6 urteko kartzela-zigorra Griñanentzat, eta 9ko gaitasungabetzea Chavesentzat
Sevillako Probintzia Auzitegiak sei urteko kartzela-zigorra eta 15 urteko gaitasungabetzea ezarri dio Jose Antonio Griñan Andaluziako Juntako presidente ohiari, enplegu-erregulazioko espedienteei (EEE) buruzko auzi judizialaren 'pieza politikoa' delakoan; Manuel Chavesi, berriz, bederatzi urteko gaitasungabetzea ezarri dio.
Hala jasotzen du astearte honetan Sevillako Probintzia Auzitegiko Lehen Sekzioko epaimahaiak jakitera eman duen epaiak: ia urtebete igaro zen epaiketa amaitu zenetik, eta bederatzi inguru Mercedes Alaya epaileak auziaren instrukzioa hasi zuenetik.
Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak sei urteko kartzela-zigorra eta 30 urteko inhabilitazioa eskatu zuen Griñanentzat prebarikazio eta bidegabeko erabileragatik, eta hamar urteko inhabilitazioa Chavesentzat prebarikazioagatik. Epaia ez da irmoa, eta auzipetuek Auzitegi Gorenera jotzeko aukera izango dute. Testuinguru horretan, Gorenak aldeek aurkeztutako kasazio-errekurtsoak banan-banan aztertu beharko lituzke, eta "urteak beharko ditu" horretarako.
Sevillako Auzitegiak 10 urteko inhabilitazioa ezarri dio Gaspar Zarrias Andaluziako Juntako Presidentetzako kontseilari ohiari, enplegu-erregulazioko espedienteen kasuan prebarikazio delitu jarraitu baten errudun jo dutelako.
Era berean, Sevillako Auzitegiak bederatzi urteko inhabilitazio berezia ezarri dio Magdalena Alvarez Andaluziako Ekonomia eta Ogasun kontseilari ohiari, kasu berean prebarikazio delitua egotzita.

Magdalena Alvarez Sevillako Auzitegian sartzen. Argazkia: EFE
Carmen Martinez Aguayo Andaluziako Juntako Ogasun kontseilariorde ohiari hamar urteko gaitasungabetzea ezarri diote prebarikazio delitu jarraitu baten egile gisa, eta bidegabeko eralgitze delituaz absolbitu dute. Francisco Vallejo Berrikuntza kontseilari eta IFA-IDEAko presidente ohiari, berriz, 8 urteko kartzela-zigorra eta 30 urteko gaitasungabetzea ezarri diote, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea eta prebarikazioa egotzita.
Sevillako Auzitegiak Jose Antonio Viera Enplegu kontseilari ohia ere zigortu du: zazpi urte eta egun bateko kartzela-zigorra eta 18 urte eta egun bateko erabateko gaitasungabetzea, bidegabeko eralgitze eta prebarikazio delituengatik, 2000an enplegu-erregulazioko espedienteak ordaintzeko sistema asmatzeagatik.
Francisco Javier Guerrero Andaluziako Juntako Enplegu zuzendari nagusi ohiari zortzi urteko kartzela zigorra eta 20 urteko inhabilitazioa ezarri diote, diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik, eta beste hamar urteko inhabilitazioa ezarri diote prebarikazio delitu jarraitu batengatik.
Halaber, Sevillako Probintzia Auzitegiak 7 urte, 11 hilabete eta egun bateko kartzela-zigorra ezarri dio Antonio Fernandez Andaluziako Juntako Enplegu kontseilari ohiari, dirua bidegabe erabiltzeagatik, eta 19 urte, 6 hilabete eta egun bateko gaitasungabetzea, prebarikazioagatik.
Manuel Gomez Andaluziako Juntako kontu-hartzaile nagusi ohia absolbitu egin dute prebarikazio eta diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik.
1.700 orri inguruko epaia
Andaluziako lan-erregulazioko espedienteen auzian auzipetutako Andaluziako Juntako 21 goi-kargudun ohiek, tartean Manuel Chaves eta Jose Antonio Griñan Andaluziako Juntako presidente ohiek, astearte honetan ezagutu dute 1.700 orri inguruko epaia. Epaitegian bertan jaso dute, eta ebazpena "pendrive" batean eman diete.
Iturri judizialek jakitera eman dutenez, epaiketaren ardura izan duten hiru epaileak (Juan Antonio Calle Peña, Pilar Llorente eta Encarnacion Gomez) ez dira bertan izan, eta funtzionario batek jakinarazi die epaia Andaluziako Juntako 21 goi-kargudun ohiei, banan-banan.
Zehazki, 855 milioi euroko iruzurra egin izana egotzi die Fiskaltzak goi-kargudun ohi horiei, Gizarte Segurantzaren Kontu-hartzailetza Nagusiak ezarritako kontroletatik kanpo eta "herritarrengandik at" dirulaguntza publikoen sistema "guztiz opakoa" sortu ostean. Antza denez, ustez krisian zeuden enpresen eta langileen artean, legez kanpoko dirulaguntzak nolanahi banatu zituzten, hamar urtez.
Testuinguru horretan, Andaluziako Juntako 21 goi-kargudun ohiei prebarikazioa eta dirua modu bidegabean erabili izana leporatu diete. Alabaina, prebarikazioagatik bakarrik auzipetu dituzte batzuk: Manuel Chaves Andaluziako Juntako presidente ohia, Gaspar Zarrias eta Magdalena Alvarez kontseilari ohiak, Jose Salgueiro kontseilariorde ohia, Antonio Lozano Aurrekontuen zuzendari nagusi ohia eta Francisco del Rio Kabinete Juridikoko buru ohia. 10 urteko inhabilitazio eskaerari egin behar izan diote aurre.
Bestalde, prebarikazioa eta dirua modu bidegabean erabiltzea leporatuta, 6 eta 8 urte arteko espetxe-zigorra eskatu dute ondorengo auzipetuentzat: Jose Antonio Griñan Andaluziako Juntako presidente ohia, Carmen Martinez Aguayo Ogasun kontseilari ohia, Manuel Gomez kontu-hartzaile nagusi ohia, Jacinto Cañete IFA Andaluziako Sustapen Institutuko zuzendari nagusi ohia (IDEA Andaluziako Berrikuntza eta Garapenerako Agentzia izena jarri zioten geroago) eta Lourdes Medina Enplegu idazkari tekniko ohia. Fiskaltzak 6 urteko kartzela-zigorra eta 30 urteko inhabilitazio eskatu du guztientzat.
Halaber, ondorengo auzipetuek 8 urteko espetxe-zigor eskaerari egin behar izan diote aurre: Francisco Vallejo, Jose Antonio Viera eta Antonio Fernandez kontseilari ohiak, Francisco Javier Guerrero eta Juan Marquez Lan zuzendari nagusiak, Agustin Barbera Enplegu kontseilariorde ohia eta Jesus Maria Rodriguez Roman Berrikuntza kontseilariorde ohia, Miguel Angel Serrano IFA/IDEAko zuzendari nagusi ohia eta Juan Francisco Sanchez eta Javier Aguado idazkari nagusi tekniko ohiak.
Alabaina, Rafael Prieto Manos Limpias elkarteko abokatuak dirua modu bidegabean erabili izanaren akusazioa erretiratu zien auzipetu guztiei, eta horien kontrako kargurik gabe utzi zituen Chaves, Manuel Gomez kontu-hartzaile nagusi ohia eta Francisco del Rio Juntako kabinete juridikoko buru ohia.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.