Andoain
2021/05/20 - 17:20
Martin Ugalderen obra digitalizatu eta Interneten kontsultagarri jarriko dute
Gipuzkoar idazlearen jaiotzaren mendeurrenean, erakusketa bat eta hitzaldi ziklo bat ere egingo dituzte haren omenez.
2021/05/15 - 20:41
Gasoil arrastoek sei istripu eragin dituzte Donostiako saihesbidean eta N-1ean
06:20 aldera, ibilgailu batek gasolio-errekasto bat utzi du galtzadan, eta gutxienez sei istripu eragin ditu, gehienak arinak.
2021/05/03 - 14:32
Santa Krutz eguneko ezpata dantza, Andoainen
Koronabirusaren erruz, grabatuta behar du aurtengo ezpata dantzak Andoainen, Santa Krutz egunez.
2021/05/02 - 22:36
Andoain, Mutriku, Ermua eta Getxo, eremu gorritik atera daitezkeen herrien artean
Covid-19aren kontrako neurriek hala aginduta, 49 herri daude itxita Gipuzkoan, 24 Bizkaian eta sei Araban. Andoainek, Mutrikuk, Getxok, Sopelak edota Ermuak eremu gorritik ateratzeko aukerak dituzte.
2021/04/13 - 13:26
A-15a itxi egingo dute ostegunetik ostiralera, gauez, Bidebietako tuneleko lanengatik
22:00etan etengo da zirkulazioa, Iruñerako bidean, eta apirilaren 16an irekiko dute, 06:00etan. Ibilgailuek Sorabillako lotunean biratu beharko dute, eta N-I errepidera sartu.
2021/03/21 - 21:47
Jaizkibel mendian sutea piztu da
Dagoeneko kontrolpean dute. Gaintzurizketa inguruko basoan izan da, eta sugarrek eragindako kea Lezotik edota Errenteriatik ere ikusi da.
2021/03/18 - 12:07
Ertzaintzak kontrolak areagotu ditu San Jose zubiaren bezperan
Ertzaintza batez ere EAEko sarrera-irteerak ari da zaintzen eta kontrolak ezarriko ditu asteburu guztian zehar.
2021/03/12 - 10:51
Kamioi bat gurutzatuta geratu da A-15 autobidean eta errepidea moztu dute Andoainen
Ezbeharra 159. kilometroan gertatu da eta 3 kilometroko auto-ilarak sortu dira. Errepidea dagoneko ireki dute eta zirkulazioa normala da.
2021/01/14 - 15:37
EAEko 20 herri daude gune gorrian eta bihartik aurrera itxita egongo dira
20 herri horietatik 11, 5.000 biztanletik gorakoak dira; beste 9ak, txikiagoak. Herritar askok espero zuten egoera hau iristea.
2020/12/15 - 12:58
Kamioi gidari bat hil da A-15 errepidean, Andoainen, bere ibilgailuak su hartu ondoren
Ikerlarien arabera, trailerrak istripu bat izan du balazta arazo baten ondorioz, eta, ondoren, su hartu du.
2020/12/15 - 11:01
Kamioilari bat hil da A-15 errepidean, Andoainen, kamioiak su hartuta
Antza denez, galgarik gabe gelditu eta kamioiak su hartu du. Ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira Donostiarako noranzkoan.
2020/12/06 - 16:15
Pott bandaren duela 40 urteko aldizkariak topatu dituzte
Soto batean azaldu dira, altzari eta sagardo botila artean, Sarrionandia, Atxaga, Ordorika, Juaristi, Iturralde eta Ertzillak 1980an argitaratutako "Pott Tropikala"ren ehundik gora ale
2020/11/26 - 22:02
Rikardo Arregi kazetaritza eta komunikazio sariak banatu dira Andoainen
Arantxa Arzak eta Felix Zubiak Euskadi Irratiko “osasun etxea” irratsaioagatik irabazi dute kazetaritza saria. Komunikazio arloko saria, berriz, “Egunean behin “ jokoarentzat izan da.
2020/10/26 - 12:19
Ilarak N-1ean, Andoainen, ur putzu bat husteko errei bat itxi behar izan dutela eta
Irungo noranzkoko errei bat da zarratu dutena. Puntu horretan istripua izan dute goizean (08:30ean) auto batek eta furgoneta batek, baina ibilgailuak kendu dituzte jada.
2020/10/22 - 10:40
Urretxu eta Andoain kutsatzeen zerrenda gorrian sartu dira
Hurbileko herrien arteko mugikortasunak islada zuzena du kutsatze datuetan. Bailara berean, Legazpi, kutsatzeen eremu laranjan dago orain.
2020/10/21 - 16:24
Intzidentzia-tasa altua duten herriak 18 dira Gipuzkoan
Hernani eta Lezo sartu berriak dira , 5.000 biztanletik gorako herrien artean kutsatze tasak 500 positibo gainditzen dituztenen artean.
2020/10/13 - 13:21
Auto-ilara luzeak N-637 errepidean, Sondikan, hainbat ibilgailuk talka egin ostean
Hamahiru ibilgailuk istripua izan dute, Gurutzetarako noranzkoan, eta hiru pertsona eraman dituzte Gurutzetako ospitalera. N-1ean ere ilara luzeak sortu dira, Andoainen, bi istripurengatik.
2020/10/01 - 12:19
Pello Irazu, Laida Lertxundi eta Leopoldo Zugaza, Gure Artea sarietan irabazle
Sari horiek "Euskadin arte plastiko eta bisualen mundua ikusgarriago egiteko" balio dutela azpimarratu du Bingen Zupiria sailburuak.
2020/08/19 - 18:34
Hainbat kasu positibo antzeman dituzte Donostiako Hegalak kirol zentroan
Zentroko iturriek adierazi dute kasu positiboak joan den astean antzeman zituztela, eta egoera "isolatua" izan dela azpimarratu dute.
2020/08/18 - 15:11
67 urteko gizon bat hil da Andoainen, N-I errepidean izandako istripu batean
Ibilgailua errepidetik atera da eta erdibitzailearen kontra jo du, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik.