Andaluzia
2024/08/13 - 19:52
Andaluziak Nilo birusaren hamar kasu berri identifikatu ditu eta udan hiru pertsona hil direla baieztatu du
Infektatuetako bat Utreran zegoen nafar bat da. Gizakietako infekzioen % 80 asintomatikoak dira, baina adinekoak eta aurretiko patologiak dituzten pertsonak zaurgarrienak dira.
2024/07/16 - 14:17
Konstituzionalak Griñan diruak bidegabe erabiltzetik libre utzi du, baita Chaves prebarikazio zati batetik ere
Auzitegi Konstituzionalak Jose Antonio Griñan Andaluziako presidente ohia diru publikoak bidegabe erabiltzetik salbuetsi du, baita Manuel Chaves zigortu zuen prebarikazioaren zati batetik ere.
2024/07/06 - 16:48
62 urteko gizon bat atxilotu dute Malagan, bikotekidea hiltzea leporatuta
50 urteko emakumea itota aurkitu dute Antequerako bide-bazter batean. Udalerriko alkateak baieztatu duenez, hilketa matxista bat izan da.
2024/06/29 - 22:42
Turismo masiboaren aurkako manifestazioak Malagan eta Cadizen
Beste hiri batzuetan bezalaxe, Malagan eta Cadizen ere egin dituzte turismo masiboaren kontrako protestak. Masifikazio horiek eragiten dituzten ondorioez ohartarazteko helburuarekin manifestatu dira, horien artean, alokairuen prezioaren gorakada.
2024/06/29 - 21:15
Indarkeria matxistak lau emakume eta bi adingabe hil ditu 24 orduan
Andaluzian hiru emakume hil dituzte bi krimen matxistatan, Zafarrayan (Granada) eta Fuengirolan (Malaga). Beste hilketa Las Pedroñeras udalerrian (Cuenca) izan da.
2024/06/29 - 15:54
Hiru emakume hil dituzte 24 orduan Andaluzian
34 urteko gizon batek haren bikotekidea, 20 urteko neska bat, eta horren ama, 49 urtekoa, hil ditu Zafarrayan (Granada). Gainera, 76 urteko emakume bat itota topatu dute Fuengirolan (Malaga). Polizia Nazionalak haren bikotekidea atxilotu du.
2024/06/18 - 14:07
Munduko ardorik zaharrena aurkitu dute, 2.000 urtetik gorakoa, Sevillako hilobi erromatar batean
Jatorrian ardo zuria bazen ere, denborarekin kolore gorrixka hartu du.
2024/05/31 - 20:47
'Glutenik gabeko' etiketa duten txokolatez betetako barkilloak glutena dutela ohartarazi dute
Natur Green markako 'Wafer Sticks Cacaos Ecologicos' txokolatez betetako barkilloak dira. Produktua Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ere merkaturatu dute.
2024/05/21 - 17:52
Konstituzionalak babestutako etxebizitza baliogabetu du, Estatuko Etxebizitza Legearen zati handiena onartuta
Andaluziaren errekurtsoa partzialki onartu badu ere, epaiak Estatuko legearen zatirik handiena onartu du, eta Konstituzioaren aurkakotzat jotzen ditu lege horren zenbait manu, haien artean 16. artikuluaren baliogabetzea, babestutako etxebizitza buruzkoa.
2024/05/20 - 12:56
Gizon batek bi bilobak hil ditu eta ondoren bere buruaz beste egin du Granadan
Suhiarekin eztabaida bat izan ostean hil ditu 72 urteko gizonak 10 eta 12 urteko bere bilobak Huetor Tajarko (Granada) etxebizitza batean.
2024/05/20 - 11:46
Gizon batek bi bilobak hil ditu Huetor Tajarko etxebizitza batean, Granadan
Etxean gotortuta zituen atzoz geroztik. Duela bi hilabete izandako trafiko-istripu bat izan liteke krimen bikoitza burutzearen arrazoia.
2024/05/09 - 00:33
Guardia Zibilak baztertu egin du orain sei espetxeratuak Barbateko agenteen hiltzaileak izatea
Epaitegian egindako deklarazioetan, sei atxilotuek ukatu egin zuten haiek izatea guardia zibilen aurka talka egin zuen narkotxalupan zihoazenak.
2024/04/08 - 00:33
Zale zuri-gorrien itzulerak auto-ilara luzeak sortu ditu ibilbideko hainbat tokitan
Auto-ilarak sortu dira Sevillako irteeretan, Bizkaiko noranzkoan. A-66 errepidean, Torremejia eta Merida artean, esaterako, 11 kilometrorainoko auto-pilaketak izan dira. Arratsaldean, Salamanca eta Burgos arteko A-62 errepidean sortu dira ilarak eta Pancorbon ere izan da arazorik.
2024/04/07 - 12:57
Gau luze bezain gozoa athleticzaleentzat Sevillan, Bilbon eta Bizkai osoan
Kopako finaleko azken penaltia sartu ostean, pozak eta festak goia jo dute, eta ordu txikietara arte luzatu da ospakizuna han eta hemen.
2024/04/06 - 19:33
Bamba eta Cadizen ikasitako bere euskara jatorra biral bihurtu dira
Euskara mundu zabalean dabilela argi utzi du saltzaile ibiltari senegaldar honek. Cadizen turismoa egitera doazen euskaldunei esker ikasi du euskara, eta gaur Sevillan dago, Kopako finala dela eta, Athleticeko kamisetak eta eskumuturrak saltzen.
2024/04/06 - 18:37
Athleticeko eta Mallorcako erradikalen arteko liskar batek zertxobait zapuztu du jai giroa Sevillan
Polizia Nazionalak esku hartu behar izan du, baina ez da kargarik izan. Bost pertsona identifikatu dituzte. Kopako finala dela eta hiriburuan bizi den jai giroan gertaera isolatu bat izan dela esan dute polizia iturriek.
2024/04/06 - 18:25
Partiduaren atarian, ilusioa eta poza dira nagusi athleticzaleen artean
Atzerako kontaketa martxan dago, eta Athleticen 24. Errege Kopa geroz eta gertuago egon liteke.
2024/04/06 - 15:12
Sevillako katedralean ospatzen ari ziren ezkontza batean parte hartu dute zale zuri-gorriek
Zoriontzeko oihu artean hartu dituzte ezkongaiak, katedralaren sarreran eta irteeran. Ezkongaiak harrituta eta pozik agertu dira ustekabeko gonbidatu horiekin.
2024/04/06 - 13:48
Partida aurreko orduetan, gozamena nagusi Sevillan diren athleticzaleen artean
Dozenaka mila athleticzale Sevillan dira dagoeneko, eta beste asko bidean dira, Athleticek larunbat gauean Mallorcaren aurka Cartujan jokatuko duen Errege Kopako finalaz bertatik bertara gozatzeko. Giro ona eta umorea dira nagusi zaletasunen artean.
2024/04/05 - 22:54
Kopa jomugan, erauntsi zuri-gorriaren zati handi bat Sevillan da dagoeneko
Andaluziako hiriburuko kaleak zale zuri-gorriz bete dira ostiraletik, oraindik larunbatean iritsiko denik ere baden arren. Athleticeko jokalariek zaleen babesa jaso ahal izan dute.