2018an 122.000 langabe izan dira Hego Euskal Herrian
Euskal Enplegu Zerbitzuak 2018ko langabezia datuak zabaldu berri ditu. Euskal Autonomia Erkidegoan 119.674 langabe zenbatu dituzte urte osoan, 2017an baino 7.873 gutxiago. Beraz, % 6,17 egin du behera, Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren arabera.
Azaroko datuekin parekatuta, 1.825 pertsona gutxiago zeunden langabezian 2018ko abenduan. Beraz, % 1,50 egin du behera.
Datuak lurraldez lurralde ikusita, Bizkaiak izan du beherakada nabarmenena, 4.732 pertsona gutxiago (% 6,49) zenbatu baitituzte langabezian; 68.204 langabe, guztira. Araban, berriz, 847 lagun gutxiago (% 4,10) zenbatu dituzte langabezian, 19.792 guztira, eta Gipuzkoan, 2.294 gutxiago (% 6,75), 31.678 langabe zenbatu baitituzte.
Lurraldez lurralde azaroko datuekin parekatuta, Bizkaian 1.362 pertsona gutxiago (% 1,96) zenbatu dituzte langabezian abenduan. Araban, berriz, 103 lagun gutxiago (% 0,52) zenbatu dituzte langabezian, eta Gipuzkoan, 360 gutxiago (% 1,12).
Sektorez sektore aztertuta, Zerbitzuek izan dute beherakada garrantzitsuena, 1.973 pertsona gutxiago; atzetik, aurretiko enplegua ez zutenen taldea dago, 632 langabe gutxiago izan baitira. Nekazaritzan 111 lagun gutxiago izan dira langabezian. Industrian, ordea, 633 lagun gehiago izan ziren; eta, Eraikuntzan, 258 pertsona gehiago.
Luzaroko langabeen kopuruak ere behera egin du, % 9,5 pertsona gutxiago izan baitira. Bestalde, kontratu mugagabeak 2017an hitzartutakoak baino % 20,8 gehiago izan dira.
Estatuko datuei dagokienez, 2018an 210.484 langabe gutxiago (% 6,2) izan ziren. Guztira, 3.202.297 pertsona zenbatu dituzte Estatuan lanik gabe, 2008tik jasotako zifrarik baxuena.
Langabeziak Andaluzian (22.306 lagun gutxiago), Madrilen (6.578, gutxiago) eta Valentzian (4.433) ere egin du behera. Kantabrian (718) eta Errioxan (172), berriz, gora.
Nafarroan 2.890 langabe gutxiago
Nafarroako Enplegu Bulegoen datuen arabera, 2017ko datuekin alderatuz gero, 2018an % 8,09 egin du behera langabeziak. 2.890 dira, horrenbestez, Nafarroan lanik gabe daudenak.
Abenduan % 0,52 egin du behera langabeziak. 173 pertsona dira, beraz, Nafarroan lanik gabe abenduan izan direnak.
Eusko Jaurlaritzak 2018ko datuak goraipatu ditu
Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu du EAEn "enpleguak izandako urte ona", eta 2019an ildo beretik jarraitzeko beharra azpimarratu du.
Sailburuaren esanetan, 2016ko azaroan, legealdiaren hasieran, 137.700 langabe zeuden; egun, berriz, 119.674 pertsona, beraz, 18.026 pertsona gutxiago izan dira "bi urteren buruan".
Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak bere erronketariko bat bete duela adierazi du Artolazabalek, langabezia-tasa % 10 baino txikiagoa baita. "Ez gara gelditu behar, gizarte osoaren, enpresen eta erakundeen lana da. Lanpostu finko gehiago lortu behar ditugu, eta kalitatezkoak", azpimarratu du sailburuak.
Gainera, heziketa eta teknologiaren aurrerapenek ematen dituzten aukerak enpresetan barneratzeko beharra azpimarratu du Jaurlaritzako ordezkariak.
Zure interesekoa izan daiteke
Azkoyen enpresa erosteko 244,5 milioi euroko eskaintza egin du Ohmnia taldeak
Eskaintzaren sustatzaileen ustez, operazioa ezagutza partekatzeko eta industria-irtenbide aurreratuagoak eta balio erantsi handiagokoak garatzen laguntzeko aukera bat da.
ELAk mobilizazioak iragarri ditu udazkenerako, Osakidetzako kolektibo guztien lan-baldintzak negoziatzeko
Sindikatuak 17 urte baino gehiago dituen Lan Baldintzak Arautzeko Akordio zaharkitua berritzeko exijitu du, eta diskriminaziorik gabe negoziazioak hasteko deia egin du.
Guardiak turismo tasari buruzko lehen ordenantza onartu du Euskadin
Arabako udalerriak foru arauak aurreikusitako tarteen erdi-goiko mailan kokatutako zenbatekoa aplikatuko du.
Euskadiko langabezia tasa % 6,9ra igo da bigarren hiruhilekoan, eta 74.500 langabe daude
Landunak 3.000 gutxiago dira, eta langabeak, berriz, 13.200 gehiago, aurreko urteko hiruhileko bereko datuekin alderatuta.
Tubacexek % 95 txikitu ditu etekinak lehen seihilekoan, 900.000 euroraino
Hodiak egiten dituen Arabako enpresaren salmentak % 10,5 jaitsi dira aurtengo lehen seihilekoan iazko epe bereko datuekin alderatuta, 361,6 milioitik 323,6 milioira.
Europako Banku Zentralak euro-billete berrietarako aurrez hautatutako diseinuak aurkeztu ditu
Diseinu berriari buruzko behin betiko erabakia urte amaieran hartzea aurreikusten du Gobernu Kontseiluak. Orduan hasiko dira billeteen garapena eta ekoizpena, baina urte batzuk igaro beharko dira herritarren artean zabaldu arte.
Repsolek 2.201 milioi euroko irabaziak izan ditu urteko lehen seihilekoan
Energia-konpainiak irabazi gehiago izan ditu, neurri batean, bere biltegietan zituen petrolio eta produktu finduen balioa handitu delako. Petrolioaren prezioa igo denez, konpainiak aurretik erositako edo gordetako produktu horiek gehiago balio dute orain. Horrek 823 milioi euroko eragin positiboa izan du emaitzetan.
Mercedes-Benzek tenperatura altuekiko duen jarrerak langileen osasuna arriskuan jartzen duela salatu dute ELA, LAB eta ESK sindikatuek
Sindikatuek tenperatura altuetarako protokolo bat eskatu dute. Kritikatu dutenez, enpresak "ez du nahikoa neurri hartzen" beroagatiko alerta-egunetan "pertsonentzako ingurumen-baldintza egokiak ziurtatzeko".
EBZk interes-tasak % 2,25ean mantenduko ditu, inflazioak ekainean behera egin ostean
Finantzaketa-eragiketa nagusien tasak (% 2,4) eta kreditu-erraztasun marjinala (% 2,65) ere aldatu gabe utzi ditu.
702.000 aitorpen eginda eta 664 milioi itzulita, Bizkaiak errenta kanpaina itxi du
Bizkaiko datuak bilduta, amaitu dira EAEko aurtengo kanpainak. Azken zerga-erreforman jasotako neurri eta kenkari berriak aurrenekoz aplikatu dira, eta horiek zergadunei mesede egin dietela nabarmendu dute hiru aldundiek.