Andaluzia
2022/06/17 - 14:56
EiTB Media Andaluzian da kanpainaren azken txanpa eta igandeko hauteskundeak jarraitzeko
Inkestek ematen dizkioten emaitza onak izango al ditu PPk? Vox Gobernuan sartuko al da? Aiert Arieta-araunabeña Andaluzian da kanpainako azken orduak eta hauteskunde gaua gertutik jarraitzeko.
2022/06/09 - 10:48
Sutea piztu da berriro ere Sierra Bermejan eta ehunka pertsona etxetik atera behar izan dituzte
Duela bederatzi hilabete sute handia izan zen inguru berdinean. Benahavis herria eta hiru urbanizazio hustu behar izan dituzte oraingoan. Itzaltze lanetan hiru suhiltzaile zauritu dira.
2022/06/04 - 21:28
Montero: "Atzerriko langileen etorrera eta lan-baldintza duinak erabat bateragarriak izan beharko dira"
Maria Jesus Montero Ogasun eta Funtzio Publikorako ministroak esan duenez, araua aldatu beharko dute atzerriko langileak ekartzeko, "ordenatutako lan-kontratu batekin" eta hemengo lan-baldintzei kalterik egin gabe.
2022/06/03 - 12:46
Gauerdian hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian
Inkestak alde dituela, gehiengo osoa lortzea da PPren helburua; CISen inkestak 47-49 eserleku ematen dizkio. Seguruenik, 20 ordezkari inguru lortuko lituzkeen Vox alderdiarekin gobernatu beharko luke Juanma Morenok.
2022/06/02 - 19:07
Gorenak El Tarajaleko tragediaren inguruko auzia artxibatzea berretsi du, nahiz eta 14 pertsona hil
CEARek eta beste elkarte batzuek kasazio-helegiteak aurkeztu zituzten, Cadizko Lurralde Auzitegiak 16 guardia zibilen aurkako auzia itxi ondoren.
2022/06/02 - 15:11
Galderak nagusi gauerdian Andaluziako hauteskunde kanpaina hasteko atarian
Andaluziako presidente izateko hautagai diren sei zerrendetako kideak prest daude kanpainari ekiteko. CISen datuen arabera, PPk gehiengoa lortuko luke, baina babesak beharko lituzke gobernatzeko; eszenatoki probableena PP-Vox itunarena da, Morenok, baina, argi ditu marra gorriak.
2022/05/29 - 15:02
Gizon batek sastadaz hil du emaztea Malagan
Biktimak berak larrialdi zerbitzuetara deitu du, eraso egin diotela abisatuz. Ustezko erasotzailea ihes egiten saiatu da, baina erori da eta orkatilak hautsi ditu. Ospitaleratuta dago, Poliziaren zaintzapean.
2022/05/28 - 01:03
Gizon batek emaztea hil du Almerian, eta bere burua entregatu du
Guardia Zibila kasua ikertzen ari da. Indarkeria matxistaren aurtengo hirugarren biktima litzateke Andaluzian, eta hamaseigarrena espainiar Estatu osoan.
2022/05/23 - 22:13
Granadako Hauteskunde Batzordeak Macarena Olona babestu du, Voxen Andaluziako presidentegaia izan dadin
Andaluces Levantaos koalizioak fikziozko"tzat jo zuen Olonak Granadako Salobreña udalerrian zuen errolda.
2022/05/23 - 18:28
Bi emakumek taldean bortxatu dituztela salatu dute asteburuan, Castellón eta Almerian
18 urteko emakume batek salatu du lau gizonezko adingabek bortxatu egin zutela joan den ostiralean Vila-realen (Castelló) eta 30 urteko emakume batek salatu du hiru gizonezkok bortxatu zutela Almeriako hondartza batean.
2022/05/23 - 10:21
Gizon batek bikotekidea hil du Kordoban
Polizia hildako emakumearen bikotekidearen bila ari da, ustezko hiltzailea delakoan.
2022/05/15 - 19:21
Ia 82.000 pertsonak hartu dute parte "monarkia edo errepublika" herri-galdeketan, Estatuan
Larunbatean egin zen "Estatu mailako Monarkia ala Errepublika herri-kontsultaren Plataforma" mugimenduak deitutako galdeketa. Katalunian, Nafarroan eta Andaluzian izan zen partehartzerik handiena.
2022/05/09 - 18:55
Andaluziako Hauteskunde Batzordeak baztertu egin du Podemos ezkerreko koalizioan sartzea
Ez du onartu IU, Más País, Equo eta Iniciativa del Pueblo Andaluz alderdiek aurkeztutako zuzenketa-idazkia, Podemos eta Aliantza Verde alderdiak seiko koalizio batean sartzea eskatzen zuena. Izan ere, horien sinadurak ez ziren garaiz iritsi koalizioaren erregistrora.
2022/05/07 - 13:25
Podemos eta Mas Pais alderdiak elkarrekin aurkeztuko dira Andaluziako hauteskundeetara
Ezkerra hautagaitza bakar batean bildu da, IU, Equo, Alianza Verde eta Iniciativa del Pueblo Andaluzekin batera. Yolanda Diaz presidenteorde bigarrenaren mezuarekin bat eginda jaio da akordioa.
2022/04/25 - 20:15
Andaluziako hauteskundeak aurreratu eta ekainaren 19an egingo dituzte
Juanma Moreno Andaluziako presidenteak ziurtatu duenez, "gogoeta sakona egin du, hartzeko erabaki oso zaila zelako", baina Andaluziaren interesean bakarrik pentsatuz egin du egoera ekonomiko zailaren aurrean; izan ere, erkidegoko aurrekontuak luzatu behar izan zituzten.
2022/04/03 - 17:29
Andaluziako eta Galiziako PPko kideak hautatu ditu Feijook bere zuzendaritza berrirako
Sevillan egin duten Kongresuan, PP berrituko bost idazkariorde berri izendatu ditu Alberto Nuñez Feijook. Ostegunean Sanchezekin bilduko da Feijoo.
2022/02/01 - 14:21
Gizon batek emakume bat hil du Cadizen
Emakume batek bere lagunaren desagerpena salatu zuen sare sozialen bidez, Europan senarrarekin bidaiatzen ari zen estatubatuar herritar baten desagerpena, hain zuzen ere.
2021/12/29 - 09:50
Koarentenak laburtzea eta estadioetako edukierak murriztea aztertuko dute gaur Ministerioak eta erkidegoek
Andaluziak, Madrilgo Erkidegoak eta Gaztela Leonek koarentenak murriztea defendatu dute. Nolanahi ere, behin betiko erabakia datorren astean bilduko den Osasun Publikorako Batzordeak hartu beharko du.
2021/12/24 - 16:37
Hauek dira 17 autonomiek Gabonetarako hartu dituzten neurriak
Euskadi eta Nafarroa mugakide diren erkidegoekin aztertzen ari dira murrizketa komunak ezartzeko aukera. Kataluniak etxeratze-agindua ezarri du, eta Madrilek eta Gaztela-Mantxak ez dute murrizketa berezirik ezarri.
2021/12/22 - 15:40
86148 zenbakiak eraman du Gabonetako Loteriaren sari potoloa
Madrilen, Kantabrian eta Andaluzian banatu da Gabonetako Loteriaren sari nagusia. Zati handiena, Madrilgo Atotxako geltokian, AVEko terminalean saldu da.