Goiz korapilatsua errepideetan, hainbat istripuk eta ur-putzuek eraginda
Euriteak —alerta laranjan daude Bizkaia eta Gipuzkoa prezipitazio iraunkorrengatik— eta errepideetan dauden ur-putzu ugariak tarteko, istripu ugari jazo dira azken orduetan, Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez.
AP-8an, Abadiño parean (Bizkaia), hiru autok talka egin dute Irungo noranzkoan, eta bi errei itxi behar izan dituzte. Ondorioz, ilarak sortu dira. Hain justu, pilaketa horietan beste ezbehar bat eduki dute bi ibilgailuk.
Autobide berean, baina Deban (Gipuzkoa), arbola bat jausi da bidera Irungo noranzkoan. Kilometro bateko ilarak sortu dira. Horrez gain, inguru horretan istripua izan dute hiru autok, eta errei bat itxi behar izan dute.
AP-68an, Kuartango (Araba) parean eta Bilboko noranzkoan, pertsona bat zauritu da gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera denean. Ezbeharra 07:00ak aldera jazo da eta, eskuineko erreia itxi dute, ibilgailua bertan geratu baita traba egiten. Hala, ilarak sortu dira.
Zauritutakoa suhiltzaileek atera behar izan dute ibilgailutik. Erietxera eraman dute.
Nafarroan, ez da istripu larririk izan azken orduetan, baina Foruzaingoak arretaz gidatzeko aholkatu du, euri-jasak direla eta.
Ur-putzuak eta bidera jausitako arbolak
Istripuez gain, nonahi ur-putzuak daudela ohartarazi du Trafiko Zuzendaritzak. Hortaz, kontuz gidatzeko eta segurtasun distantzia handitzeko gomendatu dute.
Hain justu, ur-putzu handi batek eraginda, itxi egin dute Autzagana mendatea (BI-635, Zugastieta eta Muxika artean), Gernikarako bidean.
Horrez gain, zuhaitz bana erori dira Derion eta Lekeitio eta Ondarroa batzen dituen BI-3438 errepidean, Mendexa parean. Azken bide hori itxi behar izan dute.
Lur-jausiak ere izan dira Bermeon, BI-3101 errepidean, eta Larrabetzun, BI-2713an (biak ere Bizkaian). Gipuzkoan, luiziengatik arazoak sortu dira Beasainen (GI-3192 errepidean) eta Elgoibarren (GI-2634).
Zure interesekoa izan daiteke
Behin-behinean aske utzi dute Tuteran sexu eraso bat egitea egotzita atxilotutako mutila
Larunbat gauean izan zen erasoa Tuteran eta ordu batzuk geroago atxilotu zuten ustezko erasotzailea.
Gipuzkoako umeen eta nerabeen bizimodu gogobetetasun indizea 9,1 puntukoa da
Gipuzkoako Foru Aldundiak astelehen honetan aurkeztu duen ZmZ ikerketak haurren eta nerabeen ongizateari buruzko pertzepzioa jaso du, eta lurraldeko aisialdi hezitzaileko zerbitzu publikoak hobetzeko erabiliko da.
Madrilgo suteak piztuta jarraitzen du, eta hiru foku egonkortu gabe daude
Gauean zehar sugarrak motelago zabaltzea lortu badute ere, gaur etsaia haizea izango da, 30 km/h-rainoko haize-ufadak izango direlako. Sute-arriskua oso altua izango da bihartik aurrera Estatu osoan, bero-bolada bat datorrelako.
Albiste izango dira: suteak, sexu-erasoak Bilbon eta Tuteran, eta Donostiako Aste Nagusiko programazioaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Madril, Avila eta Toledoko suek zertxobait hobera egin dute meteorologiari esker
Suteek 77.000 hektarea kiskali dituzte jada: 47.000 Burgoondon (Avila), 27.000 hektarea Madrilgo mendilerroan eta 2.000 hektarea Toledon. 90.000 pertsona inguru daude ebakuatuta edo konfinatuta.
Euskal Encounter topaketa amaitu da BECen, 5.000 parte-hartzaile eta bisitarien bikoitzarekin
Antolatzaileek prestakuntza- eta dibulgazio-jardueren harrera ona nabarmendu dute, gizartea eraldatzen ari diren teknologiak ulertzeko gero eta interes handiagoa dagoela berretsi baitute.
Tuterako jaietan adingabe baten bortxaketa ikertzen ari dira
Ustezko erasotzailea atxilotu egin dute. Tuterako Udaleko taldeek adierazpen instituzionala onartu dute, erasoaren aurrean "erabateko gaitzespena eta gaitzespena" adierazteko.
Vall d'Uixoko (Castello) suteak kontrolik gabe jarraitzen du, eta 6500 hektarea kiskali ditu jada
Larunbatean sutea piztu zenetik 15 udalerritako 16.000 pertsona baino gehiago ebakuatu dituzte. Hainbat erakundetako 450 profesional baino gehiago ari dira sua itzaltzeko lanetan.
63 urteko gipuzkoar bat hil da Ordesako naturgunean erorita
Gertaera 11:15 aldera jazo da. Harri batek mendizalea jo du, bi lagunekin zihoala. Ondorioz, malda handiko mendi-mazela batetik behera erori da.
Gorpu bat aurkitu dute Pasaiako portuko uretan
Herritar batek 16:00ak aldera ohartarazi du gorpu bat zegoela uretan, eta Ertzaintzak atera du bertatik. Biktima ez dute oraindik identifikatu.