Andaluzia
2019/09/17 - 12:34
Suzko bola distiratsu batek Sevillako zerua zeharkatu du
Asteroide batetik askatu den zati bat 61.000 kilometro orduko abiaduran sartu da atmosferan, eta Andaluziatik ikusi ahal izan den suzko bola distiratsu bat sortu du.
2019/09/14 - 16:04
Denboraleak sei hildako utzi ditu Espainian
Pedro Sanchez Espainiako jarduneko gobernuburua Orihuelara joan da, larrialdietako helikoptero batean zonaldea ikusi ondoren.
2019/09/13 - 15:47
Tanta hotzak kalte handiak eragin ditu
Espainiako hego-ekialdea astindu duen tanta hotza indarra galtzen hasi bada ere, Alacant eta Valentzia alerta gorrian daude. Murtzian eta Almerian, berriz, abisu laranja ezarri dute.
2019/09/08 - 00:58
Sabores de Paterna enpresaren produktu guztiak merkatutik kentzeko agindua eman dute
Horrenbestez, haragi urdaiztatuaz gain, markaren gainerako produktu guztiak ere merkatutik kendu beharko dituzte "badaezpada".
2019/09/06 - 17:54
Listeria alerta berria Andaluzian, 'Sabores de Paterna' etxeko haragiagatik
'La mechá' etxeko haragian ere atzeman dute listeriosi kasu berri bat, eta dagoeneko sei dira gaitzarekin lotutako abortuak.
2019/08/31 - 14:00
23 pertsona atxilotu dituzte 2.800 marihuana landare aurkitzeagatik, Andaluzian
Guardia Zibilak 2.800 marihuana landare aurkitu ditu Malagan, Kordoban eta Sevillan egindako erregistroetan. 13 auto eta 13 eraikin erregistratu dituzte. Momentuz, 23 atxilotu daude.
2019/08/30 - 22:35
Hiru hildako eta bost abortu eragin ditu listeriak alerta ezarri zenetik
Bestalde, Sevillako Udalak Magrudisen aurkako salaketa aurkeztu du, osasun publikoaren aurkako delitua egotzita, eta enpresa horren faktoria zigilatu du
2019/08/30 - 21:15
'Open Arms'etik Cadizera eramandako 15 migratzaileek asiloa eskatuko diote Espainiari
Sartzeko baimen berezia jaso dute, eta behin behineko harrera zentro batean daude.
2019/08/30 - 20:41
Open Armsek erreskatatutako 15 migratzaile Cadizeko San Roque portura iritsi dira
18 eta 30 urte bitarteko 14 gizonezko eta emakumezko bat dira. Gurutze Gorriko kideek atzerritarren behin-behineko zentroan oinarrizko osasun azterketak egin dizkiete.
2019/08/30 - 14:19
Magrudis enpresak ez zuen jarduerarako lizentziarik, Sevillako Udalaren arabera
Udalak egiaztatu ahal izan duenez, listeriosi agerraldiaren iturburu izan den enpresak ez zuen 2018ko abendura arte jarduera abiatzeko adierazpen erantzulea aurkeztu udaletxean.
2019/08/28 - 11:45
Nazioartean droga saltzen zuten sei talde desegin dituzte Andaluzian
Andaluzian egindako operazioan 85 lagun ikertu dituzte. Horretaz gain, 5.200 kilo haxix, 141.000 euro dirutan, 49 ibilgailu eta 17 suzko arma atzeman dituzte.
2019/08/27 - 18:11
74 urteko emakume bat Andaluzian listeriosiaren eraginez hil den bigarren pertsona da
Listerian positibo eman ondoren pasaden astean hil zen minbiziko gaixo terminalari listeriosi agerraldi berak infekzioa kutsatu ziola baieztatzeko, ikerketa bat jarri dute martxan.
2019/08/26 - 13:57
Zer da listeriosia eta nola saihestu daiteke?
Gaixotasuna eragiten duen bakterioa naturan ugaltzen da eta, beste elikagai-infekzioetan ez bezala, tenperatura baxuetan bizi eta ugaritzen da.
2019/08/24 - 16:54
Listeria bakterioarekin kutsatutako marka zuriak gaizki zuen etiketa
Facuaren ustez, agintariek etiketen irudia zabaldu beharko lukete, produktuak erosi ditugun ala ez jakiteko; eta lehen unetik zabaldu behar zuten nazioarteko alerta, Andaluzian batez ere.
2019/08/24 - 13:07
Listeriosi kasuen ikerketa produktu gehiagotara eta marka zuri batera zabaldu da
Kutsatutako haragi metxatuan dagoen listeriosi agerraldiaren kontzentrazioa baimendutakoa baino 150 aldiz handiagoa da.
2019/08/22 - 14:51
Kutsatutako haragia saldu zuen enpresak baztertutako produktuekin jarraitzen du
Kontseiluak jarduera etetea eta enpresak garatutako produktuak baztertzea agindu du.
2019/08/21 - 13:00
EAEn listeriosi kasurik ez dela antzeman baieztatu du Eusko Jaurlaritzak
Abuztuaren 16an, elikagaien zaintza sarearen alerta piztu zen Estatu osoan, Andaluzian hasitako listeriosi agerraldiaren ondoren. Osasun Sailak lasaitasun mezua zabaldu du.
2019/08/18 - 23:46
Gizon batek emaztea hil du Jaenen
Biktimaren senarra beste gela batean giltzapetuta aurkitu dute, eta emaztea bart hil zuela aitortu du. Dena dela, baliteke emakumea egun batzuk lehenago hil izana.
2019/08/05 - 20:39
Marbellan ere Zeledonen jaitsiera ospatu dute festa-giroan
Gasteizen ez ezik, andaluzian, Marbellan ere zeledonen jaitsiera ospatu zuten atzo festa-giroan. Gasteiztarrak bildu ohi diren Marbellako Txalupa tabernan egin diote ongi etorria.
2019/07/12 - 19:41
Mugak Zabalduz Karabanak giza eskubideen urraketak salatuko ditu Andaluzian
Mugak Zabalduz Karabana Andaluziara abiatu da giza eskubideen urraketak eta errefuxiatu eta migratzaileenganako elkartasunaren kriminalizazioa salatzeko.