Andoain
2021/08/19 - 15:10
Gipuzkoa eta Donostia eremu gorritik irten dira
Aretxabaletak, Zarautzek eta Zornotzak ere lortu dute azken orduetan eremu latzena atzean uztea; Usurbilen ere egoerak hobera egin du eta horira igaro da.
2021/08/19 - 09:47
N-1 errepidea itxita egongo da asteburuan Andoain parean Irunerako noranzkoan
Bide-zorua konpontzeko lanengatik zirkulazioa eten egin beharko da ostiraleko 21:00etatik igandeko 18:00etara N-1 errepidean Andoainen, baita A-15etik N-1era sartzeko erreia ere.
2021/08/18 - 15:11
Lasarte-Oria, Durango eta Etxebarri eremu gorritik irten dira
Tolosak, ordea, ez dio laranjari eutsi eta gorri jarri da semaforoa udalerri gipuzkoarrean.
2021/08/17 - 15:07
Laudio eta Zumarraga eremu gorritik irten eta Lasarte-Oria bertan sartu da
Usurbilek, bere aldetik, okerrera egin du, eta laranja kolorez margotu da semaforoa; Astigarragan eta Beasainen datuek hobera egin dute, eta horiak dira gaurtik aurrera.
2021/08/16 - 15:23
Gipuzkoako zortzi herri eremu gorritik irten dira
Bizkaian, Gueñesek ezin izan dio eremu laranjari eutsi, eta gorri jarri da semaforoa. Elorrio eta Trapagaran, berriz, bertatik atera dira.
2021/08/13 - 15:01
Pasaia eremu gorrira itzuli da
Bestalde, Agurainek eta Lasarte-Oriak atzerapausoa eman dute, eta eremu laranjara itzuli dira. Zalla, ostera, horira igaro da, datu epidemiologikoak berriro hobetu dituelako.
2021/08/12 - 14:51
Ermua, Zalla, Elgoibar, Pasaia eta Oñati gune gorritik irten dira
Agurain eta Hernani, aldiz, eremu laranjatik irten eta horira igaro dira. Ildo horretatik, 5.000 biztanle baino gehiago dituzten 60 udalerri geratzen dira oraindik eremu gorrian.
2021/08/11 - 14:51
Gueñes, Arrasate eta Orio gune gorritik irten dira
Ildo horretatik, 5.000 biztanle baino gehiago dituzten 65 udalerri geratzen dira oraindik eremu gorrian. Gueñes, Arrasate eta Orio izan dira eremu gorritik irten eta laranjara igaro diren azken udalerriak.
2021/08/10 - 18:06
Ez da aldaketa nabarmenik izan koloreen semaforoaren zerrendan, baina intzidentzia-tasak behera egin du
Ildo horretatik, 5.000 biztanle baino gehiago dituzten 68 udalerri geratzen dira oraindik eremu gorrian. Agurain, Bergara eta Hernani izan dira asteburu honetan eremu gorritik irten eta laranjara igaro diren azken udalerriak.
2021/08/09 - 14:44
Agurainek, Bergarak eta Hernanik gorri izateari utzi diote
Gainerako 68 udalerri handik eremu gorritik ezin aterata jarraitzen dute. Horietako zortzitan, gainera, intzidentzia metatuta oraindik 1.000 kasutik gora dago.
2021/08/09 - 00:43
5 kilometroko auto-ilarak Andoainen, Donostiarako noranzkoan
Zorua berritzen ari dira, eta trafikoan ere nabaritu da lan horien eragina.
2021/08/06 - 14:49
Legazpik gune latzenetik irtetea lortu du eta Usurbilek horira egin du jauzi
Gainerako 71 udalerri handiek eremu gorritik ezin aterata jarraitzen dute. Horietako zortzitan, gainera, intzidentzia metatuta 1.000 kasutik gora dago.
2021/08/05 - 15:51
N-I errepideko lanek trafikoari eragingo diote asteburuan, Andoain parean
Asteburu osoan zehar, igandean bereziki, Nafarroatik Gipuzkoara N-121-A (Endarlatsa) errepidetik sartzea gomendatu dute arduradunek, Belabietako tuneleko obrek (A-15) eta N-I errepideko zorua konpontzeko lanek eragingo dituzten eragozpenak saihesteko.
2021/08/05 - 14:45
Agurain eta Legazpi, gune gorritik irteteko zorian
Arabako eta Gipuzkoako bi udalerri horien tasak 410 eta 440 dira, hurrenez hurren. Bestalde, 100.000 biztanleko 332 kasurekin, Usurbilek laranjaz eusten dio. EAEko gainerako udalerriak gorriz daude. Intzidentzia metatua 785 kasukoa da.
2021/08/04 - 14:57
Usurbil, eremu gorritik at dagoen Euskadiko udalerri bakarra
Usurbil eremu laranjan dago, 317 kasuko intzidentzia metatuarekin, baina EAEko gainerako udalerriak gorriz daude, intzidentzia metatua 817 kasukoa baita.
2021/08/03 - 15:07
Usurbil da eremu gorritik kanpo dagoen udalerri bakarra EAEn
Usurbil eremu laranjan dago, 301 kasuko intzidentzia metatuarekin, baina EAEko gainerako udalerriak gorriz daude, intzidentzia metatua 839 kasukoa baita.
2021/08/02 - 14:57
Herri guztiak eremu gorrian daude, Usurbil izan ezik
Usurbil eremu horian dago, 317 kasuko intzidentzia metatuarekin, baina EAEko gainerako udalerriak gorriz daude, intzidentzia metatua 868 kasukoa baita.
2021/07/30 - 22:43
Omenaldi hunkigarria egin diote Andoainen Joan Mari Torrealdairi
Bihar, uztailak 31, beteko da urtebete Joan Mari Torrealdai zendu zela. Gaur arratsaldean Andoainen egindako omenaldian hainbat arlotan egindako ekarpena gogoratu dute.
2021/07/30 - 14:49
Herri denak gorrian, horiz jarri den Usurbil izan ezik
Usurbil laranjatik horira pasa da, ez baita kasurik atzeman azken orduetan han. EAEko gainerako udalerriak gorriz daude. Intzidentzia metatua 868 kasukoa da.
2021/07/29 - 14:48
Lazkao gorrira itzulita, Usurbil baino ez dago eremu gorritik kanpo EAE osoan
Lazkao gorrira itzuli da, egun bat laranjan egon ostean. Usurbilen ere okerrera egin dute datuek eta horitik laranjara pasa da. 100.000 biztanleko 870 kasukoa da intzidentzia EAEn.