Zulo paraleloa bukatu dute Malagan, bi urteko mutikoaren bila
Zulo paraleloa amaitu dute Totalanen (Malaga), Julenen bila. Bi urteko mutikoa 25 zentimetroko diametroa eta 110 metroko sakonera duen putzu batean erori zen duela astebete baino gehiago. Honenbestez, 60 metroko zuloa egin dute putzuaren ondoan, eta zulo hori prestatzen bukatzen dutenean hasiko dira meatzariak lanean, bigarren zulo hori aurrekoarekin lotzeko.
Zulo paraleloaren hormak babesteko lanak bukatu behar dituzte meatzariak jaitsi aurretik. Horretarako, litekeena da sei bat ordu behar izatea. Ondoren, zuloa babesteko jarriko duten metalezko hodiaren eta zuloaren hormen arteko tartea lur apur batekin beteko dute, Asturiastik heldutako meatzariek eskatuta. Bi edo hiru ordu beharko dituzte lan horiek egiteko, eta horiek bukatutakoan hasiko da lanean Hunosako Meatzarien Salbamendu Brigada.
Une horretatik aurrera, meatzariek bidean aurkitzen dituzten materialaren gogortasunak baldintzatuko du lanaren iraupena. Hala ere, bi zuloak lotzeko zeharka egingo duten galeria bukatzeko 24 bat ordu beharko dituzte, aurreikuspenen arabera; izan ere, eskuz egin behar dute, erreskatea burutu ahal izateko.
Meatzariak erreskatatzeko lanetan adituak diren zortzi meatzariek txandaka egin dute lan, eta binaka arituko dira. Julian Moreno Malagako suhiltzaileen zuzendari teknikoak diseinatu duen eta Alhaurin de la Torreko errementariek egin duten erreskaterako kapsula batean jaitsiko dira zulo horretatik umea egon daitekeen sakoneraraino, 1,05 metroko diametroa eta 2,5 metroko altuera duen kapsula erabiliz.
Kapsulak igogailua ematen du, eta doitasun-garabi baten bidez erabiliko dute. Aireztatzeko hodiak ditu, baita ia 500 kilo lur kargatzeko tokia ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Negu Gorriak GKEa, albiste faltsuen eta eskuin-muturraren gorrotoaren jomugan
Hondakin organikotik biometanoa sortzeko planta inauguratu dute Bizkaian
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik