Malagan ur putzu batera erori den bi urteko haur baten bila ari dira
Igande honetan Malagan ur putzu batera erori zen bi urteko mutikoaren bila jarraitzen dute erreskate taldeek. Dena den, oraingoz ez dute haurraren berririk.
Erreskate taldeak gau osoan lanean aritu dira, oraingoz emaitzarik gabe, Andaluziako Larrialdi Zerbitzuek EFE albiste agentziari jakinarazi diotenez. 110 metro sakon eta 25 zentimetro zabal da putzua.
Haurra topatu ez badute ere, gauean edalontzi bat eta haurrak zeraman goxoki poltsa bat aurkitu dituzte.
Atzo gauean kamera bat 75 metrora jaistea lortu zuten, eta luizi baten ondorio izan daitekeen lur metaketa antzeman zuten sakonera horretan.
"Materiala erortzen ari da, trinkotu egiten da, hezea da eta ingurua hotza da,... Laburbilduz, ez da erraza arakatzen jarraitzea", azaldu du Maria Gamez Espainiako Gobernuak Malagan duen ordezkariak. Hala eta guztiz ere, zuloan behera bidea egiten ari direla nabarmendu du.
Atzo ordubiak geroztik ehun pertsona inguru parte hartzen ari dira bilaketa operatiboan.
Aipaturiko putzua ur prospekzioak egiteko zulo bat da.
Zure interesekoa izan daiteke
Madrilgo eta Avilako suteek 88.500 pertsona ebakuatzera edo konfinatzera behartu dituzte
Suteek ia 45.000 hektarea kiskali dituzte. Espainiako Gobernuak Toledoko probintziara zabaldu du suteengatik ezarritako larrialdi nazionala. Marlaska ministroak gau "oso zaila" iragarri du, suteen "batasun teknikoaren" ostean.
Pertsona bat hil da eta bost ospitaleratu dituzte sute baten ondorioz Manisesen
Sua larunbatean piztu da, 12:45 aldera, sasi-eremu batean. Suhiltzaileen arabera, sua egonkortu dute jada.
Zornotzan istripua izan eta hil den txirrindulari bati gertatutakoaren lekuko bila ari da Ertzaintza
Istripua larunbat goizeko lehen orduan gertatu da, eta pertsona batek aurkitu du txirrindularia errepidean botata. Zauritua larri eraman dute Gurutzetako Ospitalera eta bertan hil da handik ordu batzuetara.
Galarren piztutako sutea itzali dute jada
Suhiltzaileek erabat itzali dute Galarko zelai batean piztutako sutea. Getze Galarko etxeetatik metro gutxira iritsi da sua.
Suteek eragindako kutsaduragatik, Madrilen aire zabalean ez egoteko eskatu du Osasun Ministerioak
Airean esekita dauden mikropartikula kutsatzaileen kontzentrazioak aise gainditzen du Madril ia osoan Osasunaren Mundu Erakundeak onargarritzat jotzen duena.
Blusa eta Nesken Eguna Gasteizen, baratxuri eta upel artean
Jaien atarian, Blusa eta Nesken Eguna ospatzen ari dira gaur gasteiztarrak. Basatiak kuadrilla izan da aurten ere kupel lasterketako irabazlea.
Abelburuak bueltan dira ganadu ferietan, dermatosi nodularraren aurkako neurriak lausotuta
Behiek ardi, asto, behor eta hegaztiekin partekatu dute azoka, Jaurlaritzak dermatosi nodular kutsakorraren aukako neurriak lausotu ostean. 2025eko urriaz geroztik, abere horiek debekatuta egon dira azoketan, gaitza hedatzea ekiditeko. Abereak txertatu eta gero, bueltan dira ganadu azokak.
Bizkaiko suhiltzaileak Madrilgo Erkidegora abiatu dira sua itzaltzen laguntzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak larrialdietan espezializatutako talde bat bidali du bertara, suteak itzaltzeko lanetan lagundu eta larrialdi zerbitzuen erantzuna indartzeko.
Sanchezek Estatu ituna eskatu du larrialdi klimatikoen aurrean
Espainiako Gobernuko presidenteak Cenicientosen Aginte Postu Aurreratua bisitatu du, eta Madrilgo eta Avilako suteak koordinatzeko aginte bakarra iragarri du. Gainera, sua kontrolatzeko "aukera-leiho bat" dagoela esan du.
Baso-sute batek sei hektarea inguru erre ditu Elbeten
Sua larunbat goizaldean piztu da, eta sastrakadiari eta uztondoei eragin die batez ere; pinudi batzuk ere hartu ditu. Ez da etxebizitzarik hustu behar izan, eta ez da inor zauritu.