Andaluzia
2020/10/30 - 13:59
Konfinamendu perimetrala ezarri dute Estatuko autonomia erkidego ia guztietan
Oraingoz ez dute mugikortasuna mugatu Extremaduran, Balear Uharteetan eta Kanarietan. Madrilek mugikortasuna Domu Santuko eta Almudenako zubietara mugatu du.
2020/10/28 - 12:37
Istiluak izan dira Sevillan alarma egoeraren aurkako protesta batean
Etxeratze-aginduaren aurka kalera irten dira bart 100 pertsona inguru Sevillan. Protestan edukiontziak erre eta petardoak eta harriak jaurti dituzte.
2020/08/31 - 11:57
Suaren aurkako bosgarren borroka eguna, Huelvan
Atzo, 25 hegazkin eta helikoptero eta 509 suhiltzailek baino gehiagok hartu zuten parte sua itzaltzeko lanetan. 3.200 pertsona etxetik atera behar izan dituze.
2020/08/18 - 19:50
Kerman Lejarragak Malagan egin zuen Boxeo Gaueko agerraldi bat ikertzen ari dira
Boxeo gaua Puerto Banuseko Marbella Arenan (Malaga) izan zen, eta koronabirus sintomak zituzten euskal gazteak bertaratu ziren.
2020/08/11 - 22:23
Txingorra eta euri jasak izan dira nagusi Espainiako hainbat tokitan
Sevillako Estepa herrian irudi ikusgarriak utzi ditu ekaitzak. Cebollan, Toledon, gogotsu bota du euria eta uholdeak eragin ditu.
2020/08/10 - 23:06
Gizon bat atxilotu dute La Linean (Cadiz) bere bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima izan den emakumeak hainbat salaketa jarri zituen erasoengatik, atxilotuaren aurka. Ez zegoen urruntze agindurik indarrean.
2020/07/27 - 16:54
Balearrak eta Kanariar uharteak koarentenatik kanpo uztea eskatuko du Gobernuak
Espainiako bisitariei koarentena ezartzeak ondorio zuzena izan du gaur aireportuetan. Orain, Valentziak eta Andaluziak ere koarentenatik kanpo geratzea eskatu dute.
2020/07/05 - 11:17
Lleida, Lugo, Huesca eta Malaga, Espainiar Estatuko agerraldirik kezkagarrienak
Madrilen itxialdiaren osteko lehen agerraldia baieztatu dute, eta hiriburuaren testuinguruak berak, dentsitateagatik eta uda sasoiko joan-etorriengatik, kezka eragiten du.
2020/06/14 - 13:40
Emaztea eta bi seme adingabeak hil ditu gizon batek Jaenen
Emazteak 46 urte zituen; semeek, ordea, 12 eta 17. Krimenak egin ostean, bere buruaz beste egin du ustezko hiltzaileak, leihotik botata.
2020/06/04 - 15:04
4,5 urte arteko zigorrak ezarri dizkiete La Manadako kideei, Pozoblancoko auzian
Jose Angel Prendari lau urte eta erdiko espetxealdia ezarri diote neska gazteari abusuak egiteagatik eta erasoaren bideoa zabaltzeagatik. Gainerakoei bi urte eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diete.
2020/05/07 - 15:41
Erkidegoek ostiral gauean edo larunbatean izango dute Fase aldaketaren berri
Hori da Fernando Simonek prentsaurrekoan adierazi duena. Euskadiri buruz, Simonek esan du erkidegoa "egoera nahiko onean” dagoela, baina “xehetasun asko" kontu handiz aztertu behar direla.
2020/03/14 - 16:46
5.753 koronabirusa kasu daude jada Espainiako Estatuan, eta 136 hildako
Atzotik 1.544 kutsatu gehiago daude. Aitzitik, balantzaren beste aldean, Osasun Ministerioak iragarri du 517 pertsona sendatu direla.
2020/02/26 - 10:41
Gizon batek emakume bat hil du Sevillan
Hilketa matxista bezala ikertzen ari diren gertaera atzo jazo zen, gauerdia baino lehentxeago, bikote horren etxean, Aznalcollar udalerrian.
2020/02/09 - 00:03
Indarkeria matxistak beste bi emakume hil ditu Lugon eta Granadan
Lugon, akusatua arratsaldean atxilotu dute, biktimaren gorpua ostiral gauean agertu ondoren. Granadan, 24 urteko gazte bat atxilotu dute, bikotekide ohia hiltzea egotzita.
2020/02/06 - 12:34
Calderon: "Galtzeagatik dirua kobratu izan balute, publikoki salatuko nuke"
Gabriel H. Calderonek, Betiseko entrenatzaile ohiak, lekuko gisa deklaratu du Osasunako zuzendari ohien kontrako epaiketan.
2020/02/01 - 13:23
Hilik aurkitu dute emakume bat Sevillan, indarkeria zantzuekin
05:00ak aldera, Udaltzaingoak abisua jaso du, San Juan de Azalfarache herriko Blas Infante Plazan, emakume bat bortizki hilda zegoela jakinarazteko.
2020/01/23 - 12:57
Txingorrak zuriz estali ditu Malagako kaleak
112 telefonoan 07:00ak eta 08:00ak bitartean euriteek eta txingorrak eragindako arazoengatik hainbat dei jaso dituzte.
2020/01/21 - 22:00
Gloria borraskak gogor astindu du Katalunia
Katalunian gaur eta bihar espero da Gloria denboralearen alderik txarrena. Lau pertsona hil dira borraskaren eraginez, eta ikertzen ari dira Almerian hilda aurkitu duten etxegabe baten kasua.
2020/01/21 - 12:59
Julen umea hil zen lursailaren jabeari urtebeteko kartzela-zigorra ezarri diote
Epaileak bertan behera utzi du espetxe-zigorra; hortaz, ez da kartzelan sartuko. Defentsak eta akusazioek akordioa adostu dute, eta ez dute epaiketarik egingo.
2019/12/28 - 16:35
Jon Urretabizkaia presoa kartzelatik atera da 20 urteko zigorra bete ondoren
2000ko urtarrilaren 3an atxilotu zuten Basaurin. Auzitegi Nazionalak 40 urte eta 10 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zion 2003ko otsailean.