Andaluzia
2019/01/19 - 15:31
Lau urteko haur bat hil da ehizaldi batean tiro bat jasota
Sevillako Burguillos udalerrian kokatutako finka bateko ehizaldian tiro bat jaso du haurrak.
2019/01/18 - 13:27
Andaluziako Juntako presidente kargua hartu du Juanma Morenok
Alderdi Popularreko Juanma Moreno da Andaluziako Juntako presidente berria. Horrela, autononia erkidegoko seigarren presidentea bihurtu da.
2019/01/16 - 19:34
Juanma Moreno izendatu dute Andaluziako Gobernuko presidente
Ciudadanosen eta Voxen babesarekin, Alderdi Popularrak boterea hartu eta aldaketa politiko historikoa gauzatu du Andaluzian.
2019/01/16 - 15:09
VOXek lehen hitzaldi instituzionala egin du Andaluzian, genero ideologiari erasoz
Konplexurik gabe eta hitz gordinen bitartez, Francisco Serranok ohartarazi du ez diotela uko egingo euren planteamenduei.
2019/01/15 - 21:42
Ehunka pertsonak Vox alderdiaren aurkako protesta egin dute Gasteizen
Milaka pertsona Andre Maria Zuriaren plazan bildu dira 'Faxismoaren aurrean, elkartasun feminista 'lelopean.
2019/01/15 - 21:35
Vox alderdiak ezarri nahi dituen politiken aurkako protesta egin dute Iruñean
Borroka feministaren aldeko oihuak egin dituzte: "autodefentsa feminista", "Faxismoak hil egiten gaitu" eta "feminismoa faxismoaren hilobia izango da", besteak beste.
2019/01/15 - 15:16
Hasi da Juanma Morenoren inbestidura saioa
Morenoren hitzaldiaren une berean, VOXen politiken kontrako manifestazioa egin dute feministek eta LGTB taldeek.
2019/01/15 - 14:19
Zeharkako tunel bat egiten hasi dira Malagan, putzura eroritako umearengana iristeko
Oraingoz ez dute haurraren berririk. Astelehenean, edalontzi bat eta haurrak zeraman goxoki poltsa bat aurkitu zituzten putzuaren barruan.
2019/01/14 - 15:43
Malagan ur putzu batera erori den bi urteko haur baten bila ari dira
Oraingoz erreskate taldeek ez dute ur putzuaren hondora iristea lortu. 110 metro sakon eta 25 zentimetro zabal da zuloa.
2019/01/10 - 12:24
Susana Diaz ez da inbestidurara aurkeztuko
PPk akordioa lortu du Ciudadanosekin eta VOXekin Juanma Moreno Andaluziako Juntako presidente izateko. Orain arte Andaluziako presidente izan dena, berriz, oposizioko buru izango da.
2019/01/09 - 19:47
PP, Ciudadanos eta Vox ados jarrita, eskuinak gobernatuko du Andaluzian
Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek elkarrekin gobernatzeko ituna egin dute, eta Voxek Andaluziako presidente berria Juanma Moreno (PP) izatea ahalbidetuko du.
2019/01/09 - 13:29
Babestutako hegaztiei tiro egin die adingabe batek Doñanan, aitak animatuta
Sevillako Guardia Zibila 36 urteko gizon bat ikertzen ari da 9 urteko semeak Doñanan babestutako hegaztiei tiro egiteagatik eta autoan mugikorra erabiliz joateagatik.
2019/01/09 - 11:50
Genero indarkeriaren aurkako legea edota 52.000 etorkin kanporatzea eskatu du VOXek
Santiago Abascalen alderdiak 19 neurri jarri ditu mahai gainean, Andaluzian PPren eta Ciudadanosen gobernua babestearen truke. Halaber, Memoria Historikoaren legea indargabetzea ere eskatu du.
2019/01/03 - 11:14
2018an 122.000 langabe izan dira Hego Euskal Herrian
% 6,17 egin du behera langabeziak azken urtean EAEn. Nafarroan, berriz, 2.890 langabe gutxiago (% 8,09) zenbatu dituzte 2018an.
2018/12/28 - 12:03
300dik gora migratzaile iritsi dira Cadizera Open Armsen ontzian
179 adin txikiko daude Mediterraneoan erreskatatu eta Espainiako kostaldera eraman dituzten migratzaileen artean. Horietako asko Somaliako eta Siriako gerratik alde egin duten haurrak dira.
2018/12/28 - 10:38
300 etorkin zeramatzan 'Open Arms' erreskate-ontzia Algecirasera heldu da
Open Arms, Proactiva Open Arms erakundeko ontzia, Algeciraseko portura heldu da. Ontzian 300 migratzaile baino gehiago zeuden pasaden astetik, porturatu ezinik.
2018/12/27 - 20:28
Marta Bosquet (Cs) izendatu dute Andaluziako Parlamentuko presidente
Aldaketa gauzatu da Andaluziako Parlamentuan: Alderdi Popularrak, Ciudadanosek eta Voxek gehiengoa dute eta PSOE oposizioan egongo da, 36 urtez boterean egon eta gero.
2018/12/27 - 18:07
Marta Bosquet (Ciudadanos), Andaluziako Parlamentuko Mahaiko presidentea
Bere alderdiaren, Alderdi Popularraren eta Voxen babesa izan du Bosquetek. Ordainetan, Voxek eserleku bat izango du Mahai horretan.
2018/12/26 - 20:05
Alderdi Popularrak zuzenduko du Andaluziako Gobernua, Ciudadanosekin ituna eginda
Andaluziako Parlamentuko presidentetza Ciudadanosen esku izango da eta Voxek ordezkaria izango du Ganberako Mahaian.
2018/12/19 - 10:41
Laura Luelmoren hilketagatik atxilotutako gizonak aitortu egin du krimena
Bernardo Montoya 50 urteko gizonak irakasle zamorarraren hilketa onartu du Guardia Zibilaren aurrean.