da Zaballan, urtea hasi zenetik hirugarrena
Astelehenean gertatu zen azken heriotza, Espetxe Erakundeen Zuzendaritzak baieztatu duenez.
2019/03/20 - 20:57
A-1 errepidearen azken zatia, Arabako Foru Aldundiaren esku
Bidesaririk gabeko sei kilometroko tartea da. Errepide zati hori kudeatzeko aurrekontua 300.000 eurokoa izango da, urtean.
2019/03/17 - 20:25
Gizon bat zauritu da lasto fardo bat gainera erorita, Berantevillan
Suhiltzaileek kendu diote gainetik 100 kiloko fardoa, eta anbulantzian eraman dute zauritua Gasteizko Txagorritxu ospitalera.
2019/02/12 - 13:03
Arabako kontzejuetako administrazio organoak ez dira paritarioak, Emakunderen arabera
Ikerketa baten arabera, Arabako kontzejuetako administrazio batzarretan emakumeen presentzia paritarioa eta orekatua izatetik urrun dago.
2019/01/28 - 21:24
EAEko eguzki-parkerik handiena Araban egongo da, eta 67.000 panel izango ditu
Azpiegiturak 24 megawatteko potentzia izango du, eta urtean 40.000 megawatt orduko ekoitziko ditu, 15.000 familiaren kontsumoa. Lanak martxoan hasiko dira.
2019/01/23 - 12:40
Pertsona bat zauritu da AP-68an Kuartangon, furgoneta bat iraulita
AP-68an, Kuartango parean eta Bilboko noranzkoan, pertsona bat zauritu da gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera denean.
2019/01/23 - 09:48
Goiz korapilatsua errepideetan, hainbat istripuk eta ur-putzuek eraginda
Pertsona bat zauritu da AP-68an, Kuartangon (Araba), gidatzen zuen ibilgailua bidetik aterata.
2019/01/09 - 14:53
Iruña-Veleiako hegoaldeko harresia sendotzeko lanak amaitu dituzte
Orain hiri erromatarra hobeto ikusi daiteke eta bisitariak hobeto jabetuko dira asentamenduaren garrantziaz.
2018/12/26 - 16:43
Zanbranako gazteluan bisita gidatuak egingo dituzte herritarrek
Dorrearen zati bat bakarrik dago zutik, baina hala ere, ondare historiko aipagarria da. Lehenengo aldiz, bisita gidatuak egingo dituzte.
2018/12/08 - 17:06
73 urteko Gasteizko ehiztari bat hil da Valderejon, ehiza-istripuan
13:00ak aldera, beste ehiztari batek botatako tiroa jaso du ustekabean, eta hil egin da. Ikerketa ireki du Ertzaintzak.